Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Gezur bat hamaika aldiz errepikatzeak ez du egia bihurtzen

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Gezur bat hamaika aldiz errepikatzeak ez du egia bihurtzen

IRITZIA | Pello Elorza (Azpeitiko EAJren mahaiaren izenean) |  2010/02/5  16:56

Adolf Hitlerren gobernuan izan zen propaganda ministro bat, Goebbels izenekoa, gezur bat hamaika aldiz esateak egia bihurtzen zuela esaten omen zuena. Eta horretan saiatu zen ahal izan zuen bitartean.

Pankartak eta kartelak agertu dira asteburu honetan Azpeitian. Komunikabideak ere dantzatu dituzte, esateko EAJ urtebete honetan zentsuratzen ari omen dela. Hitz joko polita da orain urtebete Azpeitiko udalean sartu zen zentsura mozioaren aitzakia hartu, eta zentsuratzen ari garela esatea, baina hari-haritik hartutako konparazioa da, azterketa serio minimoena jasaten ez duena.

Izan ere, "ezker abertzale" izenekoari gauza bat ahazten zaio: zentsura mozioa sartu behar izanaren arrazoia. Agian ahaztu egin zaie arrazoia, baina kontua da pertsona bat erail zutela Azpeitian, eta "ezker abertzale" izeneko horrek ez zuela izan gertaera anker eta tamalgarri hori kondenatzeko ausardiarik. Hori zer da, autozentsura? Edo pertsona horren erailketa ez dela garrantzitsua beraientzat? Duintasunik ez izate horrek bultzatu gintuen zentsura mozioa sartzera, Azpeitiko herriak -eta herritarrek- ordura artekoa baino gobernu duinagoa behar zutela uste genuelako.

Baina ez dirudi oso gustuko gertatu zitzaionik "ezker abertzale" izenekoari udal gobernutik alde egin beharra. Ordu ezkero, udal gobernu berriaren lana alde guztietatik oztopatu nahian dabil, EAJren gobernuak ezer aurrera ateratzeko aukerarik izan ez dezan. Adibideak ugariak dira, baina hor ditugu Etxebeltz-Izarrako etxebizitzei eman zekiekeen irtenbide duin eta erraza, edota Soreasuko kultura eta gizarte ekipamendua aurrera ateratzeko jartzen ari diren aitzakia guztiak, edota Azpeitia Lantzen beraien "kortijo" moduan hartzea. Hori al da herriaren alde aritzea?

Espero dezagun datorren urteko hauteskundeetan EAJk berriro herritarren konfiantza lortu, bozka ugari atera eta gehiengo egoki bat lortzea, Azpeitiaren eta azpeitiarren aldeko zerbitzuan jarraitzeko, inoiz galdu behar izan ez zen lan-ildo bat berreskuratuz.

Eta esandakoa: gezur bat hamaika aldiz errepikatzeak ez du egia bihurtzen

 

 

1.  Eli - 2010-02-05 | 18:28
IDATZI ONA.APROBETXAYEZ...SANSEBASTIAN BEZPERAN EGIN ZUTEN KARTELADA, HURRENGO BATIEN BEAYEN ETXIEN EIN DAYEBELA,BESTIEN IDEYEK ERRESPETAU, BADA GARAYE TA. HAU, HERRI HONTAN BAKARRIK GERTATZEA...

2.  jesuita - 2010-02-05 | 18:54
Zentsura salatzen zuten pankartak kendu dituzte bart gauean
PNVren zentsuraren aurrean ezker abertzalearen adierazpena

3.  jesuita - 2010-02-05 | 18:58
Hamaika aldiz errepikatu gabe, birritan esatea nahikoa egia izateko.

Zentsura salatzen zuten pankartak kendu dituzte bart gauean

PNVren zentsuraren aurrean ezker abertzalearen adierazpena

4.  Loiolatarra - 2010-02-05 | 19:28
Herriyek aukerautako alderdia, gobernuan egotea, besteak sentsuratzea bada, ni zentsuraren alde.

5.  Xebaxtian - 2010-02-05 | 20:36
Alemania Nazira jun gabe hemen bertan beste antzeko regimen bat izen genun Francon eskutik. Ta PNV, Frankismue eundo kondenau eztun alderdi bat babesten eontzan urte luzez. Ta ez herri txiki baten, ez. Madrilen, Aznarren garaiyetan.Ta hola mila adibide, mile. PNV ezta nor duintasunen predikatzeko. Nere iritziz, noski.



6.  IrekiAteak - 2010-02-06 | 10:27
Aste honetan ere, hainbat euskaldun torturatuak izan dira.
Herrian gertaera hauek salatzeko kartelak jarri ditu norbaitek eta ordu gutxitara udaletxeko langileak kartelak kendu dituzte, alkatearen aginduz.

Tortura errealitate ikusezin bihurtzeko ahaleginetan ari al zaigu PNV?
Zergatik ez dituzte tortura hauek KONDENATU?
Zergatik PSOE ez dute inoiz estu hartu torturengatik?


Otso faxistak ardi larruz jazteko behar duten arropa saltzaileak dira PNVkoak.

7.  aitortxo - 2010-02-06 | 11:47
GIZON BATEN HILKETA EZ KONDENATZEA , NAIKO ARGUMENTO BADA , GOBERNUKO JARRERA SALATZEKO , ZENTZURATZEKO . "ZUK ETA PNV-ek" EZ DAUKAZUE INON ZER GOBERNATURIK ASPALDIDANIK , BESTE ZUEN KOMPINTZE POLITIKOAK BEZELAIXE...

8.  Plaxentxi - 2010-02-06 | 11:54
Idatzi parregarriye, euk jakingo dek zer demostrau nayen habillen pello , akaso tipo zearo kultue haizekala, baiņo Goebbelsen zita hau etzatorrek gai honen harire iņondik iņoa, auerrekuen Albanikin erten huan bezelaxe gaurre eure bombero erterakin hator hirugiyerrie eta abiadurie konparatuz, jendie nahasteko asmo nabarmenarekin.

"
Aste osoan zehar Udaletxeko langileak kartel eta pankartak kentzen ibili ostean eta atzo Azpeitiko Udal Aretoan jazo ziren gertakarien aurrean Azpeitiko ezker abertzaleak honakoa du esateko:
1.Oso larria deritzogu Julian Eizmendi alkateak atzoko plenoan onartu moduan, ezker abertzaleko zenbait kartel eta pankarta kentzeko agindua eman izana"

"Ezker abertzaleak Otsailak 13rako deituta duen manifestaziorako deialdia egiten duten pankartak apurtuta agertu dira gaur goizean.Atzo iluntzean jarri ziren pankarta hauek eta gaur goizean bariantean jarritakoa eta Hartzubiko rotondakoa kenduta agertu dira, Landetako rotondakoa berriz,lurrera botata eta labanaz zulatua, eta Frontoi Txiki parean zintzilakatuta zegoena berriz labanaz moztua"


Irakurrizak euk hainbeste aipatzekan duintasunekin eta esplikaiguk zer iksu daukeben Goebbelsen eta gaur egungo agintarien komunikabideen erabilpen faltsu, manipulatzaile eta totalitarioarekin pello

9.  Plaxentxi - 2010-02-06 | 12:07
Haure irakurri zak bide batez, goebbels baiņo gertuokue dek eta gaue egungo manipulazioaren adierazle

http://www.iarnoticias.com/2009/secciones/contrainformacion/0005_gaza_manipulacion_medios_11en09.html

10.  dean - 2010-02-06 | 12:17
aitortxo,

gizon baten hilketa???????????

AZPEITIKO HERRIKO AITONA EUSKALDUN BATEN EJEKUZIOA!!!

EZ HAI DIZKURATU,HAU EZ HUAN EZ POLITIKO,EZ GUARDIA ZIBIL,...EZTA HOLAKORIK, HERRIKO HONTAKO LANGILE BAT!!!!

NOLA ULERTZEN DEK ERRAZKIŅEK HAU EZ KONDENATZEA?????

HERRI HONTAKO ALKATEA,KARGU PUBLIKO BAT DUK,BERAK AUKERATUA,BERE LANA. ASTAKERI BELDURGARRI HORRETAN,,KAKA POLITIKO GUZTIEN GAIŅETIK ZEGOEN ,KONTZIZENTZI,ERRESPETU ETA EDUKAZIO MINIMO BAT EZTZUAN ADIERAZI.ETA,ZUEN IDEIEN BORROKA ARMATUA BADA,AGUR,MAHATIKAN JAIKI ETA PUNTO!!
EUSKALDUN EDO EUSKARADUN BATEK BESTE EUSKALDUN AITONA BAT TIROKATU???????????

11.  aitortxo - 2010-02-06 | 12:48
deam BERRIRO DIOT IDATZI DUTENA , IA BEINGOZ ONARTZEN AHAL DUZUEN , ZEUEN JARRERA BESTEEKIKO , ZEUEN AITONAK , AMONAK . ZEME-ALABAK , LAGUN EDO SENTIMENTUAK , UNKITU DEZAKEEN GUZTIAK ETA BESTELAKO IRITZIAK OSO GARRANTZITZUAK DITUK BAINAN EZ DIAT USTEN INDAR ARMATU GUZTIEN DESEUZTEAZ , ABILEKANIKAN , BAIZIK ETA KOMENI ZAIKAN MOTA GUZTIKO INDARKERIAK IXILTZEN ETA" NAIZ HAMAIKA ALDIZ IXILDU EZ DUK EGIA BIURTZEN."..

12.  gaztie - 2010-02-06 | 13:55
Orain ere, esan bezala, hildakoak sartu behar tartean zuen kakak ezkutatzeko. Ez duzue lotsarik!!!
"Kondena" hitz miragarriaren eraginkortasunari ari zarete bai fruituak ematen, espainiak markaturiko erregelek sortzen dute zuen jokoa. Egunen batean Euskal herri osoa erori daiteke legerik gabeko "juizio" hauetan, demokraziaren eboluzioan pentsatzeko era eta esan beharrekoak markaturik daudela ematen baitu.
Erraxkinek edukazio eta errespetu ikaragarriz jokatu zuen inaxioren hilketan, manipulazioa gauza erraza da, markaturiko "kondenen" jokoan ez sartzea da leporatu liezaiokegun gauza bakarra. Ardi zaharrak dirudite barrabaskeria handienen erantzule diren politikari guztiak aurkitzen duten lehen kamararen aurrean "yocondeno yocondeno" esanez. Hainbeste dugu kondenatzeko!

P.D: Mesedez, letra larriz idazteak ez dizute arrazoia indartzen. Letra larriak (irakurtzeko nekagarria izateaz gain) oihu egiteko erabiltzen dira, beraz, errespeti pixkat irakutzaileei.

13.  bird - 2010-02-06 | 14:45
pare bat galdera (aldez aurretik: enian begi onez ikusi hilketa hau):

- ETAk Inaxio hil izenak ezker abertzalien pankartak kentzeko eskubidie emate al dizue?
- ta manifestatzie debekatzeko?
- Pankartak jartzeko herri osuen permisue ber al da?

Erantzun ber dunak zuzen erantzun, ez baņo bla-bla-bla...

Ta laga inaxio EUSKALDUNE zala esatie eztet uste euskaldunek espaņolak baņo geyo bizitzie merezi deunik ta!

14.  TxipliTxaplaPum - 2010-02-07 | 15:03
Botakaurie sartu zitek hire artikulu gezurti hau letziek, Pello. Hainbeste etika, moral ta espiritu santu.


15.  neskabat - 2010-02-07 | 15:20
dean,lelengo ta bein esangoizut eztala gizon hori izen azpeitin hil deben bakarra!! oaindala urte asko herriko beste 3 eroi zien poliziyen eskutan!!

NOLA LEIKE 3 HERRITARRI OMENALDIYE EITIE DEBEKATZIE? ILEGALIZATZIE? TA BEAN TXAKURREK BIALTZIE KALEA AZOKA MEDIEBALA ZAN EUN BATEN?? HORI ALDA ZUEN ERRESPETU TA EDUKAZIYO MINIMUE?? NAZKIE EMATEZUE!!ZUENA BAKARRIK IKUSTEZUE!!

16.  ezgeratuixilik - 2010-02-07 | 17:31
neskabat, noski Kurro eta Pelitxo polizian eskuetan eroi zirela, baina zuek beti bezela egian parte txiki bat kontatzen duzute.
Inoiz ez duzute kontatzen Kurro eta Pelitxo eta beraien lagunak Inazio Uria bezelako 30 pertsona errugabeak ejekutatu zutela.
Bestean artean bi azpeitiar langile fusilatu zituzten iņungo arrazorik gabe, iņungo kontenplaziorik gabe, hauen izenak ziren:
INAZIO LASA, lasaoko tabernakue, erahil zuten esanez txibatue zela, geroago aitortu zuten anka sartze bat izan zela, baina berandu zen.
FRANCISCO MACHIO, extremeņua, landetako Fernando Olaizola enpresan egiten zuen lana, bere denboran libren beti txikiteoan ibiltzen, bi aldiz pentsau gabe hitzegiten zuen hoietako bat zen, gizajoa erdikaleko Amaia tabernan txikiteon ari zela bi tiro jaso zuen.
Zuek urtero 30 persona ejekutatu zuten asesino hoiei omenaldia egiten duzute.

17.  aitortxo - 2010-02-07 | 19:12
ezgeratuixikik GEZURRETAN ARI HAIZ AZPALDITIK. HIK IDATZI DEKAN GUZTIA , INTENZIO KRIMINALIZATZAILE ETA MALTZURTIAZ IDATZITA ZEGOK . EZ DAUKAK PROBARIK INOR INKULPATZEKO , "INKULPAZIO FALTSOAK EZ BADIRA"." MOTA GUZTIETAKO INDARKERIA IXILTZEN ETA JUSTIFIKATZEN" DABILEN PENTSAMENTU INTERESATU BAT ,BESTERIK EZ DAUKAK ."JENDEA NAHASTEKO" ETA NAIZ HAMAIKA ALDIZ ERREPLIKATU , EZ DEK EGIA BIHURTZEN.

18.  erdikalekue - 2010-02-07 | 20:09
aitortxo hik ezan diokena -ezgeratuixilikei- heu ari haiz eiten...!! hiltzayiek ditukenak o tartien zaudenak ta olakuek bazakibek zerta zeudeken oin nik akakoiat baten bat ta urruna ni eroitzie zaukeat tiroteo baten... ta batiz bat garai artan!! bestalde inaxio uria EUSKALDUNEK ze indik gaizki?? obra bat artu... krisi aldi ontan bere langiyiei lan eman!!?? ze kalte iteik horrek??? eztik inber beai musupuntan jartze ziokelako, obra ori itie erabaki zebenak kontratau ziaben orta dedikatzekelako punto... ta ze kulpe zaukek horrek?? ta kurro ta pelitxo dielako hoiek bazekiabean nun sartuta zaudean... bņ inaxio uriak?? bizi osue lanien jardun diken aitona batek??
ez komparau bat eta beste faorez!! amen engaņatzen zuek ari zeate.. o (engaņau nahien).

neskabat: omenaldiye iteko merezi inber da ta besten biziye kentzeko kapaza deken pertsonie, omenaldik gabe geatzekore kapaz dek...ta merezi inber omenaldiye aber ze omenaldi inbertzayoen hiltzaye batzui?? nazkie zuek ematezue!! ta galanta!!!!!!!!

19.  uztarria - 2010-02-07 | 20:50
Kaixo.

Uztarriak erantzun batzuetako zatiak kendu egin ditu, webeko arauak ez betetzeagatik. Merezi, errespetatu parte-hartzeko arauak.

Uztarria Komunikazio Taldea



20.  aitortxo - 2010-02-07 | 21:01
erdikalekue HIK ERE" EZ DAUKAK PROBARIK" BAINAN INTENZIO BERDINAREKIN HABIL ETA PENTSAMENTU HORREK
NASKATZEN HAU . EZ DUK ARRITZEKOA "NAIZ ETA HAMAIKA ALDIZ ERREPLIKATU EZ DEK EGIA BIHURTZEN". KOMENI ZAIKADAN , "MOTA GUZTIETAKO INDARKERIA " ERABILTZEN DUTEN MEZULARIA AZALTZEKO , ASMOA BADAUKAK , "ULERTU DIAGU".


21.  erdikalekue - 2010-02-08 | 00:57
eztiat ostiaik entendiu ze naeken ezan... esplikatzen bahaiz

22.  TOPANGA - 2010-02-08 | 12:39
Pello pelloooo..... Benetan negargurie jartzeikela.
Erdikalekuekin ya enauk sartuko, hoixe gustatze zaik eta. Seguru jende dana ETA-n kontra idazten hasiko bahuan heuk alde ertengo huala ostiyena jotzeatik, o sea ignorau ingo haut hemendik aurrea.

Baino Pellona,instituziyo publiko hortan sartuta aho, ta gainea ez haiz lotsatzen hemen ipintzen ai haizen txorakeiek jartzen. Artikulu osuen eztek gauza bat bakarra natula esan, ta egiye gutxiyo.

Puntu batzuk rekalkaukoizkiat:

Etxebeltz asuntuen, eskerrak, ta benetan eskerrak zuetako inoi kasoik ein ez genitxoala. Ez Julianen aldetik ta gutxiyo zuen mahai katxondeo hortan. Zueatik balitz, de paso ertengo genian aurrea ta handik bi hilabetea mierda bea doble puztuta etorriko huan ta. Gauza danakin eitezuen bezelaxe!!
Gutxinez udaleko beste talde danak zentzuz jokau ziaben, benetan gurekin pentsaiez ta ez zuen interesakin.

Azpeitia lantzenei buruz, eskerrak errazkinei... fundamentuzko gauza bakarrak ontxe ikusteituk eta beai esker.

Ta bukatzeko, hurrengo eleziyuei buruz:

Kondenau ta ez kondenau bezelako eskusak utzi, eta usteiat AZPEITI osuek nahiko garbi ikusi dula Herriye askoz hobeto daola zuek boterien eon gabe. Nahi dekan ideologi politikokue izendare, baita PP-kue izendare!!! Lelengo aldiz herri hontan gauzak ganoraz ta herriyekin pentsauta ein dituk, ta hori nahiko garbi gerau huan.

Gauzak ola, espero diat, bene-benetan frakaso gigante bat euki dezazuela. ta jarri daiela agintien benetan gauzak ondo in ta herriyekin penttsauta iteituna, nahi dun partidokue izendare.

Pello pelloooooo.....


23.  erdikalekue - 2010-02-08 | 16:35
yaya topanga!! errezena.... bņ arrazoitu gabe beti bezela, kontra zuek itezue danai....danak ETA-n kontra eongo baituan nik alde ingo niala ezatek?? psss ikuztek eztiekela ezautzen.. ni enauk ari potruk ikutzeatik (zuek itezuen bezela herriko festa danetan) nik iteiat ola pentsatzeiatelako...ta ni bezela asko gaituk gehiengue! zuek zeate minoriye! ta zuek zeate eozein infraestruktura montatzeko garayen kontra itezuena...porkulo ematen zueatik izen bahuan ardi bidetan ibiliko gitxoan asto ta gurdiyekin... eozer gauzan kontra..!!

ta gero parregurie eman ziek "errazkiņei eskerrak" ezan dekenien or ya deskojonau inauk... projekto honi atzeapena ekarri zioken bakarrak muno ta errazkin dituk, ta gero aparte eizmendi beake eztik askoako baliyo eiye ezan... azkenien nola soluzionau dek?? munok lortu dik esklabatako projektue beak artzie ta ordun denuntziye kendu indik.... tan facil!!!! nola dituken gauzek ee?? ta topanga obeto ignoratzen baiek...ze ez bakik ze eantzun obe ixilik geatzie...


24.  dean - 2010-02-08 | 19:13
aitortxo,inaxio uriaren EJEKUZIOA ETAk berak onartu du,EJEKUZIOA bai aitortxo,azpeitiar aittona langile baten EJEKUZIOA,beraiek onartua eta esana!!! zer gezur dago hor???

neskabat,nazkie ematezue... idaztean,hau da edukazio adierazten dezuna zeuk!!!,zure ideia berdiņak dituztenak eta zituztenak eroiak dira?agian 3 eroi hoiek, inaxio bezelako azpeitiar herritar normal batek EJEKUTAUKO ZITUEN??AGIAN BAI...,barkatu norbaiti hizki haundiek miņ egiten badie,pistolaz egindako tiroen adina ez ote!!

gaztie,lasai,erahilketak ez dituzte herri hontako kakak tapatzen,errazkiņek esan zuen uriaren hilketa euskal herriaren egoera politikoaren ONDORIYUE zala...hori duk errespetu eta edukazioa,... norberak dituen ideien defentsa arma ta esplosiboz defenditzen dituztebenai esanez, jarraitu horrela,ONDORIO bat gora behera... el fin justifica los medios...


zer lortu du ETAk EJEKUZIOA honekin?NOIZ EMAN DIO EUSKAL HERRIAK, ETA RI, HONEK DUEN BOTEREA ERABAKITZEKO NOR BIZI DAITEKEEN ETA NOR EZ????
ba al da arrazoirik gizon bat erahiltzeko?nahiz eta bakoitzaren ideiologi ta bizitza ulertzeko modu desberdiņak izan,hb koa izan ,pp koa,pnv koa ,psoe koa,beltza,zuria,kastellanoa,horia,... nire iritsiz zekula ez.



25.  dean - 2010-02-08 | 19:13
aitortxo,inaxio uriaren EJEKUZIOA ETAk berak onartu du,EJEKUZIOA bai aitortxo,azpeitiar aittona langile baten EJEKUZIOA,beraiek onartua eta esana!!! zer gezur dago hor???

neskabat,nazkie ematezue... idaztean,hau da edukazio adierazten dezuna zeuk!!!,zure ideia berdiņak dituztenak eta zituztenak eroiak dira?agian 3 eroi hoiek, inaxio bezelako azpeitiar herritar normal batek EJEKUTAUKO ZITUEN??AGIAN BAI...,barkatu norbaiti hizki haundiek miņ egiten badie,pistolaz egindako tiroen adina ez ote!!

gaztie,lasai,erahilketak ez dituzte herri hontako kakak tapatzen,errazkiņek esan zuen uriaren hilketa euskal herriaren egoera politikoaren ONDORIYUE zala...hori duk errespetu eta edukazioa,... norberak dituen ideien defentsa arma ta esplosiboz defenditzen dituztebenai esanez, jarraitu horrela,ONDORIO bat gora behera... el fin justifica los medios...


zer lortu du ETAk EJEKUZIOA honekin?NOIZ EMAN DIO EUSKAL HERRIAK, ETA RI, HONEK DUEN BOTEREA ERABAKITZEKO NOR BIZI DAITEKEEN ETA NOR EZ????
ba al da arrazoirik gizon bat erahiltzeko?nahiz eta bakoitzaren ideiologi ta bizitza ulertzeko modu desberdiņak izan,hb koa izan ,pp koa,pnv koa ,psoe koa,beltza,zuria,kastellanoa,horia,... nire iritsiz zekula ez.



26.  aitortxo - 2010-02-08 | 20:31
dean NOIZTIK" 3000 LANGILEEN EMPRESARIA "LANGILE KLASEAN SARTZEN DA. ZER EGI DAGO HOR??

27.  IrekiAteak - 2010-02-08 | 21:17
Aitortxo, kosta egiten zait batzuetan zuri ulertzea, baina hor ondo egon zara.
Inazioa Uria ez zen langile bat. Enpresari handi bat zen.
Inazio Uria, poliziaren arabera, etzuten ATZETIK hil batzuek hemen mila aldiz idatzi duten bezala.

OHARRA HEMENGO PUTRE ODOLZALEEI: bi puntualizazio hauekin ez dut baloraziorik egin, errealitatea deskribatu dut. Ez dut ezer justifikatu eta ez dut ezer kondenatu. Beraz ez idatzi "enpresarioak heriotza zigorra zergatik merezi dute?" eta antzeko ergelkeriarik.

28.  erdikalekue - 2010-02-09 | 08:31
aitortxo ta irekiateak, ezautze eztezuen pertsona bateatik zeba ezatezue ezuala langiyie?? empresaburue huala baizik?? ta hori ezanda ze naek ezan IREKIATEAK?? horrekin eztekela justifikau nahi ta ezer...bņ ze ezan naek horrekin aber esplikau zak?? errealitatie esplikau??? hire errealitatie?? o bestek ezan diabena?? atzetik akau etzebela?? ta ze axola dik horrek?? esplikau?? aurretik atzetik o aldemenetik....akau intziabean!!!!

ni bajiņabat langiye ezautzeixkiat Altuna & uriakuek ta ondo ezautzeziabean inaxio ta empresaburu izetien aparte langiyie huan.. bizi osue empresie aurrea ateatzeko jotake ibili dekena lanien... asike langiyie!! danan gaņetik... baserriko semie, loyolatarra ta azpeitiarra!!! zeatik daukezue olako gogue min iteko?? ezin aldezue ezan... gaxki indako gauzie dekela inaxion hilketie?? ta beste eozeņen hilketie?? lagunen aurrien gaxki geatze zeatelako?? ETA-k ze eman dizue??? ezerre!! ta zuek zeba alako "debosiyue" hiltzayeoi???

irekiateak jarri zak "nick" bezela, irekibegiak! (bearra badaukek eta)

ta eskertuko nian erantzutie galdera hauei ez beti bezela "hi erdikalekue nazkie ematek...junai espaņolakin junai porai..." ezez!! esplikau o erantzun galderak ahal baezue... batiz bat naiko nian jakin... ETA-k ze eman dizuen ze aportatzeizuen zuen biziyetan. (nei gorrotue)

29.  dean - 2010-02-09 | 10:34
irekiateak eta aitortxo,

ETAk onartu du uria EJEKUTATU zuela, ATZETIK EDO AURRETIK HIRU TIRO!!! hau bai dela ergelkeri galanta motel!!!!!!!!!! langilea ez zela...bere bizi ezagutu ez ta afirmazio hauek egiten dituena putreak duten odol goseaz itxutua ote???

agian sekula lanik ez zuen egingo,... aitortxo ,kiniela bat asmatuta seuzkan 3000 langile,ze erantzun behar dut hi bezelako arrazonamendu eskasak ematen dituenari,kaleumea edo baserrikoa ote aiz??,ta hauei hilaren bukaeran ordaintzeko,azpeitiar asko tartean,
beraren ideien kontra zeudenak extorsionatuz!!!

30.  JON - 2010-02-09 | 12:18
Aitortxo:
Idea puteik jakin gabe hobe dek ixilik eotie.Akaso ezautze al huan Inaxio?Ba al dakik nundik eta nora sortu ziaben enpresie?Hori dek kaka botatzie eze jakin gabe.Zeba eztek heuk montatzen enpresie ta 300 familiri lana eman?zuek bai zeatela putriek.
IrekiAteak:
Ze alde zeok tirue aurretik edo atzetik ematien?
Esatek eztekela baloraziorik iten,baņo hori esatekan unetik balorazio bat iten ari haiz,datu horri garrantziye emateiok ezta?


31.  aitortxo - 2010-02-09 | 16:58
BARKATU IRAKURLE ETA PARTE ARTZAILE GUZTIORI , DIZKUIDO BAT ,IZANDUT, ETA ZUZENDU, NAHI NUKE . "EZ DEZATELA INORK KAKA ETE PUTRERIK IKUSI":
IDATZI DUT:
NOIZTIK "3000 LANGILEEN EMPRESARIA" LANGILEEN KLASEAN SARTZEN DA . ZER EGI DAGO HOR?
IDATZI BEARREAN:
dean NOIZTIK IA "400 LANGILE DITUEN EMPRESARIA" LANGILEEN KLASEAN SARTZEN DA. ZER EGI DAGO HOR?

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak