Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 13,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Fernando Lucas: "Proiektu handiek ezinbestean aldeko eta kontrako jarrerak sortzen dituzte"

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Fernando Lucas: "Proiektu handiek ezinbestean aldeko eta kontrako jarrerak sortzen dituzte"

EKONOMIA | Urola Kostako Hitza |  2010/02/9  08:53

Altuna y Uria enpresak Sabino Arana Fundazioaren saria jaso berri du

Inazio Uriak "Euskadiren etorkizunarekiko zuen konpromisoa" enpresako lan talde osoak duela dio kudeatzaileak

Altuna y Uria SAko kudeatzaile Fernando Lucas, bere bulegoan. (Nerea Uranga)


Altuna y Uria SA Azpeitiko enpresak Sabino Arana Fundazioaren saria jaso zuen urtarrilaren 31n, Bilboko Arriaga antzokian. "Euskadiren aurrerapenarekin eta garapen ekonomikoarekin duen konpromisoagatik" eman zieten saria eraikuntzan jarduten duen enpresari. Ekitaldian Fernando Lucasek hartu zuen hitza enpresaren izenean. "Arrakastaren gainetik baloreak saritu izana" eskertu, eta enpresak "Euskadiren etorkizunarekiko duen konpromisoa" aipatu zituen. "ETAk Inazio Uriaren bizitza amaitu zuen. Baina, Inazio ez zen konpromiso hori zuen bakarra, Altuna y Uria enpresako lan talde osoak du". Fernando Lucas (Azpeitia, 1948) Altuna y Uria SAko kudeatzailea da, eta enpresaren ibilbidea ondo ezagutzen du: "36 urte daramatzat Altuna y Uria enpresan lanean; 26 urterekin hasi nintzen bertan".

Sabino Arana Fundazioaren saria jaso duzue. Gustura al zaudete?

Gustura eta poz handiarekin jaso dugu, nola ez. Saria ez da Altuna y Uriarentzat bakarrik izan. Hau da, ez dugu enpresa gisa soilik jaso; Uria familiarentzat eta langile guztientzako saria ere izan da. Pozgarria izan da, benetan. Era berean, oso ongi joan zen sari banaketa ekitaldia bera ere.

Iaz ere jaso zenuten bat: Construmat sarietako Berrikuntza Teknologikoaren saria, Zumaiako Narrondo ibaia gurutzatzen duen pasabidea dela-eta.

Sari guztiak pozgarriak eta ongietorriak izaten dira. Sariak egindako lanaren aitorpena dira. Lana egin, eta beste batzuk etorri eta saritzen badute, guk egiten dugun lan hori gustukoa den seinale da. Lanean segitzeko balio dute, eta aurrera egiteko ilusioa ematen dute.

Sabino Arana Fundazioaren saria jasotzerakoan enpresaren ibilbidea azpimarratu zenuen. Altuna y Uria enpresa 1966an sortu zuen Alejandro Uriak, beste bazkide batekin batera. Gaur egun dagoeneko hirugarren belaunaldia ari da bertan lanean. Ordutik asko aldatuta egongo da enpresaren jarduna, ezta horrela?

Aurretik igeltserotza lanak egiten zituzten, baina 1966. urtean elkarte anonimo gisa sortu zen enpresa, eta gaur egunera arte horrela jarraitu du. Ni hasi nintzenean 40-50 langile inguru zituen enpresak. Orduan, lan txikiagoak egiten genituen batik bat. Eraikuntza lan handiak ere bai, baina desberdina zen oso. Urbanizazioak, pabilioi industrialak, etxebizitzak eta horrelako lanak egiten ziren garai hartan. Orduan, makina oso gutxi zeuzkan enpresak. Pixkanaka-pixkanaka hazten joan da. Teknologikoki ere jauzi handia egin du enpresak.

Enpresak garai onak eta txarrak ere pasatuko zituen tartean, ezta?

Egoera ekonomikoa ez da beti bera izan. Krisialdiak ere izan dira urte hauetan guztietan. Sei edo zortzi urtetik behin egoten dira punta batzuk: bolada batean ondo ibiltzen da enpresa, baina gero beherakada izaten du. Urte hauetan izan dira bolada txar batzuk: 1974. urteko krisia, 1983. urtekoa, 1991.ekoa... eta orain hau. Hau da ezagutu dugun krisialdirik desberdinena, arraroena. Aurreko urteetakoekin alderatuta oso desberdina da: mundu mailakoa da, eta orain arte, beste krisialdietan bankuak-eta ez dira ibili gaur egun bezala.

Aurtengoa nolakoa urtea izango da? Zer aurreikuspen dituzue?

Urtea zaila izango dela uste dut. Gero, agian, enpresak hasiko dira pixka bat hobera egiten; baina eraikuntza aldetik, krisialdi hau nekezago zuzenduko da. Aurrena, Administrazioak enpresatik diru bat jaso behar du; bere aurrekontuan sartu eta lanak aurrera ateratzeko.Orduan hasiko ginateke gu lana sortzen. Eraikuntza arloan azpiegituretan lanean dihardugunok krisia pixka bat beranduago sentitu dugu, eta susperraldia ere beranduago etorriko zaigu. Inertziagatik da. Guk egiten ditugun lanak ez dira egiten bi edo bost hilabetetan, bi eta hiru urtetan egiten ditugu. Azken bi urteetan hiru edo lau lan handi lotu ditugunez, oraindik lana izango dugu. Baina, berriro lan bolumen hori sortzeko urte asko igaro beharko dira, gaur egun Administrazioak oso lan gutxi ateratzen dituelako lehiaketara. Horregatik, beste merkatu batzuk-eta bilatu behar ditugu.

Beste herrialde batzuetara lan egitera joateko asmoa al duzue, orduan?

Gaur egun iparraldean ere ari gara lanean: Hendaian etxebizitza batzuk egiten ari gara. Aljerren (Aljeria) ere izan gara, eta beste merkatu batzuk aztertzen ari gara, ea zer aukera dauden. Hemendik kanpo ere denetik beharko dugu: hango jendea eta hemengoa. Hemen lanik ez baldin badago pentsatu beharko dugu zer egin. Guk lanak hemen hartu nahiko genituzke, baina krisia dela-eta lan gutxi egongo da, eta lehia handia dago. Nahiz eta prezioa oso merke jarri, ez dute lanik ematen. Guk ahalegina egingo dugu lanak-eta hartzeko, ondoena etxean egoten baita. Hori horrela da.

Espainia mailan inoiz ez al duzue lanik egin?

Egin izan dugu zerbait, Madrilen-eta. Baina hemengo enpresa baten eskutik joan izan gara haruntza Garai batean Danonari pabilioi bat egin genion Coruņan (Galizia), Oviedon (Kantabria, Espainia) beste bat, Bartzelonan (Herrialde Katalanak) bestea; Marcial Ucini lan batzuk egin genizkion Getafen (Madril, Espainia).. Bestela, batik bat, Euskadin egiten dugu lana.

Altuna y Uria enpresaren beste ezaugarri bat baliabide propioak dituela da: harrobia, makineria, tailer mekanikoa... Horrek krisiari aurre egiteko balio al du?

Gure baliabideak izateak lan bat hartzerakoan independentzia ematen du. Baina krisi denboran eskariaren eta eskaintzaren legea dela-eta, makina horiek garestiago ateratzen dira. Alokairuan hartzea merkeago ateratzen da. Makina bat merkatuan askoz merkeagoa da geurea baino. Edukitzea ona da, lan bat egiteko askatasuna ematen dizulako.

Gaur egun enpresak 300 langile baino gehiago ditu. Giza-baliabideei garrantzia handia ematen diozuela nabarmendu ohi duzue. Zer esan nahi duzue horrekin?

Uria familiako hamazortzi kidek egiten dute lan enpresan, familia enpresa da. Bestetik, urteak bertan daramatzaten langileak ditu enpresak: Altuna y Urian lanean ni baino hiru eta lau urte gehiago daramatzaten aparejadoreak eta injeniariak badaude. Haien bizi profesional osoa enpresa honetan egin duten langileak daudela esan daiteke. Langile aldetik mugimendu handirik ez dugu izaten, orokorrean hemen lanean hasten dena bertan gelditzen da. Ez dakit hori seinale ona den... gustura jarduten dute, behintzat. Familia handi bat bezala da enpresa.

Eraikuntza enpresen artean lehiarik ez al duzue izaten?

Ez, ez. Hemengo eraikuntzako enpresa handien artean hori errespetatu egiten dugu. Kasu bat edo beste gerta zitekeen, baina horrelakoetan Madrilera-edo jo izan dugu.

Euskal Herrian eraikuntza arloan zenbagarren enpresa zarete?

Araban eraikuntzako enpresa handiak oso gutxi daude; Bizkaian lau edo bost enpresa handi egongo dira; Gipuzkoan, berriz, bost edo sei gaude. Ez dakit aurrenenekoetan gauden, baina bost lehenengoetan gaudela esango nuke. Hor aldea dago nondik begiratzen den: fakturazio aldetik, bolumen aldetik, langile aldetik...

Hainbat azpiegitura handitan parte hartu duzue: adibidez, garai batean Leitzarango autobidean eta gaur Abiadura Handiko Trenaren egitasmoan. Lan horiek gizartean kontrako eta aldeko iritziak izan dituzte.

Normala den bezala, proiektu handi horiek beti sortzen dituzte jendearengan aldeko eta kontrako jarrerak, ezinbestean. Azken batean, uste dut arrazoia parte batean behintzat denek izaten dutela. Gehiago edo gutxiago, baina denek izaten dute arrazoi. Aurrerapenari zor zaizkio halakoak.

Hainbat eta hainbat lan eta egitasmo egin ditu Altuna y Uriak. Lan kuttunik bai?

Horretan ez dut inoiz pentsatu. Baten bat esatekotan, Donostiako Kursaala eta Zurriolako pasabidea guk egindakoak dira. Tunel garrantzitsu batzuk ere egin ditugu eta baita zubi batzuk ere. Lan bakoitzak ditu bere ezaugarriak: batzuk diseinuagatik, beste batzuk zailtasunagatik...

 

 

1.  NafarKateakHautsi - 2010-02-10 | 18:50
Nere galdera: PNV-ren laguntzarik gabe helduko al zinateketen sortu duzuen "enporioa" sortzera? Nere uste apalean, bai Amenabar, bai Altuna Y Uria...ez lirateke gaur egun direna izango, PNV-ren laguntza politikorik jaso izan ez balute.

2.  atsaldez - 2010-02-10 | 20:49
arrazoi dek!! nik jakin nahiko nuke obra publikuek enpresai adjudikatzeko ze kriteriyo ibiltzeien? ibiltze baie...

3.  erdikalekue - 2010-02-10 | 21:22
lotsaik eztaukezue!!! herriko lantegiyei harri tiraka herriko jendiei arri tiraka....!!! ze naezue kanpoko eozein enpresa haundik artzie obrapubliko oiek?? obrapublikuek subastata atatzeituk, ta UTE bidez iteituk empresa bat bņ gehion bidez iteituk obra haundiyek... herriko famili askoi lana eman izen zeoek ta zuek olako lerdokeiek komentauber....!!! eztakezue lotsan arraztoik!!

4.  JON - 2010-02-11 | 00:32
Hau dek parie!!!
Ordun eztezuta nahi euskaldun enpresa haundiyek eotie ezta?Abarastasune sortu ta famili askoi lana emateioben enpresak.
Zeuen buruek holako euskaldun bezela jarri ta seguru naio dezutela FCC,Acciona edo beste eozein enpresa espaņoli ematie ezta?
Hau dek inpresentable kuadrillie.

5.  jesuita - 2010-02-11 | 09:26
Zeuk esandezu Jon, aberastasune sortu baino ez banatzeko beraientzako baizik. Egiye da Altuna y Urian jende askok egiten duela lana baina dituen harreman politikoak medio sartu da hainbat proiektutan eta horren beste hainbat enpresa euskalduni ateak itxi dizkio.
Bukatzeko Jon eta Erdikalekue, zenbat langileri eman dio lana Altuna y Uriak? Jende askori ez?
Baietz euskaldun gehiago izan bere biziko urte asko beren irabaziak handitzeko hipotekarekin leporaino daudenak. Zenbat gazte daude miloiak eta miloiak ordaintzen famili honek irabazi gehiago izateko, zenbat euskalduni ari zaizkie (beste konstruktore eta promotore bezela) bizitza hipotekatu eta izurratzen beren kontu korronteak puzteko?
Nahikoa da lapurrak ez defendatu!

6.  JON - 2010-02-11 | 12:55
Jesuita,enpresak eztituk karitate zentruek.Noski beraientzako lortzen debela aberastasune baņo lana sortzien danok ateatzeiau etekiņe.Hik ere enpresa batin ingoek lana ezta?Ta horri esker hire gastuek ordaindukoituk.Hain erreza ikustemaek zeba eztek heuk sortzen enpresie?
Beste enpresa askoi bidie itxi diyobela?Parregureik ez faborez,hauek ezpazin izengo beste hoieatik eongo ziņeten gaizki esaka,kontue dek enpresa haundiyekin sartzie.
Ta bukatzeko,hipotekin kulpie zenena dek,konstruktorina?Adarrik ez,neuk ere hipotekie zakeat,baņo lojikue ikusteiak konstruktorak ahal deben diru gehiena lortzen saiatzie,hortako zaudek.
Errue eztek hauena,gobernu ta udaletxina baizik,ta norbaitek lapurretan itekotan banketxeak ari dituk.
Ez nahastu gauzek.

7.  xarkai - 2010-02-11 | 13:46
Ta nork nahi zuen ba etxe bakoitzaren kostua 2 miloi haunditzea (Etxebeltz-Izarrako kasua)?
Agian etxejabeek...

8.  jesuita - 2010-02-11 | 13:59
Barkaidak Jon baiņo gauza bat dek konstruktoriek ahal den diru gehiena ateratzea jutie eta beste bat merkatuan egon den eskaera eta eskaintzaren arteko desoreka aprobetxatuz etxebizitzen prezioak desorbitatuak jartzea. Prezio hauek promotoreek jartzen dituzte eta Altuna y uria konstruktore bat izateaz gain promozio lanak egiten ditu.
Zuri ondo iruditzen al zaizu umeen eskola liburuen prezioak urte gutxian 10 edo 15 aldiz garestitzea, jakinda guraso batek derrigorrean erosi beharra duela?
Ba promotoreek berdina egin dute etxebizitzekin eta millaka milloi irabazi dituzte. Ez etortzea orain krisiarekin negarrez, gastatu ditzatela irabazitako guztiak garai gogor hauetan langileei soldatak ordaintzeko. Nik ez dizut kontra egingo bankuak lapurrak direnik, noski baietz. Baina promotereak ere bai, etxebizitza batengatik ordaintzen dugun zati handi bat promotoreen poltsikora baitoa.

9.  erdikalekue - 2010-02-11 | 15:20
empresak haunditu iteituk!! ta zuek haundiyenai beti atakau inber!! zeatik?? mundu ontan ala ziek asuntue batzuek lan eiten hasi ta haunditu iteituk ta bestiek lan ein bizi osuen ta alegiņetan awantatzeibe bizik... "bien venido al siglo XXI". ta horreatik eztituk sapaltzen bat bestiek, ya konfiantzak artuta zaudek lanak iteko empresa batekin o bestiekin ta subasta ertetzeiabenien "pujau" inber dek... ta empresa haundiyek erreztazun gehio zauzkebek lenuo ta presiyo konpetente baten itie txiki batek baņo.... amen kompretentziye ziok danien bezela!!

ta jesuita: hire nick-e ikuzita nei gogoratze ziek eliziek zenbat lapurreta indiken urtiek eta urtietan... hori dek negoziyoik haundiyena ta lapur haundiyenake bertan...!! lanik ingabe!!! kostruktorak beintzet lan iteibe.. eliziek???

10.  NafarKateakHautsi - 2010-02-11 | 18:32
Ez ez ez ez...nere tiruek etzijuztean hortik. Nik nahi diat euskaldunek diruz ondo ibiltzie. Baino bi oyetaz aparte beste enpresa euskaldun asko asko asko ziok obrie iteko amorratzen daudenak baino beti, betikuei emate zizkiobek obrak. Hik emayek hau eta nik lur hontan edifikatzeko lizentziye emangoiat. Hik emayek pisito bat eta nik basarritar idiota hori jodiukoiat. Beste adibide bat Gallardo dek. Nola allatzek urte gutxiren buruen untxi larrue saltzetik dozenaka enpresan jabie izetea? Horren erantzune interneten zeok, ez dek zaile informaziyo zikine bilatzie Gallardoi buruz. INPULSO POLITIKOIK GABE EZ HITUAN EZER IZENGO. ARGI TA GARBI.

11.  NafarKateakHautsi - 2010-02-11 | 18:34
Titulue : "Alfonso Gallardo: algo huele a podrido en Extremadura "

http://www.kaosenlared.net/noticia.php?id_noticia=22633

12.  JON - 2010-02-12 | 00:47
Jesuita,heuk esan dek,eskaria ta eskeintza.Jendie ordaintzeko prest bazeok hik ze ingo huke,merkio jarri?Hemen dena holaxe ziek,gutxi bazeok dena garestitzek,ta enpresak diru irabazteko zaudek ez erregalatzeko.Beste gauz bat dek hor udaletxiek eta gobernuek sartu behar ziabela lenuo ta hau hasieratik moztu,baņo hori eztek enprsien errue.
Nafar,garbi zeok eztakekela ideaik nola juteyen obran subastak.Ba ahal dakik ze eskatzeioben enpresai obra haundi bat emateko?Subasta batea ezindik edonork presentau,hitzeinbaņo lenuo pixkat enteratu hadi.
Enpresa asko daudela esatek,ba ezazteik zenbat dauden E.H.,Urumeako Autobia,AHT edo Eibar-Gasteiz iteko prestatuta daudenak,akaso Moyua ta Galdiano,ta zein geyo?


 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak