Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 15,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Pankartak kentzeagatik azalpenak eskatu dizkio ezker abertzaleak alkateari

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Pankartak kentzeagatik azalpenak eskatu dizkio ezker abertzaleak alkateari

POLITIKA | Urola Kostako Hitza |  2010/02/6  16:33

Hainbat lagun osteguneko udalbatzarrera joan ziren, protesta egitera; gero, batzar aretotik irten ziren hautetsi independentistak

Ezker abertzaleak "lan politikoa egiten uzteko" eskatu du

Herenegun iluntzean otsaileko ohiko udalbatzarra egin zuten eta, bilkura hastera zihoala, ezker abertzaleko hainbat kide heldu ziren udaletxeko batzar aretora. Lurrean pankarta bat zabaldu, zinegotziei eskuorriak banatu, beste pankarta bat zabaldu, eta hitza hartu zuten. Ezker abertzaleak jarritako pankartak eta kartelak "egunero" kentzen dituztela salatu zuten ezker abertzalekoek behin eta berriz. Zeregin horretan udaletxeko langileak eta ertzainak dabiltzala adierazi zuten.

Julian Eizmendi alkateari (EAJ) horren aurrean zer zuen esateko eta jarrera horrekin jarraitu behar al zuen galdetu zioten. Udaletxeko langileei ezker abertzaleko kartelak kentzeko alkateak agindu al zien galdetu zuten: "Izan ere, udaletxeko langileak dira guk jarritako kartelak kentzen dituztenak, hori agindua jaso dutelako egiten dute". Euren pankartak kentzea "dinamika iraunkorra" dela ere esan zuten. "Ez da azken egunotakoa, aspalditik datorren kontua da. Baina azkenaldian gertatzen ari dena jasangaitza da", kexatu ziren. "Lan politikoa egiten uzteko" eskatu zuten.

Plaza Txikiko horma garbi

Alkateak Plaza Txikiko horma garbi mantentzeko agindua emanda duela azaldu zuen, eta ertzainen gaineko eskumena Eusko Jaurlaritzari dagokiola. Besterik ez zuela esateko azaldu zien udalbatzarrera azaldutakoei.

Horren aurrean, ezker abertzalekoek adierazpen askatasunerako eta torturak salatzeko eskubidea dutela berretsi zuten udaletxeko aretoan.

Ondoren, Iñaki Errazkin hautetsi independentistak adierazi zuen eurak ere Udalaren parte direla eta ez daudela ados EAJk hartutako jarrerarekin. "Kritika politikoa egiteko eskubidea dugu, iritzi askatasunerako eskubidea, baita torturak salatzeko eskubidea ere. Gainera, torturak salatzea eskubidea izateaz gain betebeharra ere izan beharko luke".

EAJko zinegotzien eta udaletxera joandako ezker abertzalekoen eztabaidak jarraitu egin zuen. Orduan, udalbatzarrari ekiteko eskatu zion alkateak udaletxeko idazkariari. Baina eztabaidak jarraitu egiten zuen, eta egoera horretan udalbatzarrak aurrera egitea ezinezkoa zela ikusita, protesta uztea erabaki zuten hautetsi independentistek. Hala, aretotik irten ziren.

Gero, udalbatzarrak jarraitu egin zuen eta aztergai ziren bi gaiak bozkatu zituzten gainontzeko zinegotziek.

"Larria eta salagarria"

Herenegungo udalbatzarrean gertatutakoaren harira ohar bat kaleratu zuen atzo ezker abertzaleak. Han diotenez, "oso larria" da alkateak ezker abertzaleko kartelak eta pankartak kentzeko agindua ematea. "Aginte makila hartu zuenean herritar guztien eskubideak defendituko zituela esan zuen. Eizmendik adierazpen askatasuna eskubide horien artean ez duela kokatzen ulertu behar al dugu aurrerantzean?", adierazi dute. Udaletxeko langileak "kartelak kentzeko erabiltzea larria eta salagarria" dela uste dute.

Osteguneko udalbatzarrean, alkateari "adierazpen askatasuna bermatzeko konpromisoa" eskatu ziotela esan dute ezker abertzalekoek. "Baina, beti egiten duen moduan eztabaida ekidin eta aurrerantzean ere unean uneko erabakiak berak hartuko dituela iradoki zuen alkateak", salatu dute. EAJri deia egin diote giro honekin bukatzeko eta aurrerantzean lan politikoa normaltasunez jorratzeko aukera egoteko.

 

 

1.  JON - 2010-02-06 | 20:48
"Kritika politikoa egiteko eskubidea dugu, iritzi askatasunerako eskubidea, baita torturak salatzeko eskubidea ere. Gainera, torturak salatzea eskubidea izateaz gain betebeharra ere izan beharko luke".
Ta ETAn hilketak salatzie ez al da batebeharra?

2.  IrekiAteak - 2010-02-07 | 12:44
JON: Zilegi iruditzen zait Ezker Abertzaleak Uriaren hilketa ez kondenatzeagatik haserre egotea. Eskubide osoa duzu horretarako.

Dena den, hainbat puntualizazio. PNVk ez ditu biolentzia guztiak gaitzesten. PNVk komeni zaizkion biolentziak soilik gaitzesten ditu. Gaitzetsi ez dituen biolentziekin lista luze bat egin ahal dizut. Ez naiz hasiko.
Bestalde, ez da berdina talde armatu klandestino baten jarduna eta estatuarena. Talde armatu klandestino bateko kideak egindakoagatik gogor zigortuak dira, eta estatuaren esanetan dauden terroristak aldiz gure kontura ari dira delituak burutzen. Politiko ororen lana izan beharko luke estatuak legea hausten badu hori geldiaraztea. PNV GALen garaietan eta GALen zerrikeriak azaleratzen ari zirenean norekin Gobernatzen zuen? Arzallusek esandako esaldi hau etortzen zait burura "batzuetan begiak, belarriak eta sudurra ere itxi egin behar izaten genuen, zegoen zerrikeriaren aurrean"

Baina zuek jarraitu horrelaxe: torturatzaile eta faxista-antieuskaldunei aurpegia zuritzen. Azken finean, PNVren helburua ez al zen ba euskaldunak espainian erosi senti daitezen lortzea?


3.  erdikalekue - 2010-02-07 | 19:47
irekiateak: hik segi berdiñe ezaten bñ amen asko ez gaituk politikan alde batekuk o bestekuek, bakarrik errealitatie ikuzten diaula!! ta realidadie faxista haundiyenak zuen idoluek diela! francon iual iualak...!! beayen iual pentsatzen eztiabenak akatzen! ori bñ faxismo haundiyoik baltziok?? franco putseme harek intzian bezela!! ta ETA garai artan kontra iteko sortu huan... bñ ya bein dictadurie bukautakuen ortik aurrea indako dana zertako??? nik ezangoiat!
NEGOSIYUE! estorsiyuen bidez dirue atea!!

ta hik ezandek PNV españiyen eroso senti arastie dikela helburu ez?? horrekin ze naek ezan eztiabela nahi askatasunik eo?? or betikue eongoek batzuk bai ta bestiek ez baño nik neuk oin momentuen lortzen badiabe eroso sentiarastie gu, la bomba izengouan ze zenbait lekuta juteaiz ta beti tokatze zaik "el tonto del pueblo" ta puto vasco... ta olako lerdokeyek astezaizkikela ezaten ta kulpa oi bakizue zeñek zaukeken ez? ETAk! zuen idoluek! ta zuek aldi berien berayen alde iteatik!! futbol partidu bat ikuztie bakarrik ziok, reala o athletik o euskaldunen bat besten etxeta jutekenien jokatzea...besteik estek aitzen.. euskaldun danak ETArrak gaitukela pentzatzeiabe askorek!! eskerrak dixkuru haundiye zaukebekela... jangoikuik eskerrak!! o sinmas jendie aspertuta ziokelako ETA-kin!

4.  uztarria - 2010-02-07 | 20:47
Kaixo.

Uztarriak erantzun bateko zatiak kendu egin ditu, webeko arauak ez betetzeagatik. Mesedez, errespetatu parte-hartzeko arauak.

Uztarria Komunikazio Taldea


 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak