Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 18,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Loiolako elkarrizketa politikoetan gertatu zena jakiteko "aparteko" aukera

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Loiolako elkarrizketa politikoetan gertatu zena jakiteko "aparteko" aukera

POLITIKA | uztarria.com |  2010/02/4  18:01

Aurki aterako du gaiari buruzko liburua Imanol Murua Uriak, eta Xabier Mendiguren Elizegi editoreak famatu egin du lana

"Orain arte oso jende gutxik zekiena kontatzen du"

Imanol Murua Uriak (Zarautz, 1966) laster aurkeztuko du Loiolako elkarrizketa politikoei buruzko liburua, eta Xabier Mendiguren Elizegi Elkar argitaletxeko editoreak Argia aldizkarian dio "izugarrizko" liburua dela. "Kronika xehe bat da, 2006ko udazkenean Jesulagunen basilikan EAJ, PSE-EE eta Batasunako ordezkariek egin zituzten elkarrizketei buruz, baita aurretik eta ondotik ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean izandako hartu-eman eta gorabeherei buruz ere. Muruaren berri dakiena ez da harrituko liburu izugarria dela esaten badut".

Loiolako hegiak izena jarriko dio lanari Muruak. "Liburu hau apartekoa da", esan du Mendiguren Elizegik Zer gertatu zen Loiolan? artikuluan, "orain arte oso jende gutxik zekiena kontatzen baitu. Urkullu, Egiguren eta Otegirekin izandako solasaldi luzeetan oinarrituta, eta hainbat iturritatik osatuta, azken bake-prozesuaren erretratu zehatza egin du, erdi ezkutuan zeuden edo guztiz ezezagunak ziren datu ugari plazaratuz. Guztiok zipriztintzen gaituen egoera politiko petral honekin interesatutako edonorentzat ezinbesteko dokumentua".

Liburuaren egitasmoarekin Tene Mujika beka irabazi zuen iaz Muruak.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak