Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 18,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Udalak zerbitzu orokorretan lan egiteko postuak eskainiko ditu langabetuentzat

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Udalak zerbitzu orokorretan lan egiteko postuak eskainiko ditu langabetuentzat

EKONOMIA | uztarria.com |  2009/07/2  09:58

Guztira hamahiru postu eskainiko dituzte

Lan eskaintzan izena emateko epea uztailaren 9an amaituko da

Azpeitiko Udalak zerbitzu orokorretan lan egiteko aldi baterako postuak eskainiko ditu langabetuentzat. Guztira hamahiru postu eskainiko dituzte eta lan eskaintzan izena emateko epea uztailaren 9an amaituko da, egun hori barne.

Lanpostuen funtzioak hiru motatakoak izango dira: udal eskumeneko lan edo zerbitzu propioak edo osagarrian burutzea, herrilan eta instalazioak mantentzeko zerbitzuak egitea edo parkeak, lorategiak eta ingurumeneko babes berezia aitortua duten gunean zaintzeko lanak burutzea.

Udalak eskainitako postuetan parte hartzeko 16 urte beteak izatea eta derrigorrezko erretirorako adina gainditua ez edukitzea beharrezkoa da. Bestetik, Lehen Mailako ikasketeten titulazioa edukitzea eta Azpeitiko udaleherrian erroldatua egotea beharrezkoa da. Azpeitiko Enpleguko Zerbitzu Publikoan izena emanda egotea ere beharrezkoa da, gutxienez eskaintza iragartzen den datatik hilabete lehenago.

Zerbitzu orokorretan lan egiteko interesa dutenek Azpeitiko Udalaren Erregistro Bulegoan eta Azpeitiko Enplegu Bulegoan emango diren eredu ofizialak aurkeztuko beharko dituzte. Eskabideak bete ondoren Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean (Plaza Nagusia 5, 20730 Azpeitia) edo Enpleguko Zerbitzu Publikoan (Urola kalea 6, 20730 Azpeitia) aurkeztu behar dira. Posta elektronikoz ere bidali daiteke, BOP2001810@inem.es helbidera.

Udaletxetik adierazi dutenez, izengaiekin hainbat elkarrizketa egingo ditu, "eskaintzen den posturako izengaiak duen egokitasuna baloratzeko".

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak