Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

Argazkiak

Ikusi argazki multzo desberdinak

Xoxoteko Eguna argazkitan

Igandean Xoxoteko Eguna ospatu zuten mendizaleek. "Arratsalderako ekaitza iragarrita zegoen, baina hala ere jende asko bildu ginen Xoxoten", azaldu dute Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Xoxoten, urteetan hara txistua jotzera joan den Jose Inazio Elias txistulari azpeitiarra omendu zuten. Bilduma honetan Xoxoteko Eguneko argazkiak daude.

Izarraitz-ko I. Mendi Lasterketa

Atzo, maiatzaren 11ean, Izarraitz-ko I. Mendi Lasterketa ospatu zen. Lokatz ugari izan arren inguruetan, 293 partehartzailetatik 255 izan ziren helmugara iritsi zirenak. Gizonezkoetan lehenena, Fernando Etxegarai lasterkaria izan zen (01:54:44) eta emakumeetan Nerea Amilibia (02:26:23). Lehenengo azpetiarra helmugara heltzen, berriz, Enekoitz Aizpuru izan zen (02:01:38).

Ikusi argazki-multzo gehiago

Ikusi hilabete bakoitza, argazkitan

2008ko uztaila

Iraurgi Saskibaloi taldekoek denboraldia elkarrekin afalduz bukatu dute

Iraurgi Saskibaloi Elkartekoek 2007-2008 denboraldia afalduz agurtu zuten joan den ostiralean. Hotel Loiolan egin zituzten ospakizunak eta sei taldetako jokalaririk onenei sariak banatu zizkieten. Entrenatzaile onenaren saria, berriz, Iurgi Caminosi eman zioten. Horrez gain, Garikoitz Iparragirre, Josu Arozena, Andoni Lazkano, Mikel Lekaroz, German Cea eta HOtel Loiolako nagusiek eskainitako laguntza eskertu zuten Iraurgikoek. 'Cheer leader' taldekoen lanari aipamen berezia ere egin zieten Iraurgikoek, baita sari berezia eman ere. Argazkian, Iraurgiko sarituak Hotel Loiolan. (Informazio gehiago)

2008ko ekaina

Jon Ibarguren hirugarren aurresku txapelketan

Jon Ibarguren dantzari azpeitiarra hirugarrena izan da larunbatean Pasai Donibanen jokatu zuten Euskadiko XXVIII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketan. Ibon Huarte errenteriarrak lortu zuen lehen postua eta bigarren Aritz Iglesias tolosarra sailkatu zen. Ibargurenekin batera, beste zortzi aurreskularik hartu zuten parte txapelketan eta horietatik sei pasatu ziren finalera. Finalisten arteko lehia saltokako zortziko banarekin erabaki zen eta azpeitiarrak hirugarren postua lortu zuen. Argazkian, aurreskulari denak txapelketa ostean. Ibarguren goian, ezkerretik hasita hirugarrena da. (Informazio gehiago)

Ikusi hilabete gehiago

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak