Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Bihar hasiko dira San Isidroak Aratz-Errekan

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Bihar hasiko dira San Isidroak Aratz-Errekan

FESTAK | uztarria.com |  2008/05/13  16:23

Goizean goiz emango die hasera San Isidroei; hamarretan izango da txupinazoa

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte ostegunetik larunbatera

Bihar osteguna, maiatzaren 14an, emango zaie hasera Aratz-Errekako San Isidro festei. Goizeko hamarretan suziria bota eta iganderarte festa giroan murgilduta izango dira.

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte festetako, horien artean, bihar eguardiko Meza Nagusiaren ondoren biterreoa izango da eta iluntzean mami-jana.

Ostiralean, San Isidro bigarrenez, eta astebukaera gogorrari aurre egiteko prestatuz, arkume-jana, Xabier Etxaniz eta Iņigo Galdos soinujoleekin.

Larunbata ekitaldiz gainezka dute. Goizean mendi buelta (Izazpi-Paotxeta-Samiņo), ondoren Idi Demak eta iluntzean Gazte afaria, inguratzen den guztiarentzat.

Eta aurten ere, ez dira ahaztu San Isidroetan hain ezagun egin den lehiaketa antolatzeaz: hiru arrautza egosi nork azkarrago jan. Iganderako ez dute ekitaldirik antolatu,izan ere, "Jainkoak ere jai egin omen zuen igandea".

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak