Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Argazki bilduma »  2003ko urria »  Bolibar-Aitzorrotz gazte ibilaldia

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

Bolibar-Aitzorrotz gazte ibilaldia

Goizeko 8:30ean abiatu ziren Azpeitiko Enparantzatik Lagun Onak M.B.koak. Eguraldia lagun ez zuten arren, 37 mendizale elkartu ziren Aitzorrotz tontorra egiteko ilusioarekin. Ibilaldia Eskoriatzako Bolibar (420m) auzotik hasi zuten. Herritik, hormigoizko bide bat dago, kanposantura doana eta handik tontorrera doan pista jarraitu zuten. Ordu eta erdiko ibilaldia egin ostean mendi tontorrera (728m) iritsi ziren. Tontorrean, ohiturei jarraituz, Santa Kruz ermitako kanpaiak astidu zituzten. Baina eguraldia medio, ez zuten paisaiaz gozatzerik izan. Aitzorrotz gailurretik Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugako mendiak ikus daitezke, baita ere Kurutzeberri, Udala eta Lenizko gailurrak. Hamaiketakoa egin ondoren itzulera bide beretik egin zuten, eta Bolibarreko elizako egurrezko bobeda berezia ikusi zuten.

Azkena

1/5

       Hurrengoa

Bolibar

OHARRA: Argazki guztiak batera ikusteko egin klik hemen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak