Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Etxebeltzeko BOEko etxejabeek Arau Ordezkatzaileak berriro garatzeko eskatu diete Udaleko alderdiei

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Etxebeltzeko BOEko etxejabeek Arau Ordezkatzaileak berriro garatzeko eskatu diete Udaleko alderdiei

HIRIGINTZA | Urola Kosko Hitza, uztarria.com |  2009/07/2  17:12

Auziari irtenbidea emateko hainbat bide aztertu ondoren hartu dute erabakia kaltetuek

Arauak berriro garatzeko aurrera eraman beharko diren pausoak eta denbora-tarteak islatuko dituen agiri bat egitea eta agiriaren edukia "betetzeko konpromisoa" ere eskatu dute

Etxejabeen azken idatzia osorik albiste honetan

Etxebeltz-Izarran babes ofizialetako etxebizitza (BOE) egokitu zaienek Hirigintzako Arau Ordezkatzaileak berriro garatzeko eskatu diete Udaleko alderdi politikoei, ekainaren 26an adostu zuten idatzi baten bidez. Gainera bide horri ahalik eta azkarren heltzeko eskatu dute, "horretarako behar diren mekanismo guztiak martxan jarriz, behar diren konpromisoak hartuz eta behar den borondate politikoa ipiniz, ahalik eta epe laburrenean bukatu dadin arazo hau". Arazoari irtenbidea emango dieten hainbat bide aztertu ondoren hartu dute kaltetuek arauak berriro garatzearen aldeko erabakia.

Horrez gainera, arauak berriro garatzeko aurrera eraman beharko diren pausoak eta denbora-tarteak "zehatz eta xehetasunez" islatuko dituen agiri bat egitea eta agiriaren edukia "betetzeko konpromisoa" ere eskatu dute Etxebeltz-Izarrako kaltetuen taldekoek.

Parte aktiboa izan nahi

Babes ofizialeko etxebizitza egokitu zaienek arauak berriro garatzeko prozesuan "parte aktiboa" izatea nahi dute kaltetuek, "parte aktiboa izateko beharrezkoak diren komunikazio bideak irekita mantentzea derrigorrezkoa dela deritzogu, aldiro prozesuaren nondik norakoez informatuta egon gaitezen".

Etxebeltz-Izarrako kaltetuen taldeak dioenez, apirilaren 23an, orduan eskuartean zituzten bi bide aztertu eta bozketa egin zuten, "bi bide horien artean arauak berriro garatzea aukeratu genuen, biderik seguruena zela uste genuelako". Beste bidea, aukeratu ez dutena, testu bateratuan falta den azterketa ekonomiko-finantzieroa txertatzearena da, ondoren Udaleko osoko bilkuran onartu beharko litzatekeena.

Apirilaren 23tik aurrera egin dituzten beste bilera batzutan beste bide batzuk ere aztertu dituztela azaldu dute Etxebeltz-Izarrako kaltetuek, "bide horiek lantzeko aukerak ere aztertu genituen, baina ekaina bukatzen ari zen, eta hasierako egoera antzekoan gaudela iruditzen zitzaigun, talde politikoek eskaintzen dituzten irtenbideak hasierako berdinak direlako". Horregatik, apirileko bileran hartu zuten erabakiari heltzea erabaki dute.

Lehengoan orain ere

Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak iazko abenduaren 19an emandako ebazpenaren arabera, Etxebeltz-Izarra, Alde Zaharra, Soreasu eta Julian Elorzari dagokien arau ordezkatzaileen aldaketa baliogabetuta gelditu zen. Ondoren, martxoaren 27an Etxebeltz-Izarran babes ofizialeko etxebitza egokitu zaienekin bilera deitu zuen Azpeitia Lantzenek. "Ordutik aurrera, kaltetuon taldea alderdi politiko guztiekin elkartu gara soluzio bat aurkitzeko asmoarekin", diote kaltetuek. Lehen bilera hartan bi bide nagusi aurkeztu zizkieten kaltetuei: Julian Eizmendi alkateak, testu bateratuan falta den txosten ekonomiko-finantzieroa txertatzeko bidea azaldu zien. Eta, Iņaki Errazkinek, ezker abertzaleko kideak eta Azpeitia Lantzeneko ordezkariak, berriro Arau Ordezkatzaileak garatzearen bidea azaldu zien. Orain, Etxebeltz-Izarra auziko kaltetuek adierazi dutenez, bigarren aukeraren alde egitea erabaki dute.

Etxebeltz-Izarrako proposamenak eta kronologia hemen

Etxejabeen azken idatzia

2008ko abenduan Euskal Herriko Auzitegi Gorenak emandako ebazpena dela eta, martxoaren 27an Azpeitia Lantzenek egoera aurkezteko bilerara deituak izan ginen. Une horretatik aurrera, kaltetuon taldea alderdi politiko guztiekin elkartu gara soluzio bat aurkitzeko asmoz. Une hartan bi bide nagusi aurkeztu zitzaizkigun:

  • Lehenengo bidea, testu refundituan falta den azterketa ekonomiko-finantzieroa txertatzearena zen, gero udaleko osoko bilkuran ontzat eman beharko litzatekeena.
  • Bigarren bidea, arauak berriro garatzearena.

Bi bide hauek kontutan izanik, apirilak 23an kaltetuok talde zabalean elkartu ginen eta han ia ahots bakarrez, ondorengo erabakia hartu zen: bi bide hauen artean bigarrena aukeratzea, hau da arauak berriro garatzearena, biderik seguruena zela uste genuelako.

Ondorengo bileratan beste bide batzuk aurkeztu ziren. Bide horiek lantzeko aukerak ere aztertu genituen, baina ekaina bukatzen ari den honetan haserako egoera antzekoan gaudela iruditzen zaigu, talde politikoek eskaintzen dituzten irtenbideak hasierako berdinak direlako. Horregatik, apirilean kaltetu guztiok egin genuen bilera hartan hartutako erabakiari jarraituz, ondorengoa eskatzen dizuegu alderdi politiko guztiei:

  1. Arauak berriro garatzearen bidea ahalik eta azkarren egiten hasteko, horretarako behar diren mekanismo guztiak martxan jarriaz, behar diren konpromisoak hartuaz eta behar den borondate politikoa ipiniaz, ahalik eta epe laburrenean bukatu dadin arazo hau.
  2. Prozesu hau guztia aurrera eramateko beharrezkoak diren pausoak eta hauen denbora-tarteak zehatz eta xehetasunez islatuko dituen agiri bat egitea eskatzen dugu. Horrez gain, baita agiri horren edukia betetzeko konpromisoa ere talde politiko guztien aldetik.
  3. Prozesu honetan guztian parte aktiboa edukitzea eskatzen dugu. Horretarako, beharrezkoak diren komunikazio bideak irekita mantentzea derrigorrezkoa dela deritzogu, aldioro prozesuaren nondik norakoez informatuta egon gaitezen.

Etxebeltz-Izarrako kaltetu taldeak ekainaren 26an.

 

 

1.  nekane - 2009-07-03 | 10:14
PNVk paralizaturik dauka etxeen auzi hau ere!

Udalbatzaren gehiengoak proposatzen duen soluziobiderik ez du landu nahi.

Zer dago atzean? Promotoreen interesak?

Nahikoa da!

2.  cbm - 2009-07-08 | 15:17
PNV eta Promotoreei:
Errexa daukezue mutilek, dirue badaukazute, boto bat falta dala? badakizue zeiņ erosi!!!!!!
Ez daituk ba eongo erahiltzaile hauen eskuetan!!!!!

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak