|
|
|
Sokamutil ohiek aurten ez dute irtengo jai karnabal eguerdian sokan
FESTAK | uztarria.com |
2010/02/5
16:54
Iaz bezala, ateratzekoak ziren baina azkenean ez dira animatu
Joan den urtean Jesus Arakistain Aitzaki, Andoni Unanue, Bittor Olaizola, Xipri Aranbarri eta German Rekejok irten zuten
Jesus Arakistain 'Aitzaki', Andoni Unanue, Bittor Olaizola eta Xipri Aranbarri iazko jai karnabalean sokamutil lanean, plazan sartzen. German Rekejo ere bazen. (Urola Kostako Hitza) |
Hasieran baiezkotan baziren ere, azkenean sokamutil izandakoak aurten ez dira aterako jai karnabal eguerdian sokan. Joan den urtean irten zuten lehen aldiz; hain zuzen, Jesus Arakistain Aitzaki, Andoni Unanue, Bittor Olaizola, Xipri Aranbarri eta German Rekejo atera ziren 12:00etako zezenean.
Aurten beste batzuk ziren irtetekoak, baina ez dira animatu; azken orduko kontua da —Udalaren egitarauak dakar irtengo dutela, inprentara lehenago bidalia zutelako idatzia—. Ikusi egin behar zer gertatzen den hurrengo urteetan, iazko esperientzia berriak jarraipenik baduen-ez.
Igande honetan zortzi izango da jai karnabala aurten, hilaren 14an. 12:00-12:30 eta 16:30-20:00 artean izango da orduan sokamuturra. Asteleheneko ordutegia: 16:30-20:00. Asteartekoa: 7:00-10:00 eta 16:30-20:00.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|