|
|
|
2004ko maiatza. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Ikasberri mailaz igo da
"Ikasberri futbol taldeak":http://www.uztarria.com/albistiek/1084202679 1go erregional mailara igotzea lortu du, sortu zela hiru urte besterik igaro ez direnean. Urte bikain bati amaiera gozoa eman diote beraz. Zorionak! |
|
Arte lanen erakusketa
Estudio Diart-eko ikasleek margolanen erakusketa jarri dute Antxieta etxean. Adin guztietako ikasleek mota guztietako lanak egin dituzte. 18:00etatik 20:00ra bitartean egongo da zabalik. |
|
Arrautza egosien txapelketa
Aratz Errekako sanisidroetan ospatu zen txapelketa berezi hau. Minutu batean nork arrautza egosi gehiago jan zen erronka. Zazpi lagunek hartu zuten parte. Antoniok, txapeldunak, bost jan zituen minutu batean. |
|