|
|
|
Borroka eguna deitu du ezker abertzaleak ostegunerako
POLITIKA | uztarria.com |
2008/05/7
13:27
"PSOEk eta EAJk prestatutako mozio "anti-etikoa" baztertzeko" eskatuko dute osteguneko plenoan
.12:00etan elkarretaratzeak egingo dituzte ikastetxe eta lantegietan, 19:00etan manifestazioa abiatuko da plazatik eta 20:00etan plenoa izango da
"Egoerak hala eskatzen duelako", borroka eguna deitu du ezker abertzaleak ostegunerako. Duela astebete espetxeratu zuten Arrasateko alkate eta EAE-ANVko ordezkari Ino Galparsoro. Horren harira, "PSOk eta EAJk euren mozio "anti-etikoaren" bidez lortu ez zutena, indarrez, Baltasar Garzon epaileak egin duela" salatu du ezker abertzaleak.
"Orain, Arrasateko alkatea kargutik bota nahi izan zuten beraiek, Azpeitiko alkate Iņaki Errazkin eta EAE-ANVko gainerako ordezkarien dimisioa eskatzeko mozio "anti-etikoa" osteguneko plenoan aurkeztuko dute" diote. Jokabide horrekin, EAJk Euskal Herriari "iruzur egin" eta "PSOEren eskutik" bere boterea mantentzeko "edozer egiteko prest" dagoela erakutsi duela uste du ezker abertzaleak.
"Osteguneko plenoan, Azpeitiarrek euren botoen bidez erakutsitako borondatea errespetatzeko exijituko diegu jeltzaleei, eta PSOEren aginduetara aurkeztutako mozio "anti-etikoa" baztertzeko eskatu".
Osteguneko mobilizazioak
12:00etan elkarretaratzeak egingo dituzte ikastetxe eta lantegietan. Gero, 19:00etan manifestazioa egingo dute plazatik abiatuta eta ondoren, 20:00etan plenoa izango da udaletxean. Ezker abertzaleak ekimenetan parte-hartzeko deia egin die herritarrei
|
1. jozu - 2008-05-07 | 23:23
Arrasateko udalean lortu ez zutena, indarrez egin dute. INO GALPARSORO KALERA!!
Hori ez ote helburu politikoak lortzeko biolentzia erabiltzea?
Naikue deu, eman hitza euskal herriari!!
2. jozu - 2008-05-07 | 23:25
Azpeitiko EAJk ez al daki mozio horrek zer ekarri dezkaeen? Zer bilatu nahi du?
Nahikue deu, hau eztao onartzeik.
Herritarrok kalera!!!
3. Montxo - 2008-05-08 | 12:17
Ditxosozko mozio hau dala eta, atzo gauean herriko pare bat tokitan ezker abertzaleak jarritako kartel hauuundi batzuk ikusi nituen ta pare bat egunean ba omen daude. Kolarekin pegatuta daude eta Azpeitian ez da holakorik egiten, Azpeitian zelorekin jartzen dira. Zergatik hautsi du arau hori ezker abertzaleak? Eta udalak ze ba ez ditu kendu araua hautsi badute?
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|