Azpeitiko enparantzatik 9:00etan irten eta 10:30ak inguruan iritsi ziren Laidako hondartzara. Ordubete inguruko ibilaldiaren ondoren 11:30ean Pedro Atxarreko elizatxora iritsi eta bertatik izugarrizko paisaiaz eta eguraldi onaz gozatzeko aukera izan zuten, ibilaldian zirenek. Denera 48 lagun bildu ziren, hauetatik 23 gaztetxoak. Ermitatik beste ordu ta erdian eta martxa lasaian, Lagako hondartzara heldu ziren.
Autobusez Laidako hondartzara itzuli ondoren, bertan bazkaldu eta zenbaitzuk urduritasuna aurpegietan, 15:00etarako 30 lagun prest ziren kanoetan bustialditxorenbat hartzeko. Gehiago nekatu ziren kanoetan, palei eragiten eta barrez. Kanoa gainean baino denbora gehiago egin zuten uretan batzuk. 17:30ak aldera uretatik irten, dutxatu eta 18:00etan etxeruntz abiatu ziren.
Gaztetxoek, nekatuta bukatu harren, egun zoragarria pasatu zuten.
|
Talde handia bildu zen ibilaldirako.
|
|
Urdaibaira bidean.
|
|
Gaztetxoentzako ibilaldi erakargarria izan zen.
|
|
Guztiak batera ermita ondoan.
|
|
Kanoetan ibiltzeko aukera ere izan zuten. Argazkian guztiak prest.
|
|
Kanoetan ibiltzeko beharrezko prestaketak egiten.
|
|
Gaztetxoak kanoetan ibiltzeko gogo handiz.
|
|
Taldea kanoetan.
|
|
Bikoteka, ederki pasatzeko aukera izan zuten.
|
|
Urdaibaik erakusten duen paisaietako bat.
|