|
|
|
Urrestillan garai bateko jolasen tailerra egingo dute
KULTURA | uztarria.com |
2008/05/16
11:10
Bihar, larunbata, egingo dute tailerra Urrestillako frontoian
Bi eta hamaika urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago
Urrestillako Herri Batzordeak proposatu eta Udalarekin elkarlanean, garai bateko jolasen tailerra egingo dute larunbatean auzo horretan. Bi eta hamaika urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago tailerra.
.16:00retan hasi eta 18:00ak arte iraungo du eta Urrestillako frontoian izango da. Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketako begiraleek zuzenduko dute ikastaroa eta, besteak beste, kinkirrina, xibota, soka saltoa eta beste hainbat jokotan ibiliko dira gaztetxoak. "Garai bateko jokoak berreskuratzea" da ekimenaren helburua.
Larunbat honetan egingo dute lehendabiziko tailerra baina bigarren bat ere izango da. Hurrengo larunbatean, hilak 24, egingo dute bigarren saioa ordu eta toki berdinean.
|
1. haitz - 2008-05-16 | 19:06
Oso ondo iruditzen zait lehengo jolasak berreskuratzea; ez hori bakarrik, jolastea ere bai. Primeran pasatuko dute urrustilko gaztetxoek. Animo!!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|