Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Argazki bilduma »  2004ko apirila

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

2004ko apirila. Argazki bildumak.

Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean, eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.

Uztarriaren diseinu berria
Uztarria herri aldizkaria jantzi berriarekin atera da apirilean, diseinua berritu duelako; beste ahalegin komunikatibo eta informatibo bat egin du.
Lagun Onak M.B.-k antolatuta Urdaibaira eginiko bidaia iruditan
Azpeitiko enparantzatik 9:00etan irten eta 10:30ak inguruan iritsi ziren Laidako hondartzara. Ordubete inguruko ibilaldiaren ondoren 11:30ean Pedro Atxarreko elizatxora iritsi eta bertatik izugarrizko paisaiaz eta eguraldi onaz gozatzeko aukera izan zuten, ibilaldian zirenek. Denera 48 lagun bildu ziren, hauetatik 23 gaztetxoak. Ermitatik beste ordu ta erdian eta martxa lasaian, Lagako hondartzara heldu ziren. Autobusez Laidako hondartzara itzuli ondoren, bertan bazkaldu eta zenbaitzuk urduritasuna aurpegietan, 15:00etarako 30 lagun prest ziren kanoetan bustialditxorenbat hartzeko. Gehiago nekatu ziren kanoetan, palei eragiten eta barrez. Kanoa gainean baino denbora gehiago egin zuten uretan batzuk. 17:30ak aldera uretatik irten, dutxatu eta 18:00etan etxeruntz abiatu ziren. Gaztetxoek, nekatuta bukatu harren, egun zoragarria pasatu zuten.
Lagun Onak M.B.ak Aste Santuan eginiko bidaia argazkitan
Asteazken gauean atera ziren Azpeitiko enparantzatik, mendia maite duten 32 lagun. Ostegunean Estoseko bailara ezagutzeko ibilaldia hasi zuten, eta 3 ordu eta 30 minututan iritsi ziren Estoseko aterpera. Ostiralean Pico de Paderna (2.629m) tontorra egin zuten eguraldia eskasarekin. Larunbatean ere eguraldiak lagundu ez eta Balcon de Maladetara (3.240m) igo ziren Anetoko tontorrera igotzeko hasierako asmoak utzita. Igandean leku berriak ikusteko aprobetxatu zuten eta Castillo de Loarne eta Rigloseko paretak ikusi zituzten etxera itzuli aurretik. Argazkiak: 930,932: Estoseko aterpea 933: Hospital de Benasque 937,938,939,940: Reclusako aterpea eta Pico de Paderna bidean. 944: Maladetako bidean.
Sokamuturra ikusgai argazkietan
XXV. Kutxa Juan Antxieta inauterietako sokamuturraren inguruko argazki lehiaketa igaro da. Lehiaketan parte hartu duten 72 argazkiak, apirilaren 30a arte, Antxieta etxean daude ikusgai. Batzuk bildu ditugu hemen.
Jubilatuen karta joko txapelketa
Jubilatuek karta joko txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten. Musean, punttuan eta tutean jokatu zituzten aipatutako txapelketak. Amaitu ondoren sariak, afariak eta opariak banatu ziren.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak