Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Pozoidun mezuei buruz...

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Pozoidun mezuei buruz...

POLITIKA | Josu Labaka (Azpeitiko ezker abertzaleko kidea) |  2010/02/8  10:13

Azken asteetan Azpeitiko EAJk bi iritzi artikulu zabaldu ditu ezker abertzalearen aurkako jarrera tinkoa azalduz. Herritarrak nahasteko helburu argia dute, eta ez bada horrela burua nahastuta dutenaren seinale. 2009ko urtarrilaren 17an zentsura mozioa aurkeztu zenetik orain arteko balantze politikoa burutu ondoren, ezker abertzaleak otsailaren 13rako manifestazioa deitu du. EAJren eredu politikoa salatu eta Azpeiti berri baten aldeko indarrak batzeko. Dirudienez horrek urduri jarri ditu Batzokiko pentsalariak.

Julian Eizmendik, "herritar guztien eskubide guztiak defendatuko dituen alkatea izango naiz" esanez hartu zuen alkatetza. Hitz politak haizeak eraman ditu, eta EAJren demokrazia ulertzeko era agerian geratu da. Lehen indarra bada ere, EAJk ez du jakin gehiengoa osatzen bere proiektuak garatzeko, eta gobernutik oposizioa egiten ari da.

Hau ez da Albania, ezta Frankoren diktadura garaia ere: ezker abertzaleak Udal Gobernuaren hainbat inposaketa salatu duenean (plenoetan gehiengoaren erabakiak ez errespetatzea...), EAJ kritika politiko horiek kaletik ezabatzen hasi da, udal langileei pankarta, kartel... kentzeko aginduz. Hori bai, iritzi artikuluetan "energumeno" deitzen diote salaketa horiek egiten dituenari, maila demokratikoa agerian utziz.

Hau ez da Albania, ezta Marbella ere: Udal Gobernuak herriaren alde egiten duen lana ezker abertzalea oztopatzen ari dela salatu dute batzokiko pentsalariek, Etxebeltz-Izarrako gatazka aipatuz. Nola da posible, EAJk sortutako arazo urbanistikoa ezker abertzaleari leporatzea?

Ezker abertzaleak arazoa konpontzeko bidean jarri du, oposizio eraikitzailea garatuz. Azpeitia Lantzen ezker abertzalearen "kortijoa" dela diote; urteetan EAJren esku egon eta promotoreen mesedetan erabilitako bitartekoa izan denean. Etxebizitza politika herritarren mesedetan egon beharrean enpresa pribatuen mesedetan egon da urteetan (ez ahaztu zenbat urte pasatu diren BOErik gabe, alokairu politikarik gabe...) eta hori EAJk sortu eta guztiok sufritzen dugun arazoa da.

EAJko pentsalariek hobe dute ispilu aurrean jarri, autokritika egin eta kritika politikoak kiroltasunez onartzea. Pozoidun mezuak zabaltzen dihardute herriko arazo potoloen aurrean duten noraeza ezkutatzeko. Herriko giro politikoa berotzeari uzteko eskatzen diegu.

 

 

1.  GARMENDIKOA - 2010-02-08 | 11:44
Aste honetan udaleko langileak ikusi nituen kartelak kentzen. Osteguna edo izango zen. Norbait iraintzen duten kartelak izango ditun, pentsatu nuen nire artean. Baina kartelak ikustera joan nintzenean hara! tortura salatzen zuten kartelak ziren! Eta zeharo harrituta gelditu nintzen. Tortuta giza eskubide urraketa larria da pertsona bat bizi osorako markatuta uzten duena. ETArena ere bai esango du batek. Ados. Baina batek ez du bestea kentzen. Nik baditut lagunak aspaldi torturatu zituztenak eta oraindik gainditu ez dutenak. Beraz ze helbururekin kentzen ditu udalak kartel horiek? Zer dago atzetik? Horrelakoek ez al dute giroa kaxkartu bakarrik egiten herrian? Besterik gabe , agur térdi

2.  salvatierradeiraurgi - 2010-02-08 | 16:11
Garmendikoa, zuen propagandakin, zuen kartelakin, zuen pankartakin, herri osue nazkatuta, aspertuta, kokoteraino ziok, benetan neri bost axola kentzen badituzte, ez diau ezer galtzen, zuena disko rayau bat besterik ez dek!!

3.  GARMENDIKOA - 2010-02-08 | 17:09
Barkatu aurrekoari baina ni ez naiz ezker abertzalekoa. Nik pentsatu eta ikusi dudana esan dut, besterik ez. Baina zure hitzak ikusita gorrotoa nabaritzen zaizu eta hori ez da ona hasteko zuretzat. Ez dut uste bakerako eta konponbiderako laguntzen dutenik.Adeitasunez.

4.  uztarria - 2010-02-08 | 18:45
Uztarriak erantzun bat kendu egin du, parte-hartze arauak ez zituelako errespetatzen. Mesedez, arauak errespetatu.

Uztarria Komunikazio Taldea

5.  salvatierradeiraurgi - 2010-02-08 | 19:02
Garmendikoa, barkaizu baina nere iritzia irakurrita nabaritzen da nazkamena, aspermena..baina ez gorrotua zuk asmatu dezun bezela, eta herri honen gehientsua sentimendu berdina dauka herrian Batasunak jartzen dituen hainbeste kartel, pankarta aurrean.
Ikusten dezun bezela ez dut ezker abertzale hitza erabili, neretzako Aralar ere ezker abertzale da eta beraien jokaera oso desberdiña da.

6.  NafarKateakHautsi - 2010-02-08 | 19:47
Lasai, 2011-ko hauteskundeen ondoren berriro ere normaltasuna etorriko bait da gure herrira. Hau da, Ezker Abertzaleko norbait izango da alkate, duda izpirik gabe. Lasai hartu beharko zenukete guzti hau hooligan espainiarzaleak. Independentzia!

7.  dean - 2010-02-08 | 19:47
ETA K herri hontako aitona ejekutatu zuen.

preso asko,ETA KO kideak izan direnak, ETA k jarraitzen duen jokaera desadoztuz alde egin dute?

kartel hoietan zein presoren egoera adierazten da?

nork nahi du gartzelatik kanpo aitona bat EJEKUTATU duena? edota hau onartuz oraindik talde hortan diharduenak?

niretzat zentzura, politika,euskal herria eta beste edozerren gain dago pertsona baten bizitza.

8.  IrekiAteak - 2010-02-08 | 21:37
dean: guztiaren gainetik dago bizitza?

Hori oso polit geratzen da horrela esanda. Txalo erraza irabazteko modu polita da. Baina galdera batzuk egingo dizkizut:

- Zilegi al zuen bere lurretan bizi zen indigena batek espainiar kolono inperialista bat hiltzea?
- Zilegi al da EEUUko ejerzitoa Irak inbaditzera joan ondoren soldadu amerikar bat hiltzea?
- Zilegi al zen, argentinako diktaduran polizia bat hiltzea?
- Zilegi alda palestino batek israeli bat hiltzea?(erdikalekue=vasco anonimok blogean lagun bezela dituen israeliak hain zuzen).
- Zilegi al da Meliton Manzanas toruratzailea hiltzea?
- Zilegi alda gehiengo osoak berari ez bozkatu arren, alkate karguak hartuta dauzkaten pertsonak hiltzea?
- Zilegi al da Carrero Blanco hiltzea?
- Zilegi alda ETAren borrokaren ondorioz espainiaren batasuna arriskuan zenean GAL sortzea?
- Zilegi al da ertzaintzak 2002-an errepide ertzean tiroz galiziar bat hiltzea? (agian hau ez dakizue, baina errepide ertzean geldirik zegoen kotxe batean zegoen pertsona batek mugimendu arraro bat egin zuelako ertzaintzak galiziako gazte bat hil zuen, agian ETAkoa zela pentsatuta edo auskalo zergaitik)
- Zilegi al da Jon Antza ETAkidea hiltzea?
- Zilegi al da 20 urtean emaztea jotzen zuen gizonari labana sartu eta hiltzea?

Galdera ugari. Baina ez dean-ek, ez PPko batek, ez PSOEko batek,ez PNVko batek, ez ezker abertzaleko batek eta ez beste INORK ez lituzke galdera guztiak EZ hitzarekin erantzungo. Ez zintzoki erantzunez gero, norberaren kontzientziarentzat. Jende aurrean onarena egiteko asmoz agian bai.


9.  IrekiAteak - 2010-02-08 | 21:50
Jarraian ertzaintzak hil zuen pertsonari buruz prentsan azaldutakoaren zati bat, nahi duenak bilatu dezala gehiago. Erderaz dago, baina uste dut Uztarriak ez lukeela ezabatu behar.

"23 de diciembre de 2003 Durante la tarde de ayer recibió sepultura en el lugar de Gudín, en Xinzo de Limia (Ourense), el cuerpo de José Atanes Rodríguez, de 42 años, que murió el pasado viernes en una carretera de Guipúzcoa tras recibir en la cabeza un disparo de un ertzaina, según Efe.

La víctima, natural del pueblo ourensano de Gudín, trabajaba desde hace más de 10 años en una empresa de construcción de Beasaín, lugar al que se dirigía con su novia y otros compañeros de trabajo, para recoger su maleta y dirigirse a pasar las vacaciones con su familia ourensana"

Ezgeratuixilik: ertzaintzak ere pertsona bat hil zuen eta ondoren esan zuten akats bat izan zela, baina beranduegi zen. Zergatik ez zara ertzaintzarekin beste batzuekn sartzen zaren bezala sartzen? Agian Loiolan ere izango zinen uriaren hilketa salatzen, ertzaintzaren buru diren/ziren PSOE eta PNVkoekin batera...KONPLIZE BAT ZARA AGIAN?
Zer esan behar du Jose Atanesen familiak ikustita eguna joan eta eguna etorri ertzaintzaren lana goraipatzen ari direla politikariak?



10.  dean - 2010-02-09 | 10:12
irekiateak,irekibegiak!!!!

adibide guztietan indarkeria darabilten pertsonetaz eta taldeetaz hitzegiten duk,ejerzitoa,polizia ,ertzaintza,guardia zibilak,diktadoreak,ETA,...edota beraien herriarentzat amenazu serio bat ziren jendillajeaz,... ta gero txalo erraza esaten duk!!!! irekibegiak !!! uriak egin zuen gauza bakarra lana egin eta lana eman!!!! hau da hau begiak ireki eziña!!! lanik egingabeko jendillajea, beste batzuk extorsionatuz bizi direnak, beraien ideia fanatiko itsu hoiek aurrera eramateko, danok dakigu zein diren!!!

ezgeratuixilik,konplize bat ez,politika eta indarkeri guztiak nazka ematen dioten azpeitiar bat,AZPEITIARRA, sasimediku batek ejekutautako aitona hura bezala.



11.  gaztie - 2010-02-09 | 14:59
dean, mezuko ETA eta inaxio aipatzearen media guztiak apurtzen ari zara, errekor guztiak hausten.... ez dio axola eztabaida gaiak, ez notiziak ere... Batzuek errentagarritasun politiko ezinobea atertzen duzue biktimetatik, ezta AVTk ere zuen erlazio habilitatea.

12.  naparra - 2010-02-09 | 15:13
Hemen garbi gelditzen ai dana zera da:

Euskal kulturan bi postura garbi ta ezin elkar ulertu...
Alperrik ai gea hola, alde batekuek eta bestekuek.

Ta gaztie, argumento pixket pisutsuo botatzen hasi hai ze ezker abertzaleko jendie ez tek oso leku onien lagatzen. (aurreko bezelako iritziyek botaiez)

13.  gaztie - 2010-02-09 | 15:45
Ezker abertzaleko jendie? Ni ez naiz inoren errepresentante ez ezer, inor leku txarrean lagatzekotaz neure burua izango litzateke (ezta hori ere, uztarriako "gaztie" baizik).
Nire iritzien lerroa jarraitu izango bazenu azken iritzi hau ulertzeko gai izango zinatekeela iruditzen zait. Hortik aurrera zure puntualizazioaren arrazoia adieraziko didazu nahi izanez gero, nik pertsonalki ez baitut ongi ulertu.

14.  aitortxo - 2010-02-10 | 12:59
dean barkaidazu bainan hemen itsotuta azaltzen dena, zu zara,batiz bat " uriarekin" ,eta ezaldi batzuek aklaratzea ondo etorriko zaitzula uste dut :
1-ETA-k, zenbat lehergailu jarri ditu altuna y uriaren instalazio, lantoki ..edo egoitzetan inaxio uria "EJEKUTATU" aurretik??.
horiek ez dira abisoak,meatzuak? .
2- ETA-K publikoki meatzatu zituen abiadura haundiko
proiektoa aurrera ematen zituen enpresa guztiak.
hori ez ahal da abisua?
3- ez ahal zion ETAK zuzenki meatzurik bidali inaxiori "zerga iraultzalea" eskatu zionean?
4-ez ote zuen inaxiok inorrekin komentatu uztezko meatzu horietaz?
5- ETA-K "korta" hil zuenean ez ahal zuen garbi utzi
"zerga iraultzailea " ez ordaintzearen ondorioak zein izan litzatekeen?
"argi eta garbi gelditu dedila , ni ez naiz ari hemen ezerre justifikatzen , ezerre onartzen , bakarrik, aklaratzen ari naiz".
" pelitxo eta kurrotaz bazakietela nun zartzen ziren eta zein izan zitezkeen bere ondorioak esaten duzuetenean ...nik galdetzen dut :" inaxiok ez?".
ezaera horrek ,"juztifikatzen" ahal du kurro , pelitxo eta besta hamaika eraildakoen aurrean duzuen jarrera?
lasa eta zabalak" jasan zituenak jasan" ,jakinez gain, eta bere familiari, PNV-KO euskal gobernuaren ertzaintzak egin zioten ongi etorria, bortizkia,. ahal da zuek daukasuen hildakoak errespetatzeko modua?
benetan arrigarria egiten zait...bestelakorik ez ezatearren.


15.  ixilikezegon - 2010-02-10 | 14:57
Ba ze naezuba esatie eitortxo, bai, biyek bazakiben nu sartzezien. Kurro, pelitxo, lasa, zabalak....
nere ustez, haiek frankon pare jarri zien. Horrekin eztet esan nahi merezi zebenik gertautakue.ez. hori iñorrek eztu merezi. Garai hartan gañea delitue zan (eñ baita) Horrekin eztet esan nahi ke lege haiek honak ziela, para nada.

Diferentziye da, ke Inaxio, o KOrta, langiliek ziela, eta pertsona askoi lana emateatik hil zituztela. O bueno, ez. Nere ustez, ETAn hilketa asko izen diela pika iteyelako konturatzeyelako pertsona batzuk eztaukebela bildurrik. Hainbat enpresayo bezela, o Gregorio Ordoñez ta Joseba Pagazaurtundua bezela.

EZtakit ondo explika naizen. Naidet esan ke biyen hilketie gaxki daola. Oso gaxki. Ta danak zakiben nun sartzezien, baño ``sartu zien´´ ``tokiyen´´ artiene desberdintasun bat badaola aitortuzazu, faorez.

16.  dean - 2010-02-10 | 18:42
nor da ETA edozein ejekutatzeko?extorsionatzeko?beldurtzeko?meatxatzeko?tirokatzeko?...bere helburu eta nahiak ARMAZ EUSKALDUN GUZTIOI INPOSATUZ, bizitzeko dugun oiñarrizko ESKUBIDEA ZANPATUZ.

asko falta zaik burua aklaratzeko,hildako iñori sekula etzioat errespeturik galdu ta galduko,baiño ETAko hiltzaileak beti izango dira gorrotatuak nire herrian, aitona euskaldun bat tirokatzeatik.

17.  TxipliTxaplaPum - 2010-02-10 | 18:42
ixilikezegon...hik euskerazko klasiek ber dituk, "erdikalekue"-k bezela. Eo...berdinek zeate? KEE lepo antzematek zuen etxin euskera askoik eztezutela hitzeiten.

18.  ixilikezegon - 2010-02-10 | 19:47
Beste albistien esandet, baño aurreau eintzea, txikito...

Ta berriz, berdiñe:
GORA ZURE ARGUMENTAZIYUE!!

ta gauza bat esangoizut:
Nik nere etxien gogue ematebait erderaz hitzeingot, zuk euskeraz hitzeitezun bezela. Hortago gaude demokrazi baten, ez?

