Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Errazkin: "Gatazkaren korapilo nagusiak daude guk adostutako mozioan"

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Errazkin: "Gatazkaren korapilo nagusiak daude guk adostutako mozioan"

UDALA | Urola Kostako Hitza |  2008/05/10  13:47

Udalbatzarraren biharamunean "nekea" antzematen dela, baina "lanerako indarberrituta" daudela dio alkateak

"Horrelako ekinbideek herriari eta herritarrei ez diete mesederik egiten"

Iņaki Errazkin Azpeitiko alkatea, atzo (ostirala), bere bulegoan, Ino Galparsororen kartela aurrean duela.


EAE-ANV alderditik aurkeztu zen Iņaki Errazkin (Azpeitia, 1975) Azpeitiko alkateak "atzokoa (ostegunekoa) egun intentsoa" izan zela dio, eta ez herenegungoa bakarrik, "aste intentsoa" izan baita. Horrek "nekea" uzten duela dio, baina "jende askoren babesa" jaso dutela eta "babesak indarberrituta utzi gaitu aurrera jarraitzeko eta lanean segitzeko". Atzo (ostirala) jardun zuen Urola Kosta Hitza-rekin.

Beste hainbat herritan bezala EAJren mozioa atzera bota zen herenegun udalbatzarrean, ezker abertzalearen, EAren eta Aralarreko botoei esker. Baina beste herrietan ez bezala, Udal Gobernuak (EAE-ANV, EA eta Aralar) beste mozio bat adostu zuen. Hori Udal Gobernua osasuntsu dagoen seinale al da?

Udal Gobernuan gaudenok beste hainbat alditan ere adostu ditugu testuak. Adostasun horretan, gatazkaren korapilo nagusiak agertzen dira. Hor azaltzen direnak, konponbide batetara iritsi ahal izateko denontzat baliagarriak izan daitezke. Alegia, konstruktiboki planteatzen den eskema baten baitan egina dago mozio hori. Gure ustez, bide horretan, hori da behin eta berriro mahai gainean jarri behar duguna, kontuan hartuta hemen era guztietako erasoak bizi ditugula. Baina inportanteena oinarrietara joatea da, konponbiderako giltza hori non dagoen behin eta berriro mahai gainean jarriz. Adostutako eta Udalbatzak onartutako puntuetan hori agertzen dela, eta horretarako ahalmena izatea modu positiboan baloratu behar da.

EAJk parte hartzen du Udal Gobernu Batzordean, baina Azpeitiko Udalean EAJk aurkeztu du zuen kontrako mozioa. Horrek eguneroko martxan eragina izango al du horrek?

Ikusi egin beharko dugu, baina noski eragina baduela. Kontuan hartu behar da mozioen atzetik zer dagoen, eta zer den adostu dutena; hori mahai gainean jartzea garrantzitsua da. Hau, EAJk PSOErekin hitzartu duen bide horretan, lehenengo urratsa besterik ez da. Gainera, Estatuaren aldetik beste ekinbide batzuekin lotuta dago, Arrasaten gertatu den bezala. Azken batean, ezker abertzalearen ordezkaritza eremu guztietatik kanpo utzi nahi dute eta, gainera, kriminalizatuz. Alegia, "nik pentsatu edo uste dudana esaten ez baduzu jokotik kanpo zaude", diote. EAJ egun batean prest dago gu hemendik kanpo uzteko, PSOEk diseinatu duen estrategi errepresibo horren partaide edo bidelagun izanik. Gero, ordea, organo ejekutibo bat den Gobernu Batzordean daude gurekin. Zer zentzu dauka horrek gu horren inmoralak baldin bagara herria gobernatzeko? Hori da guk mahai gainean jarri nahi dieguna EAJkoei. Eskema horretan jarrita, haiek dira hori argitu behar dutenak. Nire ustez, horri erantzun beharko liokete.

Herritar asko etorri zen udalbatzarrera eta batzuk parte hartu zuten, EAJri zuzenduaz. Herritarrek kezka azaldu dute gai honen inguruan.

Bai, kalean ere jende asko etorri zaigu zer gertatuko den eta zein ondorio dituen galdezka. Era guztietako iritziak daudela garbi daukat, baina iruditzen zait horrelako ekinbideek herriari eta herritarrei ez dietela inolako ekarpenik egiten. Bakoitzak, bere dinamika politikoa eta oposizioa egiteko legitimitate osoa du, baina bizitzen ari garen estrategia politiko horretan, horrelako ekinbideek herritarrak aztoratzen dituzte. Atzokoa (herenegungoa) bezalakoek eta azken egunetan gertatutakoek zer ondorio izan ditzaketen kezkatzen ditu herritarrak.

Herenegun udalbatzarrean ez zenuten EAE-ANVko hautetsi moduan jardu. Alderiaren jarduerak eteteak zein ondorio ditu egunerko zuen lanean?

Gure heriotza zibil eta politikoa planteatzen ari zaizkigu. Pertsonalki aritu edota aurkeztu behar izateak egoera surrealista bat eragiten du. Azkenean, praktikan gure heriotza zibil eta politikoa planteatzen zaigu; herritarrek aukeratu gaituzte eta ezin dugu ekinbide politikoa talde politiko bezala egin. Orduan, galdera da: egoera horretan jarraitu genezake eta noraino iritsi gintezke? Guk garbi daukagu lan horretan jarraituko dugula, eta gertatzen dena gertatzen dela, ezker abertzaleak bere proiektu politikoarekin aurrera jarraituko duela. Azken finean, ezker abertzalea egiten ari den proposamenak eta proiektua kanpoan utzi nahi dituzte. Akordio politikora begira ez dute nahi ezker abertzalea hor egoterik. Guk lan politikoa egiteko medio, altaboz eta aukera guztiak ezabatu nahi dituzte eta, zoritxarrez, memento honetan EAJk horretan bat egin du PSOErekin. Hori da mahai gainean jarri behar dena.

Ino Galparsoro Arrasateko alkatea kartzeleratu egin dute. Herenegun zenion horixe pasatzea dagoela zuri edota beste zinegotziren bati...

Hori argi eta garbi hala da. Gure heriotza zibil eta politikoa planteatzen dute, eta horren aurrean norbait lan politikoa egitera, zerbait esatera edo agertzera ausartzen da, zalantzarik gabe arriskuan dago. Ezker abertzalearen aurka adostuta daukate, politikoki, judizialki eta polizialki aurre egitea, eta kargu politikoa eta publikoa garen heinean, arrisku hori dagoela badakigu. Egoera horren aurrean mezu bat helarazi nahiko nieke azpeitiarrei: arrisku hori izan arren —noski kezkatzen gaituela zer gertatu daitekeen— gure lana egiten jarraituko dugu; hartutako konpromisoak aurrera eramaten segituko dugu, gertatzen dena gertatu. Gu eramaten baldin bagaituzte ere, ezker abertzaleak bere lana egiten jarraitu egingo du.

Egoera horrela egoteak, herri mailako politika edota Udaleko politika egiterako orduan eragina izango du, ezta?

Noski, hori argi dago. Dena dela, hori hor egonda ere, guk egunerokotasunean herria eraikitzeko lanean jarraituko dugu. Nahiz eta ez dakigun bihar zer gertatu daitekeen, kartzelara joan gaitezkeen... Egoera horretan zaila da herria eta Udala aurrera eramatea, baina garbi daukagu lanean jarraitu behar dugula: agertoki demokratikoaz hitz egien badugu ere, era berean espaloietaz, eguneko zentroaz... jarraituko dugu hitz egiten eta lanean; ahal dugun neurrian eta ahalegin guztiak eginez.

Eta hemendik aurrera zer? Nola ikusten duzu kontua?

Hau ez da atzoko (herenegungo) kontuan gelditzen, nik uste dut estrategia horrekin jarraitu egingo dutela, ez dakigu zer bidetatik: zentsura mozioetatik, judizialetatik edo ekinbide polizialetatik... Baina gure aurka jarraituko dute, baita herrietan ere. Azpeitian herritarren babesa hor dago; lana egiten jarraitzeko konpromisoa eta borondatea ikusten ditugu, eta zentzu horretan lasai gaude. Gure kontra jotzen badute ere, lan hori egiteko nahiko oinarri badagoela ikusten dugu.Guri egunerokotasunean indarra ematen diguna hori da, eta Azpeitia ikuspegi aurrerakoi eta abertzale batetik eraikitzen jarraituko dugu Udal Gobernuko kideok.

 

 

1.  korteta - 2008-05-10 | 14:58
Lehenik eta behin esan, bere egunean zoriondu nuela Iņaki alkate zela jakin bezain laster. Zoriondu nuen benetan barrutik sentitzen nuelako. Eta oraindik ere zoriontzekoa da bere alkate lana.

Mozioen kontu hortaz adibidez esango nuke, EAJ-k inoiz ez duela barneratu eta inoiz barneratuko alkatetza galdu izana. Izan ere, 30 urteetan buru egonda (jaun eta jabe) eta bapatean hori galtzeak sekulakoa izan behar zuen beraien barruetan sortu ziren sentimendu edo amorruetan. Horrelakoa da bizitza, batzuetan irabazi eta besteetan galdu egiten da.

Mozio hau Arrasatekoarekin lotuta dagoen gauza bat da. Politikoek ahal dutena egingo dute, eskuetan duten guztia mugituko dute EAE alkatetzatik (herrietako alkate guztiak) suntsitu eta kalera botatzeagatik. Uste dut herri bakoitzak berak aukeratu duela bere alkatea eta hori hortik botatzea herria botatzea da.

Azpeitiko EAJ-ri esango nioke, ASKI DELA!! NAHIKOA BADELA ETA UZTEKO BAKEAN HERRIAREN BESTE ZATI HANDIA (beraiena baino handiagoa bait da).

2.  rober - 2008-05-10 | 16:19
etikari buruaz itzegitea nahi duzue?, horren beste urte boterean egon ondoren badakigu bai erritarrok zuen etika zein den, adibidez udaletxean lanean dauden langileetatik zenbat daude opozaketaren bitartes postu ohitera iritxi direnak edo ta osaba, aita edota familiko bat zinegotzi egon diren bitartean erderaz "a dedo " ezaten den bezala iritxitakoak nik gutxi gora bera 7 bat kontatu ditut hau da zuen etika?

3.  korteta - 2008-05-10 | 17:14
ROBER, ni kontatzen hasten naiz eta iristen da momentu bat kontatzea ahazten zaidana. Eta gero pentsatzen dut: batuketak egiten ahaztu zait??

4.  axun - 2008-05-10 | 20:56
Animo Errazkin! Ta nola ez beste zinegotziyei!

Beste behin ere ikusi da herrian duzuen babes zabala. Seguruenik izango dira eraso gehiago atzetik, baiņa eutsi gogor! Denborak jarriko baitu bakoitza bere tokian!

Zuekin gaude!

5.  azpeitiar - 2008-05-11 | 17:44
Axun, garbi dao herriyek eizmendi aukera zun alkatetzako ze ANV baino askoz boto gehio jaso zitun. Gero EA kin ta ARALAR-rrekin hobeto negoziau debela? ba bai ta eztet horren kontra ezer baino ez esan herriye anv danik, ezta gutxiyoik ere.

6.  axun - 2008-05-11 | 20:18
azpeitiar,non irakurri duzu "herriye anv" dala? Nik esan dut alkateak eta ezker abertzaleko beste zinegotziek herrian babes zabala dutela argi gelditu zela, eta ez dut esan herria anv denik. Nahiz eta badakidan etorkizun hurbilean ala izango dela....

7.  lekim - 2008-05-11 | 21:52
Herri hontan hainbat kartel gigante daude kolikin pegauta, adibidez Eguzkitza aurrekue ta bertan jartzeu:
Herriaren nahia indarrez kendu nahi duzue / Errespetatu herriaren hitza

8.  Igor - 2008-05-12 | 06:36
eta noiz errespetatuko du HB-k herritarren bizitza??

Nola ulertzen da, herritarren bizitza, ETAk baldintzatzea onartzea?
ETAk ez du legitimitate politikorik ezer negoziatzeko!





9.  Montxo - 2008-05-12 | 12:12
lekim-ek: "Herri hontan hainbat kartel gigante daude kolikin pegauta, adibidez Eguzkitza aurrekue".

Aurreko batean esan nuen: Azpeitian kalean ezin dira kartelak pegatu kolarekin. Arau hori dago

Errazkin, Xanet: zuek hori badakizue hola dala hori, eta kendu. bestela, ze, talde danak hasi behar al dute beren kartelak kolarekin pegatzen?

10.  pnvforever - 2008-05-12 | 16:18
Eztakit nola, baiņo anv alkatetzatik kentzie lortuko deu! Moziyuekin ez ba juezak eingobe justiziye azkenien! Aber udara aurretik lortzeun pnvk alkatetzi. Horrek izen ber du ta pnv-n tokiye!

Animo Julian! HERRIA zurekin!

11.  jaione - 2008-05-12 | 16:55
Eztakit nola? Bai, badakizu eta gainera berdin zaizue. Zeuon helburua lortzeko bat baino gehiago kartzelara bialduko badezue ere berdin zaizue. Etika lezioak ematen zuek gero?
Kola ez bada erabili behar, ba, ez da erabili behar, baina, kontu honen inguruen gehien inporta zaizuena al da kartelak kolarekin dauden ala prezintoarekin? Lotsagarria
Animo Errazkin eta udaletxeko kide guztioi

12.  pnvforever - 2008-05-12 | 17:06
Gehien inporta zaiguna ezta kartelak kolikin eo prezintukin jartzina

Legie aplikatzie nahi deu! Kartelan kasun bezela gaiņontzeko kontutan!

JUSTIZIYE NAHI DEU!

13.  Montxo - 2008-05-12 | 17:56
Jaioneri: ez naun PNVkue ni. Baina kolaz pegatuteko kartelak kendu ditzala udalak. Tik autoritarioa ikusi dut kolarekin kartelak jartze horretan. Bakoitze hasiko balitz bere ustez garrantzitsua den hortan kola erabiltzen kartelak jartzeakoan, ze?

14.  ander - 2008-05-12 | 23:50
Egunen batean amaituko da gure herriko amets gaizto hau...

AUPA JULIAN! HERRIA ZUREKIN!

15.  TxipliTxaplaPum - 2008-05-13 | 12:14
ander, egunen batean zure kontu korronteko edo familiako baten kontu korronteko diru fluxuak egun hobeagoak ezagutuko dituzte. Amets gaizto hau pasatuko da! Ez etsi! Animo! Baino dirutan ez ito e?? Aseko al zara noizbaiten?

16.  TxipliTxaplaPum - 2008-05-13 | 12:16
Gaur gauean ez ahaztu Ama Birginari (hori beake eztik sinisten) errezatzeaz, hiru agur maria eta bost gure aita. Sin falta!

17.  flakoa - 2008-05-13 | 15:14
Behin bakarrik erantzungo diat...paso hi bezalako inpresentabliei erantzuten ibiltzie eta: Gaur egungo Azpeitiko Udalak zilegitasun guzti-guztiye daukanez, eta gauzak ondo egiten ari direnez, eta PNVk oposiziyue nola ein arrasto puteik ez daukenez, zer egin ezin asmaute sufritzen ari direnez Julian eta enparauek, botoa ematera mugatzen den oinarri sozial inbisible bat daukenez PNVk...IZORRAIZTE! segi oain juantxotxikia kafie hartu eta negar eitea...

18.  flakoa - 2008-05-13 | 15:14
pnvforever-entzat zen aurreko mezue

19.  azpeitiar - 2008-05-13 | 22:15
flakoa, esan zak ba ze in dun ondo oaingo udalak, ta nahi deken ameteko listi bota.

20.  sugar - 2008-05-14 | 09:00
azpeitiar:
1- udala partehartzaileagoa bihurtu.
2- gardentasunez jokatu.
3- Batzorde eta plenoak herriari ireki eta erabaki ahalmen handiagoa eman.
4- babes ofizialeko etxeetan denontzako gastua murriztu.
5- parekidetasun arloa sortu.
Adibide gehoago behar al ditun/dituk???
Orain esan hik zer egin dun positiboa PNVk oposizioan dagoenetik, danari kontra egin eta ezjakintasunetik jokau baņo.

21.  azpeitiar - 2008-05-14 | 18:13
1. Pleonak irekitzeak zertarako balio izan dik ba? 20 pertsona pnv-n kontrako kartelakin eoteko ta plenue ber dan bezela ez iteko.
2.Babes ofizialetako etxeak pnv hasi zen egiten eta anv-k pnv-k zuen proiektua aldatzeko asmorik besterik ez du eduki, hori egin nahie z balu zozketak lehenago egingo ziren eta folloi bat gutxiago.
3. Gardentasunez jokatzea iruditzen zaik ETAn atentatuak ez gaitzestea? pertsona baten biziak beste guztiak baino gehio balio dik motel

Pnv-k ze indun berriz ez niju esatea ze danetik eongoa horre, nik benetan bai pnv eta bai anv oposizioan egotea nahiko nikek eta besten batek agindu.

Nik neuk egiye esan pakie nahi nikek sugar edo gutxienez normalizazio politiko bat. Noski hori azpeitian gertatzea ezinezkoa da beti burrukan ibili behar, redios!

22.  sugar - 2008-05-14 | 18:25
- Plenoak irekiak izateak herritar orok hitz egiteko eskubidea izatea esan nahi du, ez lehen bezela. leno kazike batzuen moduan hartzen ziren erabakiak udaletxean, orain ez.
- Folloi bat ahorratzeagatik euro mordoska bat gehiago danon poltsikotik pagatzeko prest azpeitiar? kontuz zer esaten dezun, munduko folloi denak aterako dituzu hurrena udal zergak igotzeagatik eta.
- Ez dago ezerren alde edo kontra azaldu beharrik udal kudeaketa txukun eta garden bat egiteko.
- Burrukak bukatzeko danok gure esku dagoena egin behar degu, ez antzerkia, benetan gure esku daona. ta alde hontatik PNV azkenaldian antzerki asko ta seriyo lan gutxi egiten ikusten dut nik.
- Zergatik pentsatu dezu mutila naizela? Errespetu pixkat mesedez. Hika egitea oso ondo iruditzen zait, baina erabili bi formak edo ez egin hala. Sexista iruditzen zait.

23.  azpeitiar - 2008-05-14 | 20:05
eta hik nola dakik/n ni mutila naukela?



24.  sugar - 2008-05-15 | 13:16
ta zeinek esan du mutila zarela? Nik dakitela neuk inon ez eta sexista neska ere izan daiteke, pila galanta daude gaņea!

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak