|
|
|
2005eko urtarrila. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
San Silbestren 600 lasterkaritik gora
Andres Perez korrikalari iruindarrak irabazi zuen 8.300 metroko lasterketa eta Asier Cuevas eibartarrak jarritako marka ondu zuen bi segundoz. Perezek 25:24 egin zuen. Bigarrena ere nafar bat izan zen Rafa Maritxalar (25:25). Nesketan, lehen biak zarauztarrak izan ziren, lehena Iratxe Aranburu eta bigarrena Ainhoa Murua. |
|
Urte zahar egunean 'Euskal Presoak Euskal Herrira' manifestazio jendetsua
Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Topaguneak deituta manifestazioa egin zen urte zahar egunean. Igerileku aurretik atera zen eta plazan eman zitzaion amaiera, euritan baina jende ugarik parte hartu zuen bertan. |
|
2005eko danborrada
Aurtengo danborrada berezia izan da. Euria dela-eta atzerapenak eta ibilbide aldaketak izan dira. Kontuak kontu, argazki batzukin bilduma egin da. |
|
Uztarria.com-en atalak, argazkitan
Gida moduan, hona hemen uztarria.com-eko atal nagusienak, argazki bidez esplikatuta. |
|