Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 18,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Jende uholdea bildu da Inazio Uriaren aldeko hiletan

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Jende uholdea bildu da Inazio Uriaren aldeko hiletan

BESTERIK | uztarria.com |  2008/12/5  19:45

Ibarretxe, Azkarraga, Madrazo, Olano, Espainiako bi ministro, Lopez, Saenz de Santamaria, Patxi Zabaleta, Confebask eta Adegikoak... joan dira mezara, ehunka herritarrez gain

"Senar maite bat, guraso on bat, enpresari fin bat, herrizale bikain bat, kristau zintzo bat garbitu dute", esan du Uriarte gotzainak

Eliz atariko irudi bilduma hemen

Parrokiko ataria jendez beteta gaur, 19:30ean, Inazio Uriaren hilkutxa iritsi den unean.


Espero zen bezala, jende uholdea bildu da gaur (ostirala) arratsaldean Azpeitian Inazio Uriaren aldeko hileta elizkizunean. 19:30ean hasi da meza, baina 18:00ak ingururako jendea hasi da Soreasuko Sebastian parrokira hurbiltzen.

Hortik 500 bat metrora dago Carmona beilatokia, eta hau egun osoan irekita egon da. 19:00ak aldera hasi da jendea bi lekuen arteko bidean elkartzen, eta pasilloa egin diete Inazio Uriaren senideei, hauek hilkutxa zeraman autoaren atzetik elizara joan direnean. Parrokia dena bete da, eta jende andana egon da eliz atarian eta inguruetan —adibidez, Perez Arregi Plazako erdiraino—.

Ehunka herritarrez gain, hainbat eta hainbat pertsona ezagun joan da parrokira. Azpeitiko Udaleko EAJko, EAko eta Aralarreko ordezkariez gain, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Joseba Azkarraga EAko idazkari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Lan sailburua, Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburua eta EBko koordinatzailea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Cristina Garmendia eta Magdalena Espainiako Gobernuko ministroak, Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea, Unai Ziarreta EAko lehendakaria, Leire Pajin PSOEko Antolakuntza idazkaria, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Kongresuan PPko bozeramailea, Joseba Egibar EAJko Gipuzkoako presidentea, Rafa Larreina EAko legebiltzarkidea Gasteizen, Leopoldo Barreda EAEko PPko legebiltzarkidea, Patxi Zabaleta eta Jon Abril Aralarreko koordinatzailea eta koordinatzaileordea, Jokin Bildarratz Eudel EAEko udalen elkarteko presidentea, Josu Jon Imaz eta Xabier Arzalluz EAJko EBBko presidente ohiak, Jose Mari Bastida Azpeitiko alkate izandakoa, Asier Aranbarri Azkoitiko alkatea, Iñaki Anasagasti EAJko parlamentaria Madrilen, Roman Sudupe Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia, Ramon Etxezarreta Donostiako PSE-EEko zinehotzi ohia, Confebask eta Adegi enpresa elkarteetako ordezkariak, Sandra Carrasco Isaias Carrasco zenaren alaba, Pedro Miguel Etxenike fisikaria...

Donostiako gotzainaren sermoia

Juan Mari Uriarte Donostiako gotzainak eman du meza, eta 20:35ean bukatu da. Haren sermoiko zatiak:

“Samindurik, sumindurik, hunkiturik gaude. Senar maite bat, guraso on bat, enpresari fin bat, herrizale bikain bat, kristau zintzo bat garbitu dute, ehiztariak aberea botatzen duen antzera. Gizon bat hil dute, Jainkoaren seme bat! Negargarria eta lotsagarria! Zergatik? Zertarako? Noren izenean?

Gizon honen emaztea eta seme-alabak akiturik utzi dituzte, puskatuta. Nork du hain zuzengabea den halako oinazea eta nekea ekartzeko eskubiderik?

Euskal Herriko enpresariak eta beraien langileak beldurpean kateatu nahi dituzte. Hau al da gizartea jasotzeko bidea? Zer lortzen dute: herria eraikitzea ala suntsitzea?

Herriaren ordezkariek eta erakundeek legez hartutako erabaki bat, indarkeria bide dela, ezereztu egin nahi dute. Hau al da gehiengoaren ebazpena errespetatzea? Ezadostasuna zilegi da; indarkeria, inola ere ez.

Gizartearen itxaropenari sastada ikaragarri bat sartu diote. Itxaropena da herriaren arnasa. Zer egin dezakegu arnasarik gabe? Askatzaile izenaz, ETAk morrontza dakarkigu. Salbatzaile ez baino hondatzaile dugu.

Ezinbestekoa, hemen garen guztiok mezu berezi bat jasotzea homilia honetan. Lehenbizi, Azpeitia eta Euskal Herri osoak. Gure arriskua etsipena da. Etsipenak indargetu egiten gaitu. Gizarte bezala beharrezko ditugun indar guztiak. Beste herri batzuk egoera latzagoetatik atera dira etsipenak geldotu ez dituelako. Ez gaude errotape honetan giltzapeturik.

Enpresariak zarete, urteetan zehar, ETAren indarkeriaren jomuga berezietako bat. Konturatzen gara zama makurra daramazuela zuen gainean. Jabetzen gara zama honek zuen barnea, familia, ondasunak kargatzen dituela. Zuen eta zuen lantegietako langileok jakin ezazue behar-beharrezko zaituztela gizarte honek, batez ere sasoi gordin honetan. Ondo merezia duzue gure babesa.

Herriaren ordezkari zaretenok enpresari eta langileen segurtasuna bermatzen ahalegin sendoak jarriko dituzuela seguru nago. Herri honetara bakea ekarri nahi duzue guztiok. Hau da, izan ere, zuen helburu nagusietarikoa. Jar ezazue helburu hau ez bakarrik alderdikerien gainetik, baizik baita ere zuen legezko desberdintasun batzuen gainetik ere. Elizak berriz errepikatzen dizue: egin dezagun guztiontzako bakea guztion artean.

Inazio Uriaren emazte, seme-alaba eta etxekoentzako dira orain nire hitzak. Izugarria da hartu duzuen zartada. Beltza da zuen iluntasuna. Gizartearen elkartasuna eta laguntza ez da nahiko zuen samina baretzeko. Geroxeago jalgiko da zugan, Manoli, eta zureengan, Inaziok eta zerorrek elkarrekin sutsu bizi izan duzuen sinesmena. Berak lagun egingo dizue zuri eta etxekoei. Ez da oinazea uxatuko, baina oinaze hori eramateko emango dizu adorea eta gantzua. Jainkoaren albotik berak lagunduko zaitu”.

Meza ondoren hasi dute manifestazioa, ETA kanpora lelopean, eta milaka herritar bildu dira.

 

 

1.  hineu - 2008-12-05 | 19:09
geruo eta kampotarro sentitzen nauk!
Haudek naskie abertzale buru itxi hauek

2.  goragu - 2008-12-05 | 19:38
ezker abertzaleko jendeagatik ari al ziñen?
egun GOGOR hauetan zera esan behar:sufrimendua denok damakigula gainean,askatasunik gabeko sozietate batean bizi garelako kapitalismo basati eta botere nahi itxuagatik.ezkertiarra naiz eta abertzalea,ez naiz terrorista eta ez gaituzue horrelakoak garenik sentiaraziko

3.  nineunaiz - 2008-12-05 | 21:49

Terroristak?

Terroristak agian ez, baina bai terroristen txontxongiloak.

1. terrorista burugabe batzuk erahilketak erabaki
2. zuek men egin
3. ez dauden lekutik erahilketak zergaitik merezi zuenaren arrazoiak ateraz beraiek defenditu
4. zeuon artean autokonbentzitzeko, kontrolatzeko, retroalimentatu, retroalimentatu, retroalimentatu...
5. pentsatzeko beste moduak ez onartu, ez besteengan, ez zeuongan
6. zuen pentsamendua herriaren gehiengoarena dela pentsatu eta gainera sinistu
7. jendea bildurtzearekin jolastu
8. zirkulu itxi batean sartu
9. bertatik irtetzearekin, aldentzearekin beldurtu
10. proiektu politikoa zena zapuztu


Zergaitik?



4.  anaa - 2008-12-05 | 22:09
Ni ere ezker abertzalekoa naiz. Baina azken hilabetetan ez nago horretaz arro. Abertzale pentsamendua daukat. Euskalduna naiz, eta euskal gizarte batean bizi nahi dut. Baina Uriari gertatutakoak ez du ez hanka eta ez buru.
ETA gizartearena den mugimendu sozial batean iñungo gonbidapenik gabe sartu da! Eta kaltetuak, familiakoez gain, mugimendu honetan urteetan lanean dihardutenak dira.
Esaten dudanak ez du beste aurpegirik, eta gauzak honela ikusten ez dituenak behintzat ez dauka erremediorik!
Azpeitiko alkate eta zinegotziek gaitzetsi egin behar zuten atentatu hau. Bereziki hau. Eta gaitzespen honen bitartez ETAri borroka honetan (AHT) sobran dagoela esan.

5.  joxemai56 - 2008-12-05 | 22:12
Hi goragu:

goragu esatekenik, gureatik hai haiz, hau dek gutarra haiz ala bestiatik ai haiz. Eske etzakiat gutarra ala haietarra haizen.

idazteken bezela antzematek gutarra haizela... bueno zuetarra, ni ez nauk eta gutarra, beuno zuetarra... bueno nahasten ei nauk... ondoloin.


6.  anaa - 2008-12-05 | 22:24
Bestalde manifaren inguruan, ez naiz joatearen aldekoa. Manifa hori PNV alimentatzeko besterik ez da! Eta ez dut nahi beraien gosea nirekin hasetu dezaten! Ez gaitezen politikoen jokoan erori. Egin dezagun herritarren izenean beste manifaren bat.
Gauzak diren bezala aitortu behar dira. Gertakari hau dela medio, PNV izan da benefiziatu edo irabazle bakarra. Izan ere berriro Eizmendi izan beharko dugu alkate.
Hori joku zikina da.
Eizmendi, dignitaterik baduzu, ez onartu alkatetza! Gertakari hauek gertatuko ez balira ez baitzinen izango.
Mozio bat egitea ulertzekoa da, baina PNVri hortzak ikusten dizkiot lerdea dariola! Gertatutakoa beraientzat bakarrik izango baita onuragarri.
Eizmendik alkatetza onartzen badu hori nazka!

7.  lekim - 2008-12-05 | 22:47
Ni zentzura mozio baten alde nao, PVN botere gosea duela beste gauza bat da, baino ezin daitekene onartu da olako alkate bat eukitzie, giza eskubidide importanteena eztuna kondenatzen, lotsagarriye.
Earki kondenatzeitu "estatu espainol represorran" torturak ilegalizaziyo masibuek ta ori dana, bla, bla bla.......

Iñaki Errazkin kalera!!!!

8.  anaa - 2008-12-05 | 22:51
Ni azken horrekin ados nao. Hemen danak kondenatu behar die. Baño danak!!!

9.  anaa - 2008-12-05 | 22:53
Eta argi gelditzie nahi det Errazkin alkate aukitzien alde naola! Eundoko tipo inteligente eta ona iruitzen baizait.
Oiñ PNV jartzen danien.... gurik ein dik!
Hauek izango diabe joku zikiñe eta diru moimentu zikiñe! Beayen onuran bakarrik lanin! Herriye aintzat hartu gabe!


10.  lekim - 2008-12-05 | 23:06
Herriye aintzat hartugabe?????

Ze indik Iñakik???

Faorez ee itxututa altzaudete o ze?

Hausa hau hipokresiye!!!!

11.  anaa - 2008-12-05 | 23:10
Adarra jotzen ala?
Konparakoek herriye zeñek hartu diken aintzat gehio Bastida, Eizmendi ala Errazkinek?
Hi ez haiz enterau mahaiek sortu diela talde ezberdiñekin, ideologi ezberdiñetakukin gaiek eztabaidatzeko ta ezta?
Hi ze mundutan bizi haiz?

12.  zestuar - 2008-12-05 | 23:22
herria aintzat ez du iñolaz ere herritar baten hileta gaitzesten ez duen alkate batek hartu. Benetako herritar, guraso, aitona, euskaldun eta langile baten heriotza gaitzesten ez duen alkate batek ez du postu hori merezi.
IÑAKI kampora!!

13.  lekim - 2008-12-05 | 23:24
Eizmendik ta Bastidak kritikatzeko gauza asko zezkebek, ordi oingo alkattik indikena etzakek izenik, o bestela esan ori Urian familiyei, aber ze esateiken.

14.  Loiolatarra - 2008-12-06 | 00:16
Anaa,
Ahaztu ein al gea boto gehien zenek lortu zun Azpeitin? Botere gosea?
Herrian hitzak ez du balio?
Hasi Orkatzetik noizin behin ertetzen, dana ezta hor hitzeiten dezutena bakarrik.
Gaur ikusi da Inaxio herriek maite zula eta ETAk ez duela herri hau maite.
Eta gaur zulo azpian zeuden konplize hoiek denak hasi herriaren hitza errespetatzen.


15.  ilu - 2008-12-06 | 02:51
Ta ALKATE otseiteyozuten hori, earki ertendu hanka herritik gaur....."por patas"....hori dek hori gizon pusketie izetie; nik haunditan bean bezelakue izetie nahi det: kagatzetenin eta arpeye ematie eztetenin nahi, xafi ein, gero ein lo lasai eta benga, berriz alkatin aulkiyen ixeri, "gatazka" hitze mille aldiz repetiu (hori bai, "s" ta "z" bereiztuz, inportantie data)eta betiko kk esplikau eta zeuenien segi herriyei kaso puteik ingabe.
Hoi dek hoi heroye!! Bean "perrito faldero" danak arro-arro eongo zeate ezta? Ba 4 katu hoiek kenduta, beste danak EZ! Así ke PUERTA!!!!!!!!!!!!


16.  laguna - 2008-12-06 | 11:13
Zer gertatuko litzateke , ANV, San Sebastianetan banderie igotzen ai danien, ETA KANPORA kanpartie ateako bagenu udaletxeko balkoitik? Utziko al ligukete? Aurten eztaket bate gogoiken Inaxion Hiltzailien aurrien tanborra jotzeko!Ta danbortero amorraue naiz! Nik eztet plazan danborra jotzie lagatzen Uriaren eta beste hiltzailein gerturaketie eskatzeko! Banderitie ateatzeko! Eta egiye da, danok dazkeu eskubidiek, hoixe baietz! Bizitzeko eskubidiere bai e?Etzait iruitzen festak politizau ber dieniken, beste momentu batzuk hartu ber die hortako, ze danok hasiko bagiñake, kristoneko kaosa izengo litzeke! Eta urtero bezala komunikaue letzebenien? Aurten ere ez gaude danok? Hoixe ezetz!! Batzuk lur azpiyen! Eta hori dana, euskaldunen izenien? Gure izenien? Nik biziye ta pertsonak danan gañetik matte ditut ta igualtzat ze koloretakuek gean,ze itxuratakuek, ze lanbide eo ze partido politikokuek! Ez harritu aurten San Sebastianetan komunikaue letzeanin, eo banderitak ateatzeyenin (danborra jotzie lagayez), txistuak, danbor hotsak eo bestelakuek eotie! Elkar errespetauko ote gea?

Besarkada handi bat Uriaren famili handi handi horri!


17.  lekim - 2008-12-06 | 14:17
Jendie oso erreta zeok, geo ta geyo, kontra inbertzoau, ezindiau ixilik geau sansebastianetako diskurtsukin, greba mafioso oiekin, kontra inbertzoau ostia, danak batea itebazoau kontra akojonauta gelditzeituk, atzo ta atzokopasa bezela, ez aldezue ikusten?

18.  pottoko - 2008-12-06 | 15:33
lekim, kontra iñ zerri?hemen injustizi bat eondek,ados,baño hau dalata kartzelatan daon egoeriek ta euskaldunek jasatedeun errepresiyuek injustiziye izetiei lagatze altzeok? emen injustizi DANAK kondenaubeituk. DANAK

19.  lekim - 2008-12-06 | 15:49
Ni euskaldune nauk, ta ikusteyaten errepresio bakarra ETA-kuna dek, presuk kartzelan zeozerreatik zeudek ez? Ez alaiz akordatzen presuk EH-en zeudenain zeba sakabana zixkiabean?

Kontra in zerri? Herriaren hitza bereganatzie, tanborradako diskurtso hipokritari, amenazak eta metodo mafiosoen bidez lortutako greba orokorrak, manipulazioari, ta ola beste mille gauza.....

Ya jendi nazkauta zeok!

20.  Nerea - 2008-12-06 | 16:22
Epa!

Lehenengo aldiye da hemen idaztetala, ta egiye esan pare bat aldiz pentsauta.

Hasteko esan, neure benetako izena jartzen e ez naizela animau.

Gure herri hontan kixton bildurre daola esango nuke.

lekim, zurekin erabat ados nao, nik uste benetan pentsatze deuna azaltzen hasi ber deula. Baino herri hontan badakiu zer da errezena eta politikoki zuzena zer dan e bai!

Ezker abertzaleko lagun asko dazket eta beti moitu izen gea gutxiyo o gehiyo mundu hortan. Askotan, o gehiyetan, zer bultzatzen ai gean benetan pentsau gabe.

Inguruen inkoherentzi pilo bat ikusteituzu, baino klaro, hori esatebaezu, hitzik polittena, fatxa bat zeala aitzie da. Ta ez naiz fatxa bat konsideratzen.

Eztakit, ta bakit izen anonimo baten atzetik idaztie erreza dala, baino, enpresaiyo bat erahil debe eta gure udaletxien dauden enpresaiyuen seme alabak eztaukebe hori kondenatzeko borondateik. Nik eztet ezer entenditzen. Nik ustet itxututa gaudela eta ez geala benetan analizatzen hasten ze predikatze deun.

Eztakit, nik ustet badala garaiye, azpeitiar danak, ze pentsatze deun azaltzeko. Ta ustet atzoko manifie horren adierazle izan tzala. Ni neu ez nitzen jun, ba bueno, inguruko jendiek ze esangozun bildurrez. Baino hori, badakit, nik gaindituberrekue dala. Nazkauta nao.

Behingoz, bakoitzek euki dezala askatasune pentsautakue esateko. Horrenbeste aldarrikatzezuten adierazpen askatasune errespetau ezazue.

Eta bai, NIK INAZIO URIAREN HILKETA KONDENATZEN DUT! Ea egunen batien hau neure izenakin esateko gai naizen.

21.  Begotxu - 2008-12-06 | 20:46
San Sebastianetan beraiek bakarrik jo dezatela tanborra, hori izango litzateke greba orokorra. Urte batean festa hau ez ospatzeagatik ez da ezer pasatuko. Ea nola moldatzen diren, dena beraiek egin dezatela, altabozak jarri eta musika ere beraiek kanta dezatela.

Beraien diskurtzoa ez dator bat egin dutenarekin, eskubideak, noren eskubideak? batzuenak bakarrik?

Ondo ari ziren lanean, herrian aldaketak somatzen hasiak ginen, baina aurpegia eman behar denean ospa! hori ez da alkate izatea. Kanpora udaletxetik.

Animo Manoli eta familia!!!




22.  anaa - 2008-12-06 | 22:38
Benetan penagarriye irakurtzen ai naizena. Zuen hitzek irakurriyez ulertzet hemen PP-PSOE-PNVkuk bakarrik sufritzen dezutela. Hoi dek gurutzie!!
A ze sufrimendue zuena! Ze gaizki bizi zeate ezker abertzaleko eskoriyen artien! Ezta?

Mesedez, Jeitsi zaudeten planeta hortatik! Jeitsi zuen elebaziyo hortatik! Ireki begiak!

Hemen danak sufritzen deu. Asunto hau bueltaka dabil, biraka, iñoiz amaituko ez duela emateu, besteak beste ez dalako komeni.

Danok dakigu hemen legiek nola funtzionatzen deben. Barrun daudenak zer ein deben, eo zergatik komeni dan barrun eotie. Iñungo arrazoi gabe kasu asko eta askotan! Eta familiye izurraute astero 800 km errekorritzen! Eta hilda ere azaldu die.... jainkuk nahiko ote zituzten berakin eman, ezta?

Bihotzez sentitzet eta esatet, Uriai pasau zakona, edota oiñ bere familiyek pasau berko duena, nik mille aldiz gehio sentitzen detela iruitzen zait zuek baño. Eta ezker abertzalekue naiz.
Nei penie hartzet baño alkate aldaketik ez dit loue kenduko. Zuei aldiz bai! Horrekin desiatzen ai zeate. Gerrako gogue dakezue. Sansebastianak boikoteau ta tonteriyek!
Aspaldi boikoteaute eon berko lukebe!

23.  ilu - 2008-12-06 | 23:12
Nahio ditut 800km rekorritzie, hilerrira dauden metruek rekorritzie baño!!!!!!!!!!!!!!!!
Inok eztu esan kulpa gabe barrun daudenak merezi debeniken!
Gerrie nahi deula?? zertaz ai zea?? oin hitzeiten hasi gealako, eta gure opiniyue ematen hasi gealako, gerrie nahi deula esatezu?? patetikie zeaba.....
Alkatiek, eo izenik eztaken tx.. horrek ein dunak Inixion hilketien aurrien, askorentzat eztake izenik eta bai, desiatzen gaude alkatetzatik aldeitie. Horrek eztu nahi ezan, inok loue kendukoigunik. Alkate natul, bihotzdun, justu bat nahi deu; hiltzailie EZ ezateyon bat.........eta oin daona ezta pertsona hori.

24.  ana - 2008-12-06 | 23:32
anaa-ri:

benetan penagarriye dana zure hitzek irakurtzie da! herritar bat hil debe ta bere aldeko manifestaziora joatearen aldekoa ez zera, ta gainera orain eizmendi jarriko debela ta ez debela ya haserretuta zaude!!
zer egin du ba Errazkinek donostiako basura danak onartzeaz gain? jendea ez da kexatu alkate honekin besteok ez garelako kontinuamente pankartak egiten dedikatzen, sistema guztiaren kontra beti. Gazte danak, babes ofizialeko etxe bizitzen sorteo bedeinkatu horien zain daude ta dirudienez herriko seme-alabek baino kanpotik etorri diren inmigranteei gehiago bideratu zaie azken sorteo hau.

ta inazio hil ta lasai alde egin ta lorik galdu gabe noski!! zertako behar degu holako alkaterik? nahiko akats haundia ez al da herriko gizon bat hil ta ez kondenatzea?

ta presoei buruzko betiko lelo horrek dagoeneko lepotik gora eginda nauka! Inazioren etxekoek 800 km alper alperrik egingo dituzte ez bait dute sekula gehiago bizirik ikusiko, ez gertu ez urrun!!! por zierto, kartzelan dauden horiek zerbaitegatik egongo dira, nere bila ez da inor etorri barrura eramateko!!

25.  anaa - 2008-12-06 | 23:33
Haber baño hemen Inazio zeñek hil du, Errazkinek? Eske akaso hala izen da eta ez naiz enterau oindik!
Ze akusazio die hauek?
Zuek amorrukin idazten ai zeate eta kagatzen ai zeate!
Hasteko hemen askatasune denok euki berko genuke sentitzedeuna eta pentsatzedeuna adierazteko. Eta zorigaitzez badakit hori hola ez dala izaten beti. Eta hori ere kondenau eitet. Kondenau. Modan daon hitze!
Baño hitz horreatik oiñ alkatez aldau ber al deu? Kondena hitze ibili eo ez da dana? Kondena hitze ez erabiltzeatik hiltzailie da?
Baño zuek ze, drogau eiten zeate eo ze? Tratamendun batien zaudete ala ze?
Benetan ai al zeate?
Injustiziyek mille daude mundu hontan. ta seuru nao zuei bost beste arazo danak!
Emakume pilla izan die erahilek eta hor plazan 5 katu eon gea! Ta oiñ zuek ze eskubidekin ai zeate hola idazten?? Hipokritak zeate ba benetan!
Harritute nao azken egunetan irakurtzen ditudan gauzekin!


26.  Txomin - 2008-12-07 | 00:08
anaa:
Zuri bai ahaztu zaizula gaur pastillie hartzie.
Hemen kaka eginda dagoen bakarra zu zara badakizulako alkatetza galduko dezutelako.
Nik gaizki iruditzen zaidan dena kondenatzen dut:ETAren atentatuak,torturak,egunkarien itxierak...
Ez dudana ulertzen da nola funtzionatzen duen Errazkinek:ezker abertzaleen kontrako gauzak ederki kondenatzen ditu baina ETArenak berriz ez.Nola da hori?

27.  nineunaiz - 2008-12-07 | 00:13
Nerearekin bat. Jende asko eta askok bizi duen-dugun egoera isladatu duzu...

HORI DA AZPEITIKO BENETAKO ERREALITATEA... BILDURRA. AGIAN NEURRI BATEAN IRRAZIONALA, BAINA BILDURRA.

28.  trapero - 2008-12-07 | 00:34
Batzuen autismoa ikaragarria da

29.  joxemari - 2008-12-07 | 00:42
Aupa hi anaa, hik benetan usten dek ostiralean manifan irten genuenak drogaute geundela JA JA JA
tratamendu baten gaudela, emakume pilla bat erahila izatie ezaigula ezer inporta, gu hipokritak garela, harrituta ahola gurekin.
Errazkinek ez daukela ezer ikusirik Inazion hilketarekin DANOK ADOS.
Baino Inazion hiltzaleak kartzelan sartzen badituzte beraien alde jarriko dela DANOK ADOS.

30.  ilu - 2008-12-07 | 01:22
Zuri "hiruko regla esplikauberra daket, anaa: 1.errazkinek eztu INIXIO akau, etak akau du
2.guk ezteu nahi "kondenau" hitze aitu bere ahotik, nahi deu jakitie etak iteuna eztula aprobatzen, eta hori jakiteko, hilketie kondenatzeula esatie MINIMUE iruitzezat.
3.nola plenuen etzuen hitz magiko hori esan (horrenbesteko inportantziye ezpadake hitz horrek, zeba kostatzezayo esatie? zeba etzun esan?), deduzitzean bakarra da, etan alde daola eta eiteuna nola o hala defendiu eingoula. Hemen eztao besteik, hilketa baten aurrien, o kondenau eitezu, o eztezu, baño ezpazu kondenatzen zer ai zea esaten "ez kondenatze" horrekin?? gatazka politikuen ondoriyue" dala?? plenun esantzun bezela?? hori guke badakigu! guk esatedeuna da gatzaka politukuen ondoriyuek KONBERTSAZIYUEK izenberlukela, DIALOGUEK, ez hilketak, joder!! eta etak HILKETAK kometitzeitu!! eta errazkinek eztitu kondenatzen!!!! "kondenau" hitzek alergiye sortzen badio, ba ez esatie, baine behintzet, alkate bezela, herriko seme peto-peto bat akatzebenien, akau zeben bezela, mínimo arpeye ematie eta funeralea azaltzie edota manifa azaltzie, beste askok intzeben bezela!!!!!!!!!!!!

31.  trapero - 2008-12-07 | 01:53
faltan botatzea 'aran'-en iritziye aurrekutan zein ondo 'komunikau' dan ikusite. 'H' batzuk hilketie baino importantio ala ?

32.  Nerea - 2008-12-07 | 10:21
Egunon:

Errespetu guztiyekin, baino nik ustet eztabaida hauetan sartziei utzi ber diyoula.

Zeoze ikusi baldibaet urte hauetan da Anna bezelako pertsonakin, arrazoitzie oso zaile dala ( eta sayau izen naiz).

Bakoitzek pentsau dezagun nahi deuna. Oainarte neu behintzat bildurreatik ixilik eon naiz. Nik ustet oaingo hontan gauzak dexente aldau diela.

Oain arte, bagenekiun zer tzan errezena. PSOEKO bat hiltze zebenien plazako elkarteratzea jun ezkeo, bueno...... Nik ustet horreatik azaltze zala jende gutxi. Oain gauzak asko aldau die.

Behingoz, ADIERAZPEN ASKATASUNA DANANTZAT!

Begok esatezun, aber hurrengo pausue ze izengo zan ezker abertzalekuek plaza eaman eta erretzie ( eztie hitz exaktuek). Ba pentsau zazute beste asko eta asko holaxe sentiu geala Azpeitiyen urte askotan. Zuek bezala ez pentsau eta adierazteko BILDURREZ.

Ala, al dan egunik onena pasau zazute.

33.  ana - 2008-12-07 | 12:28
parregurea ematen didazu anaa:

askatasun adierazpena eskatzen ari zara gau ta egun, ta guk geurea adierazten dugunean drogatuta al gauden esaten diguzu.

nik ez dut Errazkinek hil duenik inoiz esan, ezta ere kondenatu duenik, ez bait det holakorik esaten entzun, ez eta udaletxeko plenoan inazioren aldea txalorik jotzen ikusi, ezta bere zinegotziak ere, kondena hitza ez esan arren, akzio polita litzateke txaloak jotzearena.

ta nazkatu naiz gauz berak behin ta berriz idazten, zuk segi zeurearekin, pertsianak itxita, besteen pentsakerak ikusi ez nairik ta kitto, neuk ere neurearekin jarraituko det, orain artean bezala.

ta ez pentsa, maltratoak ta bestelakoak ahaztuta dauzkadanik, agian zuk baino gertuagotik bizi izan ditut, zeuk ala uste ez izan arren. Baina orain erailketa bategatik ari gara, ez zait ondo iruditzen beste gai batzuetara salto egitea, gai hau zapaldu edota alde batera uzteko. Zeuk aipatzen dituzun gai horiek beste batean debatitzekoak direla uste dut. Ez direla ahaztu behar. Baina ezta ere Inazioren hilketa!!!



34.  Begotxu - 2008-12-07 | 13:47
anaa
lo zaude, esna zaitez
giza eskubideak errespetatzea nahi dugu, eta gaitzetsi behar denean, aurpegia duen norbait, gure izenean hitzegingo duena. alkatea denona zan, ez zuen ANVren iritziaz bat egin behar. niretzat galdu ditu errespetu guztiak, ez da nire alkate.

Animo Inaxioren familiari

35.  anaa - 2008-12-07 | 18:57
Aupa berriz,
Idatzitakun eta irakurritakun ondoren konklusio batea iritsi naiz; nik ustet oso gaizki idazten detela zeren eta iñork ez nau ulertu. Beraz azken mezu hau idaztea nue eta gehio ez det nahi asunto hontan sartu ze amaieraik ez dauke. Puntualizatzen jungo naiz ea hola hobeto ulertzen diazuen:
1.- Azken egunotan pasatu dena Azpeitin, Inazio Uriaren hilketa, guztiz kondenatzen dut. Batetik, zentzugabe iruditzen zaidalako eta bestetik AHTaren borrokan, urteak daramazkin borroka pazifiko honetan, ETAk ez duelako lekurik. Gertatutakoak ez dauka ez hanka eta ez bururik beraz nik pertsona gisa gertakari hau kondenatzen dut.
2.- Politikoak beti izango dira politiko. Pertsona gisa, ez dut beraiengan sinesten, diruak dirua dakarrelako, botereak boterea. Azpeitian Mozioa aurrera irteten bada, Errazkinek alkatetza galduko du. Modu pertsonal batean sentitzen dudan gauza izango da, izan ere, azpeitian aukeragai ditugun politikoen artean, pertsona nobleena bera iruditzen baitzait.
3.- Ezker Abertzaileari botoa emateak ez du esan nahi geto batean sartuta nagoenik. Lehen esan bezala, era pertsonalean beste iñor baino nahiago dut Errazkin gure alkate izatea. Baina ez dut iñungo erlazio berezirik berarekin, ez naiz Orkatzen ibiltzen eta ez naiz buru itxi bat. Nik zuena errespetatzen dudan bezalaxe, errespeta iezadazue zuek ere nire.


36.  anaa - 2008-12-07 | 18:57
4.- Duela urte batzuk Aznarri edota egun Rajoyri entzuten dizkiodan komentarioak entzuten ditut gaur zuen ahotan. Beldur naiz zuen esku, edota PNVren esku utziz gero alkatetza, laster plaza erdian Espainiako bandera bat zintzilikatua egongo ote den.
5.- Festak ez lirateke politikizatu beharko. Hala eginez gero, denok dugu aukera espresatzeko, beraz ETA kanpora leloa daraman pankarta bat atera nahi izanez gero Sansebastianetan atera lasai. Nire aldetik behintzat ez dago hori kritikatu beharrik.
6.- Hildako denek errespetu bera merezi dute. Oraingoan Inazio Uria izan da zoritxarrez sendu dena, baina hildako asko izan dira historian zehar, eta denek merezi dute errespetu berbera.
7.- Sozialki, ETA kanpora esateaz gain, badira beste mila arazo non herriak plazara irten beharko luketeenak, baina ez da horrela izaten. Beraz animatzen zaituztet, beste gertakizunen aurrean ere irten zaitezten manifa erraldoi bat egitera.
8.- Ezker Abertzaleko botante bezala, Errazkin eta bere taldeari dei bat egiten diet herriaren aurrean azaldu dezaten beren sentipenak. Modu pertsonal batean kondenatu dezaten gertatutakoa. Hilketa gertatutakoaren egun berean izan zen plenoa eta horiek ez dira momentuak horrelako gauzetarako. Egunak aurrera dijoaztela arren eskatzen diet manifestu bat atera dezaten eta sentitzen dutena ETAren presiorik gabe esan dezaten herriaren aurrean.


37.  anaa - 2008-12-07 | 18:58
9.- Nire buruari galdezka ari natzaio gauza baten inguruan; zer gertatuko litzateke plenoan Errazkinek eta kondenatuko baluteke hilketa hau? Seguru nago orduan beste zerbait aterako litzatekela beraien kontra jotzeko.
10.- Nire ustez ondo espresatu naiz. Orain bakoitzak egin dezala nahi duena. Nik, euskaldun bezala, badakit zer egin behar dudan. Euskaldun guztiok dugu arazoa konpontzeko erronka. Baina utzi dezagun Madril alde batera eta konpondu dezagun arazoa gure artean. Nik herri euskaldun batean amesten dut eta nire esku dagoen guztia egingo dut hori horrela izan dadin. Norberak igerriko dio urteak aurrera dijoazen hala gure herriak zein itxura hartzen duen.

Agur bero bat,


38.  kewiki - 2008-12-07 | 22:28
Alkatearen inguruan komentario pare bat:
Baten batek esan du, momento latza pasatzen ariko dela eta hau ta bestea. Batzuen logika ikusita, azkenean alkatetzatik kentzen badute, bera izango da guzti honetan biktima nagusia, eta hori bai kondenatuko dutela.
Gehiengoaren ustez eman behar zuen pausoa ez du eman, eta bi arrazoi egon daitezke:
1- Atentatua ez zaio kondenatzeko modukoa iruditzen (kondenatzeak ezertarako ez duela balio usteko balu, ez luke ezer kondenatu behar,eta hori ez du egiten)
2- Herrian „Errazkin Traidore“ pintadak azaltzerik ez du nahi
Bietako edozein izanda ere arrazoia, nire ustez ezin du alkatetzan jarraitu


39.  Nirem - 2008-12-08 | 12:35
Tristea da egindako lana horrela utzi beharra, beregan esperantza ugari jarri genituen batzuk, udaletxeari aldaketa zetorkion, baina ausardia behar zuenak ez du izan, hitz memelo bat esateko ausardia falta.

Tristeagoa oraindik, egunak pasa hala guztiok lehengo ekintzatara goaz, gure munduan berriro sartzen, baina Uriatarrek sentituko duten huts hori ez dago betetzerik.

Azpeiti, desberdina izango dela pentsatzen dut, ezin du geratu dena ezer ez balitz pasa bezala. Udaletxean aldaketak nahi ditugu hemen idazten ari garen asko eta askok, ea gure zinegotziek asmatzen duten eta herriari entzuten dioten.

EA eta Aralarrek dute giltza. Lehen herrian aldaketa bategandik apustu egin zuten eta gaizki irten zaie, orain beste ahalegin bat egin beharko dute, ea guztion nahiarekin asmatzen duten. Niretzat EAJ-tak bi hauei alkatetza eskaini behar liokete, beraiek urte asko egon dira, besteei ere aukera bat.

40.  ilu - 2008-12-08 | 22:35
kewiki, hau esan dezu: "Baten batek esan du, momento latza pasatzen ariko dela eta hau ta bestea. Batzuen logika ikusita, azkenean alkatetzatik kentzen badute, bera izango da guzti honetan biktima "...........eta nere opiniyue da hoixe nahi debela, beaiek biktima bezela geldiu eta gero, espainiar gobernuek "cartas en el asunto" hartzeitubenien (beayen era hoyek e, hori bai) orduen hasikoye zapalkutzie sufritzebela etb esanez............betiko jardune. Beayen kulpie dala eztie konturatzen?? o bai?? eta halare nahio debe igual segitzie?? pk ETAk, beayen existentziye justifikatzeko, arrazoi bakarra ibiltzebe beti "opresiyue, opresiyue eta opresiyue"................ostiyek opresiyue!! zeuek zeate zeuen opresiyo bakarra. Ez al da pentsatzekue ya bigarren herriye dala beayek alkatetzan eon, eta herriko seme bat akatzebela?? gero eztebe kondenatzen, jendie-herriye kontra eiten hastea, gobernu españolak betiko torero erterak eiteitu terrorismuekin bukau nayien, eta horra hor........beayek biktima bezela gelditzeye pk eske "oprimiu eiten gaitube"...........
Hoi patetikuek! ta okerrena da pentsatzebela gu tontuk geala eta ezgeala konturatzen gauza hoyetaz!! Izene beayek ain inteligentiek die eta beste danak, eztedeulako igual pentsatzen, ain tontuek gea........
Izene beayek ain euskaldunek eta heroiek die (pk dana, DANA, euskalerriyeatik itebe), eta beste danok ain españolak gea..........
Ni ya nazkau naiz horrenbeste idaztiekin. Gutxiyo idatzi eta gehio aktuau, hoxe iten hasi ber deu. Neure burutik hasita. Mugimendue ibiliyez demostratzea.

Inaxio, herriyek etzaitu INOIZ ahaztuko!


41.  lekim - 2008-12-08 | 22:54
nik gauza bat proposatzeyat; tanborrada taldien zuzendariyek alkatiei manifestu antzeko bat bialtzie esaten presun diskurtso hipokrita ori itebaldimaiabe o arpeye tapautako mamu oiek eotebaituk eztitukela atako, aurreko komentayo baten esaten zian bezela, bein ez atatzeatik ze pasatzek ba?
Inazio Uriarentzako diskurtso bat esanberkozian Iñakik,

Ya naskauta natxiok nere herriko festak politizatzie, ta gehienak ala pentsatzeik baño klaro, bazakiau nahiz ta ezkerrekuk izenda azkenin mafioso batzuk ditukela ta kritikau eskeo ondoriyo batzuk eukilitxikela, benga beingoz beintzet Azpeitin egoera hau alda inbeyau!!!

42.  petrus - 2008-12-08 | 23:35
NIK BEHINTZET AURTEN EZTIAT IRTEN BEHAR TANBORRADAN , BESTELA PLAZIE BETI BEZELA ENPAPELAUTE IKUSTETANIN ONDOEZA JARRIKO ZITEK ETA. PRESUK GORA, TA PRESUK BEHERA, PRESUK GORA TA PRESUK BEHERA ETA HEMEN BESTE DENAK A CALLAR!!! NI BEAYEN BANDERITA TA PEGATIÑE TXAPELIEN ERTENBERDEBEN JENDIEN ONDUEN ENITXIK FESTIE OSPATZEA. EZIN DIAT HORI EIN , INAXIOKIN AKORDATZEN NAIZENIN , ERRESPETU FALTA IRUITZE ZITEK .
PLAZAKO KARTEL FESTA HORI KENTZIE ESKATZEIAT MESEDEZ. EA ULERTZE DEZUTEN, BI KATU ZERATU ETA EZ ZEGOK MUNDU OSUEN BESTE HERRIALDE BAT 8 REK 2 RENA EIN BERDEBENIK. HORI DIKTAKURA DEK.


43.  Begotxu - 2008-12-08 | 23:44
Euskal Herri osoan ez da egongo beste hain euskaldun den herririk, hitzez eta izatez, horregatik hemen benetan euskaldun geran, oker dagoena gaitzezteko ausardia dugunok eta benetan bakea nahi dugunon artean eraikitzen hasi behar dugu gure EUSKAL HERRI MAITE hau.
Eta katalanak bezela dena euskaraz, itzultzaileei lana eman, langabezia murriztuz. Behar duenari itzuli behar zaio gure artean asko bizi bait dira eta nik ez dut ezer beraien kontra, baina beraiek ere jabetu behar dira non bizi diren.
Bihar da egun haundia ea gure zinegotziek ze egiten duten, ezin bait da onartu gertatutakoa. EAJ-tara alkatetza zuzenean pasatzea, istiluak haundiagoko dituen susmoa dut, baina horretarako daude zinegotziak beraien artean hitzegin eta erabakiak hartzeko.Noblea zirudien baino ez, ausardia falta eta horrelako postu baterako behar da bestela ez hartu.
San Sebastianetan greba orokorra, nik ezingo nuke jo tanborra mamua irtengo ote den ala ez pentsatuz eta inoiz ez naiz irten, baina Azpeitiar bezala egiteko dudan gauza bat da, baina aurten ziur ezetz.

Animo Uriatar familiari, bereziki zuri Manoli.

44.  ixilikezegon - 2008-12-09 | 12:47
kiston gustoa gera nitzen ikusita funeralea zenbat jende juntzan.
olakotan nere herrriyetaz orgulloso sentitzenaiz. baño askotan jende askok nere herriyetaz lotsaarazi itenau...


animo manoli ta familia!!

45.  olentzero - 2008-12-09 | 23:26
Bai, danak gustoa geldiu giñen jendetza hori ikusita, nahiz ta momentu onena ez izen..........bño oin einber dana da EZ AHAZTU, eta aurra segiu pentsatzen deguna esaten eta egiten. Gustaten etzaiguna esan einber da, gauzak aldatzie nahi badeu ezin deu besuek gurutzauta gerau!! Mobilizau einber deu!! MOBILIZAU!!
Zeoze gustaten ez bazaigu eta ados ezpgaude, aurre ein!! biolentzik gabe, baño AURRE EIN. Herriyen hitze ezta hiru pelagatosen hitze, asike herriyek hiteiteneta mobilizatzen hasiber du. Bildurrik ez, asko gea eta jende ona gea.
Politikien sartu ezteunak nahi ere (pk oin politiko zar hoiek DANAK, danetik tajadie eteatzi nahi debe beayen onureko) PAKIEN ALDE MOBILIZAU EINBER DEU!! Hitzeiteko ordue da. Zaratie eiteko ordue.........baita tanbor zaratie bada-re!! Pistolan zaratie eztan bitartien..........

46.  Oruam - 2008-12-10 | 17:32
AUPA AZPEITIKO HERRIA!!!!
ostiralekua bi hitzetan esatea in presionante.
Ta halako tokita nahi duena jutea, eta eztuna jun nahi alla el.Bakoitza nahiko nagusi ba da ya jakiteko ze in ber dan.
Ta San Sebastianetan,plaza kartelez beteta badao, ni enaiz sartuko, bere komunikatua irakurtzen badute, ni joan egingo naiz. Holako jendeari egin dakiogun mezpretxurik haundiena indiferentzia da, bakarrik uztea, ikusi dezaten benetan zenbat diren. San Sebastianetan tanborra noski jo behar dela, baino politizatua ez dauden tokitan.
Nik pentsatzeko modu guztiak ametitzen ditut, eta orain arte enun problemarik taberna batzuetan sartzeko, askotan ez zitzaidan gustatzen ze ikusten nuen, baino... Gaurtik aurrera zenbait tokitan ez nautela ikusiko ziur egon, gustoko ez dudan kartelen bat edo ikusten bat, ezer esan gabe, nik behintzat alde egingo det. Jentilaje guzti honi BOIKOTA. Nik behintzat ez diet nere diru gehio emango.
Amino Uriatar danoi, ta segi hola

47.  petrus - 2008-12-10 | 21:11
Erabat adoz natxeok hirekin. Ni neu aspaldi hasi nitxian boikota egiten jende klase honi. Denda ta taberna batzutara ez nauk sartu ere egiten. Nik jende honi, xentimorik ez. TA tamborradan mezpresua egin behar zaie, hantxe geratzie berauek bakarrik denan aurrien. BOIKOTA haue !!

48.  olatua - 2008-12-11 | 14:31


aupa!

egia esan hau dena egiteko eskubideik eztao. akaso oin konturatze gea gehio gure herriku baitzan inaxio. nik bea ez nun ezautzen baña seme-alabak bistaz bai. baña hau behin eta berriro pasatzen ai da. lenuo isaias carrasco hil zuten( hau ere ba arrazoi gabe. ze pasatzea ba beste ideia batzukdituelako? ararue al da?. ezin da ulertu.oin berriz azpeitiar bat. nor izangoa ba hurrengue? ba al dao honetarako eskubideik? eta eskubideei buruz hitz eginez, batzuk hori oso errez esatebe ta. eskubideen alde borrokatzeben hoiek gero eskatzebe presuentzako eskubideak? ze eskubide die hoiek? eskubide hoien aurretik jende horrek jakin berko luke pertsonen eskubidik daudela ta pertsona bati bere lehen eskubidi kentze badiobe; bizitzie . zertan ai diebatzuk jendie hola ta hola hitzen duten hoien eskubidik eskatzen? eztet ulertzen!


jendik danborradai buruzkue dioena re adoz nao. zeatik festak politizau? politiki aparte laga berko genuke baña klaro eguardiko ordubatetan irakurri ezkeo manifestue iye iño etzan jungo ta hainbeste jende artin ba aprobetxaitebe. nik egia esan danborra jokot 12tan ze momentu hunkigarri hori azpeitiar batentzat bereziye da ta batzuk nei eztibe hori ukako.ta banderitak egon egongo die baña askotan, ezin dezu in benetan nahi zenukena beldurratik. nik uste oraindik beldurre badaola euskal herriyen ta azpeitin ere bai noski.inoiz aldauko otea hau????


animo uria familikoei!

besarkada bat!

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak