Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Eskolarteko futbol txapelketako finalak jokatu dituzte

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Eskolarteko futbol txapelketako finalak jokatu dituzte

KIROLAK | Urola Kostako Hitza |  2008/05/13  09:40

Aurten 30 urte bete ditu txapelketak eta jende ugari hurbildu da Garmendipe futbol zelaira partidak ikustera

Hiru kategoriatako ikasleek hartu zuten parte

Urolaldeko Gaztetxoen Futbol Txapelketako finalak.


Larunbatean Urolaldeko Gaztetxoen XXX. Futbol Txapelketako finalak jokatu zituzten Garmendipeko futbol zelaian. Ikusmina itzela izan zen, eta jende ugari hurbildu zen bertara. Sei izan ziren parte hartu zuten ikastetxeak: Karmelo Etxegarai Ikastola, Xabier Munibe Ikastola, Floreaga Ikastetxea, Urola Ikastola Azpeitia- Azkoitia BHI, Iraurgi Ikastetxea eta Ikasberri Ikastola.

Hiru kategoriatako ikasleek hartu zuten parte bertan. Txapelketa Lagun Onak Kirol Elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatu zuten.

Finaleko emaitzak

Benjaminak

Neskak. K.Etxegarai C 1- Karmelo Etxegarai B 4

Mutilak. Ikasberri A 3- Karmelo Etxegarai B 6

Alebinak

Neskak. Iraurgi A 4 - Ikasberri A 5.

Mutilak. Karmelo Etxegarai 1- Xabier Munibe 3.

Infantilak

Neskak. Ikasberri 1- Xabier Munibe 4.

Mutilak. Floreaga 2- Urola 0

 

 

1.  neu - 2008-05-13 | 10:09
oso partidu politak izan ziren tentsio haundikoak.
lotsagarriena sarrera 3euro kobratzea izan zen. ez dakit errua norena den udalarena edo lagun onak taldearena,denboraldiak iraun duen denboran ez dut ez udaleko eta ez lagunonak taldeko iņor asko ikusi eta ziur larunbatean ere ez zutela sarrerarik erosi behar izan,LOTSAGARRIA

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak