Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 8,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  16 talde ariko dira III. Emakumeen Futbol Txapelketan

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

16 talde ariko dira III. Emakumeen Futbol Txapelketan

KIROLAK | uztarria.com |  2008/06/17  12:48

Ekainaren 21ean jokatuko dituzte lehen partidak Garmendipeko zelai artifizialean, 10:00etan hasita

Txapelketaren helburu nagusiak "emakumeak futbolera hurbiltzea eta kirola egitea" izango dira

Itxita dago dagoeneko III. Emakumeen Futbol Txapelketarako izen-ematea eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten 16 taldek parte hartuko dute lehiaketan. Ekainaren 21ean, larunbata, jokatuko dituzte lehen partidak Garmendipeko zelai artifizialean. 10:00etan hasiko dituzte partidak eta taldeen ordutegiak ere zehaztuta dituzte jada, zozketaz.

Aurten bi mailatan banatuta jokatuko dute izena eman duten taldeek: Superliga da bat eta Erregionala da bestea. "Bi mailetan helburua ondo pasatzea izango den arren, maila bakoitzak helburu espezifiko batzuk edukiko ditu", azaldu dute antolatzaileek.

Ekainaren 21a izango dute neskek estreinako aldia baina bigarren itzuli bat ere jokatu beharko dute. Ekainaren 28an jarraituko txapelketak. Gero, uztailaren 5ean, berriz, final-erdiak eta finalak jokatuko dituzte eta hor bukatuko da aurtengo txapelketa.

Txapelketako kamisetak salgai

"Aurreko urteko arrakasta ikusita", aurten ere txapelketako kamisetak atera dituzte antolatzaileek. 10 eurotan, salgai daude dagoeneko eta txapelketako egunean ere erosi ahal izango direla jakinarazi dute.

Egitaraua (Ekainak 21 eta 28)

Ekainak 21

Superliga

  • 10.00etan Gorrixek - Zestuarrak
  • 10.35ean Etzazu flipau - Hi sen bat
  • 11.10ean Iraurgi+1 - Zestuarrak
  • 11.45ean Zuko – Azkoitiko gaztetxoak
  • 12.20an Iraurgi+1 – Gorrixek
  • 13.15ean Etzazu flipau – Zuko

Maila erregionala

  • 10.00etan Korrale - Lokotxerak
  • 10.35ean Anbuko neskak - Gaxtiek
  • 11.10ean Palistak - Lokotxerak
  • 11.45ean Zurt – Txober
  • 12.20ean Palistak – Korrale
  • 13.15ean Anbuko neskak – Zurt

Ekainak 28

Superliga

  • 10.00etan Arrasate – Iraurgi+1
  • 10.35ean Azkoitiko gaztetxoak - Hi sen bat
  • 11.10ean Arrasate - Gorrixek
  • 11.45ean Etzazu flipau – Azkoitiko gaztetxoak
  • 12.20ean Arrasate – Zestuarrak
  • 13.15ean Hi sen bat – Zuko

Maila erregionala

  • 10.00etan Tralara – Palistak
  • 10.35ean Gaxtiek - Txober
  • 11.10ean Tralara - Korrale
  • 11.45ean Anbuko neskak – Txober
  • 12.20an Tralara – Lokotxerak
  • 13.15ean Gaxtiek – Zurt

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak