Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Argazki bilduma »  2004ko apirila »  Lagun Onak M.B.-k antolatuta Urdaibaira eginiko bidaia iruditan

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

Lagun Onak M.B.-k antolatuta Urdaibaira eginiko bidaia iruditan

Azpeitiko enparantzatik 9:00etan irten eta 10:30ak inguruan iritsi ziren Laidako hondartzara. Ordubete inguruko ibilaldiaren ondoren 11:30ean Pedro Atxarreko elizatxora iritsi eta bertatik izugarrizko paisaiaz eta eguraldi onaz gozatzeko aukera izan zuten, ibilaldian zirenek. Denera 48 lagun bildu ziren, hauetatik 23 gaztetxoak. Ermitatik beste ordu ta erdian eta martxa lasaian, Lagako hondartzara heldu ziren.

Autobusez Laidako hondartzara itzuli ondoren, bertan bazkaldu eta zenbaitzuk urduritasuna aurpegietan, 15:00etarako 30 lagun prest ziren kanoetan bustialditxorenbat hartzeko. Gehiago nekatu ziren kanoetan, palei eragiten eta barrez. Kanoa gainean baino denbora gehiago egin zuten uretan batzuk. 17:30ak aldera uretatik irten, dutxatu eta 18:00etan etxeruntz abiatu ziren.

Gaztetxoek, nekatuta bukatu harren, egun zoragarria pasatu zuten.

Azkena

1/10

       Hurrengoa

Talde handia bildu zen ibilaldirako.

OHARRA: Argazki guztiak batera ikusteko egin klik hemen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak