Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Aiztgorrira eta Erlora mendi irteerak
Abneduaren 31ean eta urtarrilaren 1ean mendi irteerak egin zituen Lagun Onak M.B., urtea mendian amaitu eta hasteko. Argazki bilduma honetan Aitzgorrira eta Erlora egindako bi mendi irteera horien argazkiak daude ikusgai. Ez zuten eguraldiaren laguntzarik izan baina urteroko bi txango horiek berdin-berdin egin zituzten. |
|
Umeen danborradako entsegua
San Sebastian eguna baino astebete lehenago hasi zituzten umeek entseguak. Argazki galeria honetan, Ikasberri ikastolako, Karmelo Etxegarai ikastolako eta Iraurgi ikastetxeko ikasleek egin zuten lehen entseguko argazkiak daude ikusgai. |
|
Helduen danborradako entsegua
Helduen danborradakoak ere hasi dira entseguetan. Hauek, gainera, abesti berria estreinatuko dute. Nahiko lan izan zuten astearteko entseguan doinu berriaren nondik-norakoak ikasten. Beste doinuekin ez zen arazo handirik izan. |
|
Oilo-Soro elkartearen lehen danborradako afaria argazkitan
Aurten, lehen aldiz atera dira Oilo-Soro elkartekoak danborradan. Baina danborradan atera aurretik, beste guztiek bezala afari ederra egin zuten danborjoleek elkartean bertan. Argazki galeria honetan danborradako afaria dago ikusgai. |
|
Hernani eta Azpeitiaren arteko anaitze ekitaldia
Julian Barrenetxea abesbatza Hernanin izan zen joan den igandean (urtarrilaren 18an) sagardo denboraldiaren hasieran; Hernani eta Azpeitiaren arteko anaitze ekitaldia izan zen gainera. Abesbatzaz gain Azpeitiko Udal Musika Banda, herriko ordezkari politikoak eta Joxe eta Sebastian Lizaso bertsolariak ere han izan ziren Azpeitia ordezkatzeko. Argazki galeria honetan anaitze ekitaldi horretako argazkiak daude ikusgai. |
|
San Sebastianetako argazkiak ikusgai
San Sebastianak igaro berri dira. Argazki galeria honetan 2004ko helduen nahiz txikien danborradako argazkiak daude ikusgai. |
|
Mendizaleak Pantikosan
Larunbatean, urtarrilak 24, goizeko 4:00etan 25 lagun atera ginen Azpeititik. Astebururako eguraldi txarra iragarri zuen telebistak eta baita asmatu ere. Pantikosako bainuetxera iritxi ginenean euria ari zuen eta eguna benetan iluna zen. Hori ikusirik, Jakara jaistea erabaki genuen bertan turismo piska bat egitera eta "La Ciudadela" ingurua ezagutu genuen. Eguna aurrera zihoan einean eguraldia gero eta hobea zen eta iganderako bagenuen esperantza pixkat.
Pantikosako "Casa de Piedra" aterpean lo egin ondoren hamabost lagun goizeko 7:00etan Garmo Negro (3.051m) tontorrerantz abiatu ginen, taldeko zenbait eskiatzera ere joan ziren. Sei orduko ibilaldia izan zen eta, oraingoan behintzat, eguraldia portatu zitzaigun. Tontorretik benetan ikuspegi ederra genuen eta igoeran izandako nekeak bere saria izan zuen. Vignemale, Infierno eta Balaitous ere ikusi ahal izan genituen tontorretik. |