|
|
|
Azpeitia.net Udalaren webgune berritua martxan da
KOMUNIKABIDEAK | uztarria.com |
2008/11/19
12:03
Diseinu zein eduki aldetik guztiz eraberritu dute, www.azpeitia.net helbidea mantenduz
"Gardentasuna, erabilgarritasuna eta herritarren parte-hartzea" sustatu nahi ditu Udalak webgune berrituarekin
Azpeitiko Udalaren www.azpeitia.net webgunea, guztiz eraberritu dute, eta atzotik martxan da. Webgunea eraberritzeko orduan, "gardentasuna, erabilgarritasuna, herritarren parte-hartzea sustatzea, egunerokotasunaren berri euskaraz ematea eta dinamikoa izatea", hartu ditu Udalak helburu nagusi bezala.
Udalaren komunikazio proiektuaren baitako hirugarren euskarria da Udalaren webgunea; beste euskarriak, Udalaren irudi korporatibo berria eta Azpeitian zer? udal aldizkari berritua dira. Udalarentzako webgunea euskarri "oso-oso garrantzitsua" da, alkateorde den Xanet Esnaolaren esanetan. Lehendik Udalak bazuen webgunea baina "zaharkitua" zegoelako berri bat egitea erabaki dute. "Udala herrira eta herria Udalera hurbiltzeko" euskarria izatea nahi dute webgunea. Elkarmedia arduratu da webgunearen garapenaz eta Eregi Komunikazio enpresaren ardura izango da egunero webgunea edukiz hornitzea.
Webgunearen bidez, herritarrei Udaleko informazioa osatuta eta eguneratuta eskaini nahi die: "Herritarrak Udalera hurbiltzeko, Udaleko informazioaren eta erabakien berri emango da". Webgunearen goialdean hainbat atal azaltzen da, eta horiek klikatuz Udaleko informazioa jakin daiteke: informazio orokorra, Udalaren erabakiak (osoko bilkurak, Gobernu Batzordean hartutako erabakiak eta udal agintarauen berri izan daiteke) eta zerbitzu ekonomikoak (ordenantza fiskalak, hobariak...), besteak beste.
Webgunearen azalaren ezkerraldean, Udaleko sail bakoitzak bere atala dauka, "sail bakoitzak bere autonomia dauka eta bakoitzak bere web orria du". Aurrera begira, udal batzordeen aktak sartzeko asmoa ere badute udal arduradunek.
Erabilgarria
Webgunea herritarrentzako erabilgarria edota praktikoa izatea nahi dute, "hainbat eragiketa eta ordainketa egiteko aukera eskainiz". Bulego birtuala atalaren bidez egin daitekezke zeregin horiek. Zerbitzu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak jartzen dute eta herritarrek udaletxera deitu eta pasahitza eskatu beharko dute erabiltzeko.
"Udala herrira eta herria Udalera hurlbildu nahi dute". Horretarako, herritarren parte-hartzea sustatuko dute. "Herritarrekin harreman zuzena izan nahi dugu webgunearen bidez: komunikazio zuzena landuz eta herritarrei ekarpenak egiteko aukera eskainiz", azaldu du Esnaolak.
Parte hartzeko atalak
Webgunearen azalaren eskuineko aldean herritarrek parte hartzeko atalak jarri dituzte. Horietako bat Elkarrizketa digitala da: hilero Udaleko kideren bati elkarrizketa egiteko asmoa dute. Orain, Iņaki Errazkin alkateari galdetzeko aukera dago. Abenduaren 3an, 12:00etan, erantzungo ditu alkateak jasotako galderak. Hobetu Azpeitia atala ere jarri dute, hor herritarrek proposamenak edota iruzkinak egiteko aukera dute. Bestetik, galdera bat ere jarri dute herritarren artean inkesta egiteko.
Webgunea dinamikoa izatea nahi du Udalak, "eguneroko erabakien topalekua izan behar du eta herritarrekin lotura izan behar du. Herritarrekin jorratu beharreko bidean, webgunea abiapuntua izatea nahi dugu".
Webgunea euskara hutsean jarri dute martxan eta egunerokotasunaren berri euskaraz emango dute. Hala ere, datozen egunetan beste hizkuntzetara (gaztelerara eta frantsesa) zabalduko dute. "Azpeitian euskaraz bizi baldin bagara ere, beste herrientzat euskarri izatea nahi dugu. Baina horrek ez du esan nahi hiru hizkuntzei tratamendu bera emango diogunik; muina euskaraz izango da, Udalak, euskara normalizatzeko bidean eredua eman behar du. Eguneratuko duguna euskaraz egingo dugu, eta informazio finkoa jarriko dugu gazteleraz eta frantzesez".
Azpiegitura tekniko sendoa
Eduki asko kudeatzeko sistemarekin eta software librean garatu du webgunea Elkarmediak, hala azaldu du enpresa horretako kide Mikel Altunak: "Azpiegitura tekniko sendoa du eta etorkizunean bideogela bat egitea nahi izango balitz, horretarako ere aukera ematen du". Webguneak informazio asko biltzen duela nabarmendu du Altunak, baina erabiltzaileen eskura Bilatzailea jarri dute bilaketak egiteko. Horrez gainera, RSS jarioa dauka, "bateren batek atal batean egiten diren aldaketak egin ahala jaso nahiko balitu, horretarako aukera du" .
2A mailako irisgarritasuna du Udalaren webguneak, "irisgarritasuna kontutan hartuta egin dugu lan. Beraz, hainbat arazo fisiko duen jendearentzako ez du zailtasunik".
|
1. egiak - 2008-11-18 | 17:19
Web berria bai, baino idea zaharretan oinarrituta.
Internet munduari irekia dagoen lehio bat izan behar du eta horretarako gutxienez ingelesez ere egon beharko luke orrialdea. Erderaz ere egon beharko luke,herrian bizi diren eta euskeraz ez dakiten hoientzako ( baina zergak ordaintzen dituztenak) udal zerbitzu bat bezala. Web batean, udal web batean zehazki, hizkuntza aukerak ez diote euskerari inongo minik egiten eta alderantziz pluraltasuna eta normaltasuna erakutziko lukete.
Badirudi Xanet duen "gardentasunaren" ideia bere eredu "politikoa" interneten argi eta garbi azaltzea dela.
Zorionak ba, berriro herrian bizi diren erdaldunak bigarren mailako biztanle bezala tratatzeagatik, zorionak fronterak ez dituen Internet kontzeptuari ate itxiak jartzeagatik, zorionak turismoari oztopoak jartzeagatik....
2. joxemai - 2008-11-18 | 19:12
exkaxa, benetan exkaxa. Gauzak ondo egiten direnean esaten dut bainan kasu honetan...
ezin al dugu beste herriei begiratu?
Irun
Irungo Udalaren web orria
Beasain
Beasaingo Udalaren web orria
etab.
3. nekane - 2008-11-18 | 22:06
Behin baino gehiagotan pentsatu izan dut Web orria berritzearen beharraz. Nere ustez, lehengoa abandonatua zegoen.
Herritarrok informatuago egoteko balioko duelakoan nago. Gainera hainbat eskaera ta tramite bertatik egin ditzakegu orain.
Hobetzeko modukoa izango da seguruenik, baina urrats polita eman delakoan nago.
4. nekane - 2008-11-18 | 22:10
Egiak eta joxemaik edota beste edonork ere ekarpen konstruktiboak egin ditzakete, ezta? Pentsatzen dut nago udalak eskertuko dituela.
Kritikatzea oso ondo iruditzen zait. OSO ONDO!!! Baina batzuek darabilten tonuak nazka ematen dit.
5. miren - 2008-11-18 | 22:52
Propaganda hutsa, bai lehen eta bai orain, jabe bakoitzak bere zakurrari janaria ematen!! Benetan krinton txaskoa! Denbora aurrera doa, aldaketa ikusteko garaia da, eta ikusten den bakarra, estilo aldaketa batekin lehengoaren jarraipena.
6. Harkaitz - 2008-11-19 | 08:25
Joxemai, Joxemai, Joxemai, kariņo! Kritikak ondo zaude, hau dek, kritikie gauza bat hobetzeko danien oso ondo iruitze zitek eo kritikatzie fundamentu sendo batekin e ondo iruitze zitek. Honekin zer esan nahi diaten? Sartu hai hik jarri dekan esteka hoyetako batea, hain zuzen Iruneko udaleko web orrira eta saya hai goiko partien jartzeun euskera "pestaņita" hortan klik iten ta ikusikoek zenbat informaziyo azaltzean euskeraz ... ta web orrialde hori adibidie izen ber dik Azpeitiarrentzat? Nik neure dudak zazkeat!
Bestalde garbi daona da, gauzak beti hobetu leizkela, oin udalak in dun bezela, lenoko web orriye hobetu eta hobetzen segitzeko gaņea buzoitxo bat e badake web orri hortan gure iradokizunek botatzeko! Beraz "egiak", hemen kritikie botatzie ondo zeok, oin bota hire iradokizun hori era egoki batien udaleko buzoitxoa eta ea zer erantzute diaben!
7. nineu - 2008-11-19 | 09:19
Ba neri guztau zat diseņue, gero beste kontue izengoa z jarraipen ematezakon.
A! ta Beasainguen baino politto iruitze zat!
8. estitxu - 2008-11-19 | 10:00
Albiste honek ez du jasotzen, baina webgunearen aurkezpenean argi eta garbi esan zen epe motzera gazteleraz eta frantsesez nabigatzeko aukera ere emango zuela Azpeitiko Udalak. Euskaraz abiatu da webgunea, gabezia handia zegoelako eta zerbitzua lehenbailehen jartzea komeni zelako, baina gazteleraz eta frantsesez ere jarriko da epe motzera, ahalik eta azkarren.
9. egiak - 2008-11-19 | 10:19
Harkaitz, dagoeneko bidali dut mezu bat alkateari, web berriaren bidez ( web berria gauz onak baditu), hiru hizkuntzatan informazio inportanteena jartzeko eskatuz. Agian eguneroko berriak hiru hizkuntzatan ez da erreza izango baino web horrialdearen informazio iraubkorra bai.
Nekane, ze tonu erabili det ba? Aizu, batzuk beti kritikatzen eta kritikak ez al dituzue onartzen? Dena txalotu behar al da ba?
10. mikel - 2008-11-19 | 11:01
Ba niri dexente gustatu zait webgunea. Eta pare bat gauza, kritikatu dutenei (eta kritikak egitea oso ondo iruditzen zaidala, aurrez argi utziz, bidebatez):
1- Euskaraz batik bat, izan behar du Azpeitiko Udalaren Webgunea. Gauza inportanteenak gazteleraz eta frantsezez...Inglesez...agian, baina batik bat euskaraz. Ez garelako Irunen bizi.
2- Azpeitia.net ez da gipuzkoa.net. Azpeitiko Udalaren webgunea da, eta beraz, niretzat Irungoa eta Beasaingoa ez dira eredurik egokiena. Gipuzkoa.net-en Irungo eta Beasaingo bertsioak dirudite. Gipuzkoa.net badugu Azpeitiarrok. Azpeitia.net izan dadila zerbait desberdina, ez?
11. erle - 2008-11-19 | 11:54
Ni fu, ni fa!
Axkoitikuen klabaue da...
12. jabi - 2008-11-19 | 11:54
Zuek usten duzute frantzesa eta gaztelania maila bertan hitzegiten dela gure herrian?
Benetan lotsagarria tratu berdina ematie gure herrian bi hiskuntza hauei.
Orain dela gutxi albergean orain dela 200 urte jarrita zauden hiru plaka eder eta azpeitiar danon ondare zena PUSKATU zituzten, bakarrik gaztelanian zaharrean idatzita egoteatik.
Horrela jokatzen dutenak Francoren eskola berdina jarraitzen dute, gurea eta kitto.
13. joxemai - 2008-11-19 | 12:06
dana ez dago txarrea hartu beharrik ! Harkaitz, Mikel... relajau, ez gea etsayek.
Nire kritika KONSTRUKTIBOA itxuragatik zen (eta da), ez hezkuntza edo konteniduagatik. Azken hau badakit denborarekin hobetuko dela. Irun-go adibidea itxura guztatzen zaidalako da (ez naiz begiratzen jardun Euskaraz duten edo ez informazioa).
baina tira, ezin bada kritikarik egin, ba ez dugu egingo eta listo.
segi ondo
14. azpeitiarrak - 2008-11-19 | 12:45
Niri ona iruditzen zait. Informazioa eskuratzea oso ondo antolatua dago. Itxuraz sinplea ( irunekoa beteegia iruditzen zait, itoa) eta erabilerraza.
15. azpeiti - 2008-11-19 | 13:52
nei gauza batek deitu izen dik betitik arretie: nolatan gean euskaldunek horren "onak", horren tontuek edo horren geure buruen etsayek,... ze bestiek eztie gu bezelakuek.
web baten erderazko bertsiyuek ezbadaude (gaņea belaxe azalduber dula!!) euskaldunen kritika zorrotza kastellano parlantien eskubidiek eztielako errespetatzen. KONTRAKO NORABIDIEN GERTATZE AL DA HAU??? SEKULA SEKULORUM!! INOIZ EZ!! NOIZ ENTZUN DEZUE ERDALDUN BAT EUSKALDUNON ESKUBIDIEK ERRESPETATZEKO ESIJITZEN?? ta hori urraketa ASKOZ geyo jasateiteula. baino gu onak gea.
gaiz aldauta, eta-k nik eztakit zer indula, ba hor izengoa azkar askoik euskaldun bat gogor kritikatzen. BAINO ESPAŅOLAK SEKULA KRITIKATZE ALDEBE GUARDIA ZIBILEK EUSKALDUNEK TORTURATZEITUNIN??KBA. sekula kritikatze aldebe EGUNKARIA IXTIE? KBA. cierran filas. baino gu onak izenberdeu. guk pintada bat iteanien e salaketa irmue adierazi berdeu. gu onak izenberdeu.
konklusiyue: onak izenberran onak izenberrakin, KK ITEIGUBELA burutik behera ta ezgeala enteratzen. ea batzuk noiz haste zeaten hainbeste moralina merke alde batea lagatzen eta "gure eskubidek errespetatze eztituzteben bitartien gure zapaltzailien eskubidiek gutxiyo inportatzen". BADA TA GARAYE YA!!!!
16. mikel - 2008-11-19 | 14:00
Joxemai: zer haiz, motza eo? ez al dek irakurri jarri deten hau?: "Eta pare bat gauza, kritikatu dutenei (eta kritikak egitea oso ondo iruditzen zaidala, aurrez argi utziz, bidebatez)". Alegiye, kritikak ondo iruitze zaizketela. Baina zilegi izangoek guk ere zuek kritikak kritikatzie, ez? Alegiye, relajau hai...
17. egiak - 2008-11-19 | 14:50
Azpeiti, hik dakek nahasketie buruen... web bat, irekia izan behar duen tresna bat ( bai, internet irekia da, muga barik, unibertsala, ez euskalduna ez espainola ) hobetzeaz ari gara eta hik guardia zibilak,torturak eta zapaltzaile kontuekin hasten haiz...txikito,pentsau al dek pixkat obzezionatuta hagoela??
Baino bide hortan egi pare bat kontatuko dizkiat...euskaldun guztiak ez dakite euskeraz eta turismoari erderaz informazioa egotea ondo etorriko zaio ( akaso turismoaren aurka ere egongo haiz), web baten hizkuntza aukeraren alde egoteak ez du esan nahi erderaz soilik dauden gauzak euskalduntzearen alde ez egotea, erdaldunak ez dira euskeraren etsai,askok ezin izan dute euskera ikisi edota orain del agutxi etorri dira eskal herrira bizitzea....argumentu gehiago nahi al dituzu??
Benetan pena ematen dit errealitatearen ikuspuntu ain itxia edukitzea, mundua haundia da eta ez gara ez hobeak ez okerragoak, garen bezala gara eta besteak egiten dituzten akatsak ez dituzte inoiz geure akatsak justifikatzen. Tristea, benetan tristea da edozein eztabaida betiko tema azpergarriarekin bukatzea....
18. jabi - 2008-11-19 | 22:44
Oraintxe bertan sartu naiz Pamplonako web ofizialean, dakizuen bezala Iruinean beti UPNko alkateak izan dute eta daukate orain.
Ba gastelaniaz aurkitzen dan dena euskeraz ere aurkituko duzute, eta hori Iruinean euskeraz ia ez dela hitzegiten.
Zergaitik Azpeitian ez da hori gertatzen?
19. jaione - 2008-11-20 | 08:31
Mesedez, ez jarri Iruņea demokraziaren eredu. Iruņean ere badira euskaldunak, nik ezagutzen ditut behintzat eta esango nuke azpeitian erdera adina, hortxe nunbait entzun daitekeela. Noski, segunn non ibiltzen zaren bata ala bestea entzungo dituzu. Oraintxe berriz kale batzuen izenak jarri dituzte, oker ezpanago errotxapea auzoan, izen frankistak erretiratu dituztenean. Izen frankistak erretiratu bai, baina izen berriak, denak erderaz jarri dituzte.
Konparatzen onak zaudete denok eta konparatu al duzue hizkuntza baten eta bestearen egoera? Kuriosidade bat daukat nik. Horrela jartzen al zarete anbulatedian edo administrazioaren edozein bulegotan gaztelera erabiltzera behartzen zaituztetenean?
Diskriminazio positiboa zer den entzun al duzue? Elbarrientzat barrera arkitektonikoak kentzen dira, ibilbidea errazten da, lehen gauizki egindako eraikinetan(arrazoi guztiarekin, beraiek nahi baino gutxiago), emakumearen kasuan ere antzera(nik etra emakume askok nahi baino gutxiago, alegia). Dena, denok ordaindutako zergen diruekin. Euskararekin zergatik jartzen da horrela jendea? Okerrena da euskaldun batzuen jarrera.
Gainera garbi utzi dute erderaz ere jarriko dutela. Jartzen duten egunean esango duzue zuek egindako presioagatik izan dela, ezta?
20. maddik - 2008-11-20 | 09:50
1. Udalak bere weba hobetu egin du. 2. Hobetu dezake gehiago. Batik bat zerbitzu atalak. Bestetik, azalean albisteen argazkiak handiegiak dira. 3. Turismoko atala gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ere jarriko nuke.
21. egiak - 2008-11-20 | 11:04
Jaione, Irunan bizi diren euskaldunak Azpeitian dauden erdaldun kopuruarekin konparatzen badituzu, eta Irunako web orria euskeraz badago, azpeitiko web orrialdea erderaz ere egotearen alde agongo zara, ezta?
Bestalde, diskriminazio positiboa eta barrera arkitektonikoak nahastea akats bat da.
disriminazio positiboa gizarte batean denak aukera berdinak edukitzeko akzioak dira, hau da, emakume kopuru bat egotea adibidez gobernuan, edota elbarri edo down sindomea duten pertsonak kontratatzeko enpresei laguntzak ematea, etab...
Elbarriei bizia errazteari " akcesibilitatea" ( accesibilidad erderaz) deritzo.
Euskerari, ari zaio diskriminazio positibo hori egiten, eta naiz eta ez izan perfektoa, anbulategia exemplu bat da, eusko jaularitza azken 20 urtetan ari da euskerari bere tokia berrezkuratzeko ahaleginak egiten, ehe ere ari da bere lana egiten,ezker abertzalea, etab... Konparatu orain del a20 urte Donostin euskeraz hitzegiten zuten umeak eta orain hitzegiten dutenak eta ikusiko duzu gauzak hobetu direla.
Lehen mezuan esan nuen, euskerari ez dio minik egiten udal web batean beste hizkuntza aukerak egotea.
22. azpeitiarrak - 2008-11-20 | 12:59
Gauza bakarra. hemen idazten duen jendeari eskatuko nieke iritzia eman aurretik lehenik eta behin albistea irakurtzeko. Albistean azaltzen da udalak epe laburrean udaleko eta azpeitiko informazio orokorra gazteleraz eta frantsesez ere jarriko duela. Beraz zertara dator horrelako zalaparta gazteleraz ez dela ezer egongo?mesedez, izan gaitezen serioagoak..
23. jabi - 2008-11-20 | 23:17
Aizak iņorrek ez dik esan gazteleraz ez dekela ezer egongo, udaletxeak esan duna hau dek:
"Azpeitian euskaraz bizi baldin bagara ere, beste herrientzat euskarri izatea nahi dugu. Baina horrek ez du esan nahi hiru hizkuntzei tratamendu bera emango diogunik; muina euskaraz izango da, Udalak, euskara normalizatzeko bidean eredua eman behar du. Eguneratuko duguna euskaraz egingo dugu, eta informazio finkoa jarriko dugu gazteleraz eta frantzesez".
Beste herrietan DANA azaltzen da bai euskeraz, bai gaztelaniaz, ZERGAITIK HEMEN EZ, herri hontako erdaldunek ez al dute ordaintzen inpuestoak?
24. jaione - 2008-11-21 | 08:32
Benetan ari al zarete zalaparta hau montatzen ala kontua udaletxeari egurra ematea da? Zeuon buruari bada ere onartuiozue.
Benetan uste al duzue, egiakek esan duen moduan gobernua hogei urtean euskararen alde lanean ari dela? Benetan uste al duzue hori horrela balitz euskara dagoen egoeran egongo zitekeenik? Gobernuaren botoak galtzeko bildurragatik edo utzikeriagatik ez al dira zuen eskubideak izoiz zapaldu? Benetan uste al duzue orain erdaldunen eskubideen defentsan gastatzen duzuen indar berdina euskaldunon eskubideak aldarrikatzen gastatuko bazenute berdin egongo ginatekeenik? Benetan uste al duzue Euskal Herriko edo herri guztietako web orrietan euskarak erderaren tratamentu berdina duela? Ez al duzue ikusten euskara lotsagarriki gaizki eta errespetu gabe erabilia denik? Erderaz biernes Bz onartuko ez litzatekeen tokian zergatik iruditzen zaigu normala "ezkerrik azko" bat ikustea? Agian uztarriari berari ere esan egin beharko diogu erdaldunen eskubideen defentsan erderaz ere jartzeko. Agian pentsatuko duzue elkarrizketa hau ere erderaz egin beharko genukeela erdaldunak ez baztertzeko...
Ez dira 37 galdera mugaz bestaldekoentzat. Eztakit zenbat galdera diren, baina txundituta uzten nauten neure herritar batzuentzat dira
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|