Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Argazki bilduma »  2003ko urria

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

2003ko urria. Argazki bildumak.

Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean, eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.

Lagun Onak Ordesan
Joan den asteburuan (urriaren 11 eta 12an) Lagun Onakeko mendizaleak Ordesako bailaran izan ziren. Marbore mendia igo zuten hegoaldetik. Ordesako bailaratik (1.320 metrotatik) abiatu ziren eta hiru orduren buruan Gorizko aterbera (2.160 metro) heldu ziren. Marboreko bideari heldu (Monte Perdidorako bide bera da, hasieran) eta Cilindro mendiaren azpikaldetik segiz mendiaren gailurrera (3.248 metro) heldu ziren. Gorizko aterbetik gailurrera iristeko oinez beste hiru ordu eta erdi behar dira. (Argazkiak: Lagun Onak M.B)
Jubilatuen karta joku txapelketa
Jubilatuen astearen barruan gaur, urriaren 14a, punttu eta museko txapelketak izan dira Aitonena Iean. Aste honen barruan egun nagusia igandean izango da, Jubilatuen Egunean.
Bolibar-Aitzorrotz gazte ibilaldia
Goizeko 8:30ean abiatu ziren Azpeitiko Enparantzatik Lagun Onak M.B.koak. Eguraldia lagun ez zuten arren, 37 mendizale elkartu ziren Aitzorrotz tontorra egiteko ilusioarekin. Ibilaldia Eskoriatzako Bolibar (420m) auzotik hasi zuten. Herritik, hormigoizko bide bat dago, kanposantura doana eta handik tontorrera doan pista jarraitu zuten. Ordu eta erdiko ibilaldia egin ostean mendi tontorrera (728m) iritsi ziren. Tontorrean, ohiturei jarraituz, Santa Kruz ermitako kanpaiak astidu zituzten. Baina eguraldia medio, ez zuten paisaiaz gozatzerik izan. Aitzorrotz gailurretik Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugako mendiak ikus daitezke, baita ere Kurutzeberri, Udala eta Lenizko gailurrak. Hamaiketakoa egin ondoren itzulera bide beretik egin zuten, eta Bolibarreko elizako egurrezko bobeda berezia ikusi zuten.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak