Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Hasi dituzte saihesbideko lanak Landeta eta Zapatari bitartean

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Hasi dituzte saihesbideko lanak Landeta eta Zapatari bitartean

BESTERIK | Urola Kostako Hitza |  2009/06/30  09:32

Errepide zati horrek kilometro bateko luzera du

Urtebetean bukatzea aurreikusi dute

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Udaleko kideak atzo (astelehena) saihesbidearen lehen zatiko lanak hasteko ekitaldian, Larreko industrialdean. (Nerea Uranga)


Azpeitiko saihesbidearen lehen zatian lanean hasi dira; San Pedro Egunez hasi eta datorren urteko sanpedroetarako lanak bukatuta izango direla aurreikusi dute. Beraz, urtebetean bukatzeko asmoa dute Landetako biribilgunean hasi eta Zapatari kalera bitartekoa den saihesbide zatia. Kilometro bateko luzera izango du errepide zati horrek, eta gehieneko malda %6koa izango da.

Gaur egungo eraikinak errespetatuz egingo dute saihesbide zatia, baina lanek "hainbat zailtasun" dutela azaldu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuko arduradunek .

Sahiesbidearen lehen zati hori eginda, Gipuzkoako "puntu beltzenetako bati" irtenbidea emango zaiola azaldu du Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak. Egitasmoa aurreko agintaldikoa da, eta orain hasiko dira egiten. Bestalde, saihesbidearekin lotuta dagoen Garmendiko biribilguneko lanak udazkenean hasteko moduan izango direla aurreikusi du alkateak: "Ea aurten Garmendiko lanak nork egingo dituen erabakitzen den, eta datorren urtean hori egiteko lanak hasten diren. Gero, hori bukatutakoan Azpeitia eta Azkoitia bitartekoa egitea faltako litzateke".

Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahia hiritarren "eguneroko bizitza hobetzea" dela esan du Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak; Landeta eta Zapatari arteko bide zatia eginda, hori ahalbidetuko dela ere nabarmendu zuenn. Gipuzkoako Foru Aldundia "ahalmen handiko errepideen sare nagusia berritzeko eta hobetzeko ahalegin berezia" egiten ari dela azpimarratu du.

Inazio Uria gogoan izan du Olanok, eta Altuna y Uria enpresaren jarrera txalotu du: "Orain zazpi hilabete jazotako eraso bortitzari aurre eginez lanean segitu du. Inazio Uriari egin diezaiokegun omenaldirik onena egunero lanean jarraitzea da".

Saihesbidearen lehen zatia

Nondik nora? Landetako biribilgunetik (GI-631 eta GI-2635 errepideen bidegurutzea) Zabaletxera bitartean lau errai eraikiko dituzte gaur egun dagoen GI-631 errepide zatian, 210 metroan zehar. Zabaletxen biribilgunea eraikiko dute eta handik, Lan Mobel gainetik eta Larreko industrialdetik, Atxubiagako biribilgunera iritsiko da saihesbidea. Atxubiagatik Zapatari bitarteko GI- 2635 errepidea egokitu eta hobetu egingo dute; zati horrek 300 metroko luzera du. Guztira, kilometro bateko luzera du errepide zatiak. Ibaiederren ondoan espaloia ere izango du errepideak, bi metro zabalekoa. Gehieneko malda %6 koa izango du errepideak.

Lanen iraupena. Urtebetean egingo dituzte lanak, 2010eko uztailerako bukatuko dute.

Aurrekontua. 8 milioi euro.

Lanak egingo dituen enpresa. Altuna y Uria SA.

Azpeitiko saihesbide berriaren trazatua ikusi ondoko bideoan

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak