Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Santa Eskean talde ugari ibili zen
Santa Eskean kalera irteten goiztiarrenak Urola Ikastolakoak izan ziren. Goizean eta eguerdi artean kalerik klae ibili ziren koplak kantatzen. Arratsaldean, berriz, Azpeitiko Ikasberri ikastolakoak ibili ziren, hauek ere kalerik kale ibili ziren hiru bertsolari lagun zituztela: Leire Ostolaza, Jokin Uranga eta Joxe Agirre. Juan Antxieta Musika Eskolakoak ere irten ziren Santa Eskean. |
|
Lagun Onak M.B.koak Aralarren izan dira
Urtero bezala, Lagun Onak M.B.koak Aralarrera irteera egin zuten joan den aste amaieran. Gaztetxoentzako antolaturiko ibilaldi honetan, Hirumugarrietako tontorra egin zuten eta bertan izan ziren 6 gaztetxoak elurrarekin jolasteko aukera izan zuten. |
|
Kaldereroetan parte hartze handia
Inauteriak datozela eta joan den larunbatean ospatu zen kalderero eguna gure herrian. Gaztetxoak eta helduak taldeetan banatu ziren eta zalaparta ugari atera zuten guztien artean. |
|
Urola-Kostako Hitzaren aurkezpen festa
Otsailaren 20an, orain urtebete itxi zuten Euskaldunon Egunkaria, eta urteurrena aitzakiatzat hartuta lehenengo Urola-Kostako Hitza egunkariaren zenbakiak egun horretan bertan ikusi du argia. Atzo, otsailaren 19an, egin zen aurkezpen festa Zarautzen, eta kosta hala kosta han izan ginen Uztarriakoak eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere. |
|
2004ko karnabalak: astelehen goiza
Astelehen karnabal goizez umeak izan ziren protagonista. Eguraldiak lagundu ez bazien ere, kalejira egin zuten Udal Bandarekin. |
|
2004ko karnabalak: Ikasberriko Jaialdia
Ikasberri Azpeitiko Ikastolak ostiralean ospatu zuen "Euskal Inauteriak" jaialdia. Kalejira ere antolatua zuten baina eguraldi makurra zela tartean, azkenik ez zuten egin. Jaialdia Izarraitz pilotalekuan egin zen. |
|
2004ko karnabalak: astelehen gaua
Astelehen gauean sariketak eta festa izan ziren nagusi kaleetan. Eguraldi hotzari umorez erantzun zioten mozorrotu zirenek eta ez ziren kikildu tenperaturek minus-a erakutsi arren. |
|
2204ko karnabalak: elegante eguna
Elegante egunarekin hasi ziren festak. Trajeak eta soinekoak jantzi eta txikiteora atera ziren gehienak. |