|
|
|
Lapatx zabortegia handitzea aztertuko dute
GIZARTEA | uztarria.com |
2008/05/13
11:20
Lapatx, Urteta eta Sasietako zabortegiek San Markostik urtean 105.000 tona zabor jaso ditzakete
Gainontzeko 25.000 tona Bizkaira deribatzea hitzartu dute
Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok joan den astean jakinarazi zuen Azpeitiko Lapatx, Zarauzko Urteta eta Beasaingo Sasieta zabortegiak handitzeko aukera aztertuko dutela datozen asteetan.
Lapatx eta beste biak, euren Mankomunitateetako zaborra jasotzeaz gain, San Markosko zabortegiko (Errenteria) zaborrak ari dira jasotzen martxotik. Hiru zabortegiek, urtean 105.000 tona zabor jasotzen dute Donostialdeko zabortegitik, baina antza denez, kopuru hori ez da nahikoa zabor guztia administratzeko. Hori dela eta, "hiru zabortegi horiek handitzearen aukera aztertuko dute", Markel Olanoren arabera.
Hala ere, erabaki guztiak oraindik hartzeko daude eta Gipuzkoako diputatu orokorrek Bizkaikoekin egindako itunak ere eragina izango du hemengo zabortegien etorkizunean. Hitzarmen horren arabera, Gipuzkoak 25.000 tona zabor deribatuko ditu Bizkaira, Lapatxek, Urtetak eta Sasietak hiruren artean, lehengoaz gain, jaso ezin duten zabor kopurua, alegia.
Aurreikuspenen arabera, 2013an irekiko dute Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Orokorraren Zentro berria eta zentro horrek egungo zabortegiak ordezkatuko ditu. Azpiegitura hori lanean hasi bitartean, aztertzen ari dira Lapatxeko, Urtetako eta Sasietako zabortegiak nola handitu Gipuzkoako hondakinak hartzen jarraitzeko.
|
1. Maldon - 2008-05-13 | 14:28
Ez eta EZ!!!!!!!!!!!!!!!
Ez det nahi San markos berri bat.
Lapax ireki zanien 2009 ko eperako izan zen.
Beraz, eta jada oraingoz usaiak hasi diren... nolakoa izango da 2013-ko Azpeitia?
Zer gertatzen da , azkoitiko alkateak baietza emango duela?...
Naiko asma eta kantzerrik ez dago ba gure herri ontan...
Zer iritzi dute gure konzejalek? eta alkateak?
Zabortegirik ez!!!
Kalaitatezko serbitzuak bai!!!
Hospitala bai!!!
Unibertsitatea bai!!!
2. Bego - 2008-05-13 | 15:07
Ez da egun asko, Azkoitiko alkate eta Urola Mankomunitateko presidentea den Asier Aranbarriri entzun nion Lapatxeko zabortegia prest egongo litzatekeela ahalegin guztiak egiteko, eta ezinbestekoa bazen handitu ere egingo zutela.
Aho bete hortzekin gelditu nintzen hori entzun nuenean, eta neure artean pentsatu nuen,
<hau dek apajue, bere herriyen nahi ez duena gureako>, usain txarrak, Errezil errekan egon diren isuriak eta abar eta abar guretzako.
Oker ez banago, Lapatxi datorren urtean tokatzen zitzaion ixtea, baina Donostia aldeko zaborrak direla eta ez direla luzatzeaz gain handitzearen arazoaren aurkitzen gara. Nire iritziz astakeri bat da urte gehiago luzatzea zabortegiaren funtzionamendua.
Nahi duzuena esango duzue, ongi prestatuta dagoela zabortegia, segurtasun neurri guztiak dituela, eta abar luze bat. Baina, ziur nago zenbait egunetan herrian zabaltzen den kirats hori gure osasunaren kalterako izango dela.
3. Bego - 2008-05-13 | 15:21
Eta gauza bat esan nahi diot Azkoitiko alkateari.
Solidario izan nahi ba duzu, eta horrelako ona baldin bada zabortegia, zeure etxe azpian ipini ezazu, ia zenbat denboran agoantatzen duzun.
4. Ander - 2008-05-13 | 15:40
Erderaz esango nuke "ke asko!", baina noski, ez da oraingoan kearen arazoa, usainarena eta Azkoitiko alkatearena baizik. Lapatx ezin da handitu! Itxi egin behar da!
5. eutsi - 2008-05-13 | 16:48
Eztao eskubideik ze usai daon ........lehen pentso usayekin ta martxieleneko keiekin nahikue ez gendula oin zabor usaiye.............botatzie dakebe alderdi ederreko jardiñetan ñoñostiko jauntxo jende horrek
6. lekim - 2008-05-13 | 18:17
Nik eztet nahi lapatx irikita segitzie.
Baño ze, gure alkate honek ez aldake ezer esateko¿?¿?
Zerda, Axkoitin kulpie?¿?
Gauzie da beti kulpie beste batzui botatzie
Faorez...........
7. sugar - 2008-05-14 | 08:52
Maldo eta Lekim-eri informazio moduan esan PNVren jugarreta "etiko" hoyetako bati esker Azpeitiko udalak ezin duela erabakirik hartu Lapatx eta mankomunitatearen inguruan.
Iritzia bota, noski bota dezaketela baño salaketak zeinen aurrean egin behar diren argi euki.
8. Igor - 2008-05-14 | 13:06
Azkenien, urrengo urtietako sortukoan zabor kantitate bat estimauta eongoa, ze ehuneko doa Zabortegietara? ze %erraustegira? ze % Bizkaira? Zeintzu dira sortutako zabor kantitatea gutxitzeko Diputazioak hartuko dituen akzio konkretuak?
Nire ustez lapatxen esplotazioa luzatzea baino garrantzitsuagoak dira goiko galderen erantzunak. Lapatx guri tokatu zaigu, inzineradora Donostiari (uste dut behintzat), bizkaitarrei beste zati bat... ados nago solidarioak izatearekin, baino ez aurpegira farre egitearekin, nor esaten du 2013an ez dutela beste 4 urterako luzapidea eskatuko?
Plan estrategikoa garbi azaldu dezatela eta ez erdizkako informazio hauek, herritarrok aztoratzea bakarrik lortzen dute eta.
9. Maldon - 2008-05-15 | 09:45
Bergara, Arrasate, Oñati, Ordizi,Irun, Eskoriatza... unibertsitatea dute, trena ere bai,
Zumarraga, Mendaro, Irun... Hospitalak dituzte...
Idiazabal,Zumarraga, Beasain, Tolosa, Andoain... autobia doan dute.
Azpeitiak, ez autobiarik, unibertsitaterik, hospitalik... ze ostia da hau...Hori bai, etxe bizitza garestianak...
Bastidan gestioaren ondorena, besterik ez.
Tori usaina, keea, eta peajea. Azpeitiar guztiok merezia dugu.
Hau da hosti txarra.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|