|
|
|
31. Urola Bailarako Argazki Rallya Xabier Segurola hendaiarrak irabazi du
KULTURA | Urola Kostako Hitza |
2008/05/8
17:29
Azpeitiko lehen sailkatua Juan Carlos del Pozo izan da
Larunbatean, Rallyan parte hartu dutenen argazkiak erakutsi eta sariak banatuko dituzte, 19:00etan, Tren Museoan
Azpeitiko Argazki Elkarteak XXXI. Urola Bailarako Argazki Rallyko irabazlea Xabier Segurola hendaiarra dela jakinarazi du. Azpeitiko lehen sailkatua, berriz, Juan Carlos del Pozo izan da.
Bihar, Rallyan parte hartu duten guztien argazkiak ikusteko aukera izango da, Euskal Trenaren Museoko ikusentzunezko gelan, 19:00etan.
ARGAZKI RALLYKO SARIDUNAK:
- Lehen saria. Xabier Segurola (Hendaia). 120 euro eta Azpeitiko eskudela. 1 zenbakidun bildumari.
- Bigarren saria. Iñigo Korta (Azpeitia). 90 euro eta garaikurra. 26. bildumari.
- Hirugarren saria. Txema Fernandez (Zarautz). 60 euro eta garaikurra. 11. bildumari.
- Herriko lehenengo sailkatua. Juan Carlos del Pozo (Azpeitia). Garaikurra.
- Argazki onena. Txema Fernandez. Garaikurra. ’Librea’ gaiko argazkiari.
- Fototeka saria. Iñaki Etxenagusia (Azpeitia). ’Matxinbenta’ gaiko argazkiari.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|