Iraurgi SBko harrobia goraka
KIROLAK | Iosu Aizpuru |
2008/05/16
16:31
Iraurgiko bigarren talde Errotaundik senior mailako Lauko Finala jokatuko du asteburuan Zarautzen
Irabazten duena Autonomika Mailan ariko da datorren denboraldian
Asteburu honetan Iraurgi Saskibaloi Klubeko bigarren taldeak —hau da, Errotaundi ISB taldeak— Zarautzen bere mailako Lauko Finala jokatuko du. Bertan Gipuzkoako senior mailako lau talderik onenak neurtuko dira.
Larunbatean 17:30ean izango da lehen finalerdia eta 20:00etan Errotaundik La Salle (Donostia) hartuko du. Biak Antonianotan, Zarautzen.
Bi finalerdiak irabazten dituztenak, igandean finala jokatuko dute 12:00etan Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian, eta bertan egongo da jokoan datorren denboraldian Autonomika Mailan aritzeko plaza.
Hori benetan garrantzitsua da klubarentzat, lehen taldearen eta hurrengoaren artean bi maila bakarrik egongo baitira.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|