Opariak eta sariak Lagun Onak-en denboraldi amaierako afarian
KIROLAK | uztarria.com |
2009/06/29
11:20
Joan den ostiralean egin zuten afaria
Urtero bezala sariak banatu zituzten taldekideen artean
Lagun Onak Futbol Elkarteko kideek denboraldi bukaerako afaria egin zuten joan den ostiralean.
Aurten ospatzeko arrazoiak izan dituzte Lagun Onak-ekoek, lan ona eginda bukatu dutelako denboraldia. Afaldu aurretik, bederatzi taldetako jokalariek -200 lagun inguru- argazkia atera zuten Loiolan. Ondoren, Kiruri jatetxean afaldu zuten eta urtero lez sariak banatu zituzten taldekideen artean. Sariez gain, kirol materiala zozketatu zuten eta jokalari gaztetxoek opariak eraman zituzten etxera.
Hona hemen aurtengo sarituak:
KADETE NESKAK
- Jokalari onena: Naroa Aiertza
- Goleatzaile nagusia: Ainhoa Bereziartua
LEHEN MAILAKO NESKAK
- Jokalari onena: Tamara Ramos
- Goleatzaile nagusia: Eguzkiņe Peņa
ALEBIN MAILA
- Jokalari onena: Andoni Peņagarikano
- Goleatzaile nagusia: Gorka Ariņo
INFANTIL TXIKIEN MAILA
- Jokalari onena: Julen Iparragirre
- Goleatzaile nagusia: Mikel Izurieta
OHOREZKO INFANTILEN MAILA
- Jokalari onena: Ignacio Otaņo
- Goleatzaile nagusia: Julen Ansoalde
KADETE MUTILAK
- Jokalari onena: Julen Morales
- Goleatzaile nagusia: Iban Subinas
JUBENIL MUTILAK
- Jokalari onena: Eneko Ansola
- Goleatzaile nagusia: Alain Guridi
1. ERREGIONALA
- Jokalari onena: Jagoba Exposito
- Goleatzaile nagusia: Xuban Peņa
3. MAILA
- Jokalari onena: inork ez du saririk jaso.
- Goleatzaile nagusia: Jon Orbegozo
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|