Agenda 21 berrikusiko dute
GIZARTEA | Urola Kostako Hitza |
2010/02/6
12:41
Udalaren idatzi berriak 2020. urtera bitarteko egitasmoak hartzen ditu kontuan
2000an hasi zen Agenda 21ekin lanean baina 2007an, aurreikusitako proiektuetatik %38 baino ez zituen burutu
Azpeitiko Agenda 21 berrikusteko dokumentuari hasierako onarpena eman zioten herenegun udalbatzarrean. Horrek 2020ra arteko ikuspegia hartzen du kontuan.
Udala 2000. urtean hasi zen Agenda 21aren inguruan lanean. 2003an Agenda 21eko Ekintza-Plana izeneko dokumentua onartu zuen, "iraunkortasunaren bidean, herrian egin beharreko hainbat egitasmo jasoz". 2007an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekintza Planen arabera, aurreikusitako proiektuetatik %38 baino ez zituzten burutu Azpeitian, eta onartuta zeudenetatik %33 hastear zeuden. Horrek erakutsi zuen Ekintza-plana berrikusi beharra zegoela.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|