19.  TxipliTxaplaPum - 2010-02-10 | 19:53
ixilikezegon = erdikalekue = vascoanonimo

20.  erdikalekue - 2010-02-10 | 19:59
nik euskeraz hitzeiteyat etxien, ta lagunekin ta danien!! bñ eztiat esplikaziyoik emanberrik egiye ezan.. amen asuntue dek hi haizekela, bestien bñ euskalduno uste zeaten hoietakue, ta hori naiko gauza tontue iruitze ziek! ez ote haiz izengo hi 15 urte o gutxiyo dauzkena?? kiston arrazonamentuek dauzkek eta... ta zeñek etzik ezaten nei TOPANGA, 4, irekiateak, jaione, txiplitxaplapum danak berdiñek zeatela??? gure iritzi berdiñe zaukeaben danak nola bat gaituken...zuek zeba ez???

21.  erdikalekue - 2010-02-10 | 20:03
jajajajajajajajajajaja bien bien txipli!!!! -"en tu linea"- (eztik molestatzen "txipli" otseitie ez)

22.  aitortxo - 2010-02-10 | 20:39
ixilikezegon benetan saiatu naiz bainan "zure uztezko konparaketa hori" ezin dut ulertu ." norbaitek kapazitate geio badauka ,eskertuko nioke ulertzen laguntzea."
bestaldetik bai oso desberdinak dira iraultzaleak eta enpresarioak herriari aportatzen diotena.
dean-" nik ezdaukat zergaitik zure gorrotoa sentiturik"
gorrotoa norberan aurka doa . zuk egiten dituzuen galderak nik ere egiten ditut bainan ez bakarrik ETA gaitik... PP, PSOE ,PNV ,ERREGEA , SUBDITOA...eta abar ....
dean NOR DA NOR NORTARAKO?
OHARRA:!!! AKLARATZEKO ORDUE BADEK ITSO GORROTATZAILEA!!!!

23.  atsaldez - 2010-02-10 | 20:52
Hi ba etxin nahi dunak nahi dun hizkuntzan hitzein dezala!! ta nike bai anbulatoyun eo juzgauen!! ah ez... euskereik eztao administraziyo plublikotan!!

24.  ixilikezegon - 2010-02-10 | 20:52
Bai egiye, aitortxo, eznaiz ondo explikau...jajaja
(ta eztet srkastikamente esaten)

sq eztakit nola explikau....
aunke, bai behin pentsatzen geratzezeala, bi aldetakuek sinistezeben gauza bat defendatzeatik hil zituzten...

faorez, goiko komentayue kontuen ez hartu.

25.  dean - 2010-02-11 | 10:47
aitortxo,

azpeitiko aitona ejekutatu zuten ETAko hiltzaileak gorrotatzen ditudala esan da hik erantzuten didak ,"nik ez daukat zergatik zure gorrotoa sentiturik", .....,nor ote haiz hi???

oharra: zeuk aklaratu goian idatzia ahal baduzu.

26.  dean - 2010-02-11 | 10:48
aitortxo,

azpeitiko aitona ejekutatu zuten ETAko hiltzaileak gorrotatzen ditudala esan da hik erantzuten didak ,"nik ez daukat zergatik zure gorrotoa sentiturik", .....,nor ote haiz hi???

oharra: zeuk aklaratu goian idatzia ahal baduzu.

27.  erdikalekue - 2010-02-11 | 15:24
,"nik ez daukat zergatik zure gorrotoa sentiturik"


sonatzeziek baten batei aitu izena hau, aitortxo! hi ote haiz bea...

28.  aitortxo - 2010-02-12 | 12:00
dean ni naiz:
notiboarekin ala notibogaberik
" zuri zekulan gorrotorik eskatu
ez dizuen gizon bat."

29.  dean - 2010-02-12 | 13:00
nik hiltzaileak gorrotatzen ditudala esan diat, da hik heure burua nik gorrotatzen ditudanen artean sartu duk!, norbere buruari harrika nor hari da?

30.  aitortxo - 2010-02-12 | 13:33
dean ulertzeko problemak ahal dauzkatzu?



 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak