Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Zuzenien Xoxoteko proba bertikalean izena emateko aukera zabaldu dute

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Zuzenien Xoxoteko proba bertikalean izena emateko aukera zabaldu dute

KIROLAK | Urola Kostako Hitza |  2009/07/1  09:22

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako proba uztailaren 26an izango da, 10:00etan hasita, Ezkerretegitik

Hilaren 15era arte eman daiteke izena

Zuzenien mendi lasterketa bertikala Ezkerretegin hasi eta Xoxoten bukatuko da.


Mendiko proba berri bat antolatu du aurten Lagun Onak Mendi Bazkunak, Zuzenien Erlojuaren Aurkako Lehen Mendi Lasterketa. Hilaren 26an da, goizeko 10:00etan, Ezkerretegi baserrian hasita. "Proba gogorra" da, Ezkerretegitik irten eta Xoxoten dagoen San Inazioren irudiraino zuzenean igo beharko baitute parte-hartzaileek. Dagoeneko probarako izena emateko aukera zabaldu dute mendizaleek, eta hilaren 15era arte eman daiteke izena; egun horretatik aurrera ez dute parte-hartzaile berririk onartuko. Gainera, muga jarri dute eta 200 parte-hartzaile onartuko dituzte, ez gehiago.

Euskal Herriko I. Igoera Bertikalen Zirkuituaren baitan antolatutako proba da Azpeitikoa; bigarrena hain zuzen. Antolatzaileen arabera, "lasterketa laburrak dira, apartekoak eta oso ikusgarriak. Mendiaren oin eta tontorraren arteko ibilbide zuzenena egiten da". Euskal Herriko zirkuitua Azpeitikoak eta beste bi probak osatzen dute: Atxondokoa (ekainaren 21ean izan zen) eta Uharte Arakilgoa (irailaren 20an izango da). Hiru lasterketetan puntu gehien lortzen duen partaideak 300 euro eta txapela irabaziko ditu.

Ibilbidea prestatuta

Erlojupeko proba izango da, eta parte-hartzaileek banaka irtengo dute Ezkerretegitik; batetik bestera 30 segundoko tartearekin irtengo dute. Lagun Onak Mendi Bazkunako mendizaleek dagoeneko prestatuta eta garbituta dute probaren ibilbidea, eta jendea ere hasi da bertan prestaketak egiten.

Zuzenien, erlojupeko mendi lasterketa

Eguna eta ordua. Uztailaren 26an (igandea), 10:00etan, Ezkerretegi baserritik hasita.

  • 08:30etik 09:30era, Olazko Amaren plazan dortsalak banatuko dituzte.
  • 09:45erako parte-hartzaile guztiek irteerako tokian egon behar dute. Lasterkariek banaka irtengo dute irteerako tokitik.

Ibilbidea. Ezkerretegi baserritik irten Xoxotera, San Inazioren irudia dagoen tokira, igo behar dute zuzenean. 3.200 metro inguru ditu ibilbideak. Gorakoa 804 metro dira. Gutxieneko altura 85 metrokoa da eta altuena 889 metrokoa.

  • Edari gune bakarra egongo da, ibilbidearen 1.800. metro inguruan.

Izena emateko modua. Izena emateko aukera zabaldu dute eta uztailaren 15a bitartean dago zabalik. Izena, Internetez http://www.lagunonakmb.org/IgoeraBertikala.asp helbidean eman daiteke, edota astelehenetan 21:30etik 22:30era 943025893 telefono zenbakira deituta.

  • Izena emateko, mendian ibiltzeko federatuta daudenek 15 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 20 euro. Dirua, honako kontuan sartu behar da: Euskadiko Kutxa 3035 0020 59 0200065443. Dirua sartutakoan korrikalariaren izena eta abizenak zehaztu behar dira.
  • Izena ematen duten lehen 200 lasterkariek izango dute proban parte hartzeko lehentasuna, "baldin eta dirua dagokion epearen barruan ordaintzen badute".
  • Lasterketan parte hartzeko ez dago mendian federatuta egon beharrik, baina ezinbestean 18 urte beteta eduki behar dira.

Sariak. Maila bakarra izango da, gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako honako sariak banatuko dituzte:

  • Lehenengoa: Txapela eta 500 euro.
  • Bigarrengoa: 350 euro.
  • Hirugarrengoa: 200 euro.
  • Lehen gizonezko eta lehen emakumezko azpeitiarrak saria jasoko dute.
  • Bukaeran, parte-hartzaile guztien artean opariak banatuko eta zozkatuko dituzte.

I. Euskal Herriko Igoera Bertikalen zirkuituan. Zuzenien lasterketa Euskal Herriko zirkuituko bigarren proba da.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak