|
|
|
Gero eta gutxiago, baina badirela seinaleak espainolez salatu du EHEk
EUSKARA | Urola Kostako Hitza |
2008/11/11
09:31
Urtero bezalaxe, joan den astean Euskal Herrian Euskaraz erakundeak Ezabaketa Astea egin zuen
"Aspaldi desagertuta behar lukeen ekimena" beste behin egin dute
Azpeitiko EHE taldeak joan den astean herrian hainbat bide seinale ezabatu zuen, espainolez zeudelako. |
Joan den astean Euskal Herrian Euskaraz erakundeak hainbat ezabaketa egin zituen Euskal Herriko seinaleetan eta, nola ez, Urola Kosta eskualdean ere bai. Azpeitian, esaterako, hainbat bide seinale ezabatu ditu herriko EHE taldeak joan den astean. "Kaleak euskaldunago direla dirudite. Euskaraz bizi ezin dugun garai honek, beste hizkuntza inposatuetan seinaleak irakurtzera derrigortuak gaudenok margo beltzen azpian euskarazko hitza ikusi nahi izatera garamatza".
Azpeitian, urtetik urtera erdaraz dauden seinaleak gutxiago direla diote, baina oraindik ere badaudela azpimarratu dute Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideek: "Urtetik urtera seinale espainol gutxiago aurkitzen ditugu, baina gure herria erabat euskalduna dela uste badugu ere, oraindik hori horrela ez dela adierazten diguten seinaleak aurkitzen ditugu".
EHEk Ezabaketa Astea urteroko egiten du: "Aspaldi desagertua behar luke ekimen horrek, euskaldunoi dagokigun euskaraz bizitzeko eskubidea aitortua izango bazen. Baina gehienetan, eskubidea ukatu eta seinaleak aldatu beharrean, garbitzeari ekin diote agintariek, herrietako paisaia linguistiko arrotza mantenduz". Administrazioaren aldetik, Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko apustua egiteko "borondate eta determinazio gutxi" dagoela erakusten du horrek, erakunde euskaltzalearen ustez.
Eragileak eta Udala lanean
Azpeitiko EHEren ustez, herrian euskararen eta euskaldunen alde lanean eragile ugari ari da, tartean Udala. Herriko talde euskaltzalearen ustez, "lan handia egiten ari dira eta tartean txalotzeko moduko hainbat erabaki politiko ere hartu dute". Dena den, geldirik ezin dela gelditu diote EHEkoek; "lanean jarraitu beharra dago. Badago zereginik. Euskal Herrian euskaraz bizi ahal izateko, euskara ofiziala izateko etxetik hasi beharra baitago".
Bestalde, Azpeitiko EHE taldeak "aitortzen ez dena salatuz eta erantzunkizunak eskatuz" lanean jarraitzeko asmoa du: "Pauso ugari eman dugu, beste hainbat dugu emateko. Azken batean indarrak bildu eta lan egitea besterik ez baitugu, Euskal Herri euskalduna eraiki nahi badugu".
|
1. jmk - 2008-11-12 | 01:46
Euskal Herriko leku batzutan kartelak elebidunek izateko kristonak eta bi egiten, elebitasunen onurak goraipatuz, ta hemen bi hizkuntzatan daon kartelien ezbaketak egiten.
Penagarriye.
Erdera hutsien edo euskera bigarren mailan jartzeben kartelak salatzie ondo iruitzezat. Baino irudiyen ikustean bezelako kartel bat ezabatzie, nik ustet beste muturrea jutie dala. Gainea Loiola bezelako leku turistiko batien normalena da kartelak bi hizkuntzatan edo gehiotan egotie.
Penagarriye euskerien aldeko indarra ekintza hauetan gastatzie.
2. yeregi - 2008-11-12 | 08:08
Ni JMK-kin guztiz ados!
3. Ander - 2008-11-12 | 11:19
Penagarria? Nik ez dut uste. Zergatik jarri behar dugu guk euskaldunok, gure burua beti lur azpian? Zergatik daukazue batzuek gure hizkuntza bigarren mailakotzat? Zerk ematen dizue lotsa?Ezin al dugu gure herrian euskera naturalean bizi? Ezin al ditugu epaitegiko paperak euskeraz irakurri? Errezilen erdera eta euskerazko kartelak jartzen hasi behar al diagu? Belgikan Waloiak eta Flandriarrak daude. Lehenengoak frantsesez hitz egiten dute eta bigarrenek bere hizkuntza propioa dute. Esan genezake Belgika bi zatitan bezala banatuta dagoela eta ba al dakizue zein den herrialderik aberatsenena? Bai, Flandria. Ba al dakizue Flandriarrek euren kaleetatik frantsesez dauden izenak kendu egin dituztela? Ba al dakizue Flandrian askok ez dutela frantsesez hitz egiten, nahiz eta jakin? Ni aspertuta nago "mundua ikusi behar da" esaten duten horietaz, seguruenik beraiek bait dira mundu gutxien ikusi dutenak eta hori entzun behar dutenak izaten dira askotan, gehien ikusi dutenak. Euskal Herrian gaude, hizkuntza denek dute lekua, baita pentsakera guztietako jendeak ere,baino lehenengo gure hizkuntza da. Nazio gisa pentsatzen hasiko bagina eta ez aldeano sano regionalistak bezala....
4. jmk - 2008-11-12 | 12:06
Ander, nik usteiat dixkuaruta haola. Belgikan elebidune dan zona bakarra Brusela kapitala ta bere ingurue dituk. Bertan, nahiz ta geyenak frantsesez hitzein (%70 edo geyo), kartel danak bi hizkuntzatan zeudek.
Flandria ta Walonia ordie ez dituk elebidunek. Baten frantsesez ta bestien neerlanderaz hitzeitek, beraz kartelak beayen hizkuntzan bakarrik eongo dituk.
Ni euskerie kaltetzean egoerak salatzien alde netxeok, baino irudiko kartel elebidun horrek ez diat uste euskerie bigarren mailan jartzen dunik.
5. yeregi - 2008-11-12 | 12:10
Aupa Ander,
ez dakit nola esaten duzun "hizkuntza denek dute lekua" eta gero Euskal Herriko %70aren ama hizkuntza den gaztelania karteletatik kentzea ondo iruditzen zaizun.
6. egiak - 2008-11-12 | 13:20
Ander, guztiz dixkuratuta hago. Erdaldunen eskubideak desuseztuz ez diozu euskerari inongo mesederik egiten.
Bestalde, Belgika ezin dezu konparatu, historia pixka bat irakurtzea ondo etorriko zaizu, aberastasuna ez bai da hizkuntzatik etorri. Euskera zaintzea eta euskera bere erabilpenari laguntzea ondo dago baino errealitatea ezin dugu ahaztu. Euskal Herrian jende askok ez daki euskeraz, turistak ez dakite euskeraz, etab. Bilinguismoa egi objetibo bat da Euskal Herrian ( Batasuna, EAJ, etsb ederki hitzegiten dute erderaz komeni zaionean) eta besteen eskubideak zapalduz ez duzue hori hobetuko, alderantziz, erreakzio nagatiboa lortzen da.
Nere ustez, EHE kartel horien garbiketa ordaitzea idea ona izango litzateke. Potrotaino nago Euskal Herriaren estetika ezkerzalearekin: pintadak, kartelak, etab...Gauzak sortzea deuseztea baino zailagoa da ordea...
7. jaione - 2008-11-12 | 18:30
Bilinguismoa egi objetibo bat da ????????????
Zer??????
Gizarte elebiduna izango litzateke, bertako ehuneko haundi-haundi batek bi hizkuntzak jakingo balitu. Hemen bigarren hizkuntza batzuk bakarrik ikasi behar izan dugu. Euskalduna dena elebiduna da gaur egun Euskal Herrian, oso zaharren batzuk eta umetxoren batzuk kenduta. Hauek luze baino lehen ikasiko dute gazteleraz. Alderantziz berriz ehuneko oso txiki batek ikasi du euskaraz, askok gogoz eta asko baino gehiagok, hala moduz, oposizio batzuk gainditzeko.
Agian %70 horren eskubideekin hainbeste arduratu ordez, esan beharko zaie gizqarte honenganako izugarrizko errespetu falta dutela, hemen bi hizkuntza ditugula ofizialak...
Anbulategian erderaz hitzegitera behartzen gaituztenean esandakoa txintxo-txintxo betetzen badugu eta gainera kartel batzuetan izen erdaldunak borratzeagatik erdaldunen eskubideen zapalketaz arduratzen bagara, euskara bigarren mailan jartzen ari garqa, ez al dezue ikusten? Gauza inportante guztiak erderaz egin behar al dira derrior? Ni Anderren azken esaldiarekin gelditzen naiz, nazio gisa pentsatzen jarri behar dugu behingoz, eta hori ez da egiten PNVk urte luuuuzeeeeetan egin duen moduan, euskara apaingarri gisa erabiliz. Azkenean ohitu egin gara eta horrelaxe behar balu bezala pentsatzen jarri gara. Euskara ondo dago lagun arterako, umeekin hitzegiteko... Baina benetako gauzetarako erdera erabili behar dela erakutsi digu orain arte PNVk. Ba bada gauzak aldatzeko garaia, ezta? Zer proposatzen duzue horretarako, pixka bat es mucho?
8. Ander - 2008-11-12 | 21:26
Nik ez diat uste oker nagoenik. Akaso, Parisko Eiffel Dorrean erderaz, euskeraz eta txinerazko kartelak al daude ba? Noski ezetz. Hik aipatzen dukan %70 horrek,(uste diat zertxobait pasatu haizela zifran), nahiz eta erdalduna izan, euskeraz "Anaia Garateren Etxea" irakurtzeko eta zer den ulertzeko batere arazorik ez daukatela, ezetz? Edo Kiruri Jatetxea irakurtzeko. Azken finean, nahi edo ez nahi, badakitelako zer den jatetxe bat, etxea, kultur etxea, putetxea. Nahiz eta esaldi trinko bat egiteko gaitasunik ez izan, 40 urte gure herrian daramatzanak hori ulertzeko gai izan behar duelako. Eta ez badek gai, berak nahi izan ez duelako! Hork konpon Mari Anton! Denbora behintzat izan ditek.
9. Ander - 2008-11-12 | 21:30
Loiola bisitatzea nahi duten guztiek, bakoitzak nahi duen hizkuntzan aurki lezake informazioa, Loiolako Turismo Bulegoan. Prantsesez, inglesez, erderaz, euskeraz.....aukera zabala da. Egin zure aukera!
10. Ander - 2008-11-12 | 21:38
jmk: Usteyat hi haola dixkurauta. Flandrian garai batean bi eratara zaudean jarrita kartelak eta duela urte gutxi guztiak kendu dizkiate Flandriarren hizkuntzan jartzeko. Flandriarrak, hik radikal deituko hituzkek. Flandrian oso abertzaleak bait dituk eta neerlanderaz hitz egiten ditek eta ziur esatek diat (han izan nintzelako), Flandriar gehienek frantsesez badakitela, baino bere ondokoei dieten gorrotoarengatik bakarrik, ez dutela hitz egiten eta askok, kalean frantsesez zerbait galdetu ezkero, neerlanderaz erantzuten ditek. Hori egia da, han izan behar da hori ikusteko.
11. Ander - 2008-11-12 | 21:41
Horregatik, politika internazionala apur bat jarraitzen baduk, gogoratuko haiz aurreko urtean Belgikar batasun nazionala kolokan egon huela eta ia-ia Belgika estatua gaur ezagutzen dugun bezala, zatitzekotan egon huela.
12. jmk - 2008-11-12 | 23:43
Ander, ni ez nauk izan Flandrian, Bruselan bai ordie eta han esandakuen arabera bi hizkuntzak ofizialak kapitalien bakarrik dituk. Flandrian nik dakitela eztek behin'e frantsesez hitzein, baldin bazakibek hemen inglesez jendiek dakin bezela izangoek, maila orokorrouen. Flandria beti egon dek kulturalki Holandai lotuagoue. Eta bazakiat nola egon hituan hauteskundiek eta gero egoera egonkor bat bilau ezinda. Eta baita telebista waloniar batek egin zun notizi faltsuena, esanez Walonia Belgikatik independizau zala, jendien erreakziyue ikusteko. Esan Belgikan bi telebista publiko daudela, bat waloientzat eta bestie flandiarrentzat.
13. jmk - 2008-11-12 | 23:51
Belgika alde batea utzita, berdinien segitzeiat.
Gure hizkuntza eskubidiek defenditzeko ez zaukeau beste batzuna zapaldu beharrik. Bazakiat beste hoiek oinarte guri zapaldu zigubekela, baino horreatik ez diagu orain guk gauza berdine eingo.
Guk gure hizkuntzien alde segiu behar diagu, leku danetan bere presentziye exijituz, baino hortako etzakeau beste hizkuntzak zertan baztertu
14. jmk - 2008-11-13 | 00:02
Neri're gustauko zitean Euskal Herriyen dana euskeraz bakarrik egotie, ta danak euskeraz hitzeitie, ta beste gauza asko, baino hori ez dek hala. Beste batzuk juxtu kontrakue nahi deben bezelaxe.
Bi hizkuntzak elkarrekin bizitzea kondenauta zaudek orain momentuen. Hori bai, euskerie egoera txarrouen daonez gehio bultzau behar dek
15. jaione - 2008-11-13 | 10:17
Bi hizkuntzak elkarrekin bizitzera ez, jmk. Batak bestea zapaltzen jarraituko du guk geuk duen baliorik ematen ez diogun bitartean eta ditugun eskubideak aldarrikatzen ez ditugun bitartean Aitonari medikuarengana lagundu behar izatea(berak etzekielako erderaz eta medikuak ere ez euskeraz) normal-normala iruditzen zitzaigun garai batean; errua, erderaz eztakienarena zelakoan. Eta Kiruri jatexea bakarrik jartzen duela-ta erdaldunen eskubideak zapaltzen ari al gera? Baita frantsesenak eta txinoenak ere orduan, ezta? A bai, bai, hemen bi hizkuntza direla ofizialak esango duzu, elebidunak garela eta hori dena... Hizkuntz politika dexente bat izan bagenu 30 urteotan agian hori horrela izango zen eta euskal gizartea elebiduna izango zen baina erakutsi nahi duzuen berdintasun hori ez da benetakoa , garbi-garbi, batak beste azapaltzen du
16. ander - 2008-11-17 | 16:41
TALIBANAK BERRIRO AZPEITIAN.
Hain zuzen, zer gertatuko da munduko bazter guztietatik datozen erromes eta turistek loiolako kartel danak euskera hutsean ikusten badituzte??
Beti bezala horrelako ekimenek deberdina denarekiko errespetu falta eta "talibanismoa" adierazten dute. Horrela dijoakigu...
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|