|
1. Ander - 2008-04-30 | 20:27
Preparatzen hasi beharko degu, Espainia beltza etorri da eta. Laister denok kartzelara. Broma ematen du baino hauek kapazak dira 200.000 euskal herritar kartzelan sartzeko. Hitzegitea baino nahiago baitute kartzela haundiak egitea. Orain Ino Galparsoro kartzelaratuko dute, deliturik egin gabe. Hurrena nor? zu? hura? bestea? ni?
2. JoxeJoxe - 2008-04-30 | 20:48
Ino Galparsoro kartzelaratu du Epaile hiperdemokratak. Justifika ezi den eraso berri honen aurrean gauza bakarra okurritzen zait. Lenbaitlen ETAk borroka armatua laga behar du bestela ezker abetrtzaleak ankak eta eskuak loturik ditu bere burua defendatzeko.
3. didekar2 - 2008-04-30 | 21:07
Isaias hil zutenean ez zenuten hainbeste protestau. Ino kartzelan dago, agian arrazoi gabe, ikusi beharko da ze inposatzen dioten...Isaias hilda dago...
4. Ander - 2008-04-30 | 21:24
Bai, arrazoia duzu didekar2, hilda dago. Baita Arrasateko ANV-ko zinegotzi baten aita ere. GALek hil zuen. Ulertzen zergatik ezin dugun kondeantu ETA? geure artean GALek hildako senideak ditugulako eta oraindik, ez GAL ezta frankismoa ere, ez direlako kondeantuak izan. Inor ez dute sartuko kartzelan, "viva franko" edo "viva el frankismo" esateagatik, nahiz eta frankok milaka eta milaka euskal herritar eta espainiar hil. Baino "gora ETA" esaten baduzu, barrura zoaz, terrorista izateagatik. Aldea haundia dago. Bertsolari batek zera esan zuen: Arrain haundiyak diran tokiyan, pagatzen du ttiki onak.
Txirrita: bertsoaK=> Mundu ontako bizi-modua;
Gure tartian gauza bat dago
izugarri itsusiya:
begiyetako bista ona ta
iņor ezin ikusiya;
juezak alde daukazkiyenak
irabazten du auziya,
eta orduan egingo diyo
berak nai duan guziya;
aundi gaxtuak nai duen arte
txiki onaren biziya.
5. Ander - 2008-04-30 | 21:37
Esan nahi dut ezin duzuela espero neska horrek ezer kondenatzea, nik ere nere aita edo ama hilko balute ez nukeelako kondenatuko. Ezta zuk, ezta hurak eta ezta inork ere.
6. didekar2 - 2008-05-01 | 08:49
GALen guztiz aurka nago, baino GAL orain dela 15 urte desegindu zen, eta ETA berdinean jarraitzen du, ez duzu uzte agian ETA desagertu ezkero elkarulertzerako bideak irekiago egongo zirela? Neska hori ezin badu barkatu edo kondenatu utzi dezala politika aktiboa zeren eta barka ezin dutenek konponbiderako bidea oztopatzen dute. ETA da arazoa, ETA dagoen bitartean ez dago herri honentzat konponbiderik.
7. jozu - 2008-05-01 | 12:14
ETA da arazoa?
Zer sinestarazi nahi diguzue? ETA desagertu ezkero espainia ta frantziako agintariek euskal herritarron hitza ta erabakia errespetatuko luketela?
Hemen ez dago demokrazioarik; INO KALERA!!!
8. jozu - 2008-05-01 | 12:24
ARAZOA;
Euskal herritarrok frantziar edota espainiar izatera behartzen gaituzte. Gure herriari, bere buruaren jabe izateko eskubidea ukatzen zaio. Orduan sortzen da gatazka.
KONPONBIDEA;
Euskal herritarron erabakitze eskubidea errespetatzetik etorriko da.
9. nekane - 2008-05-01 | 12:28
Begira PNVren "mozio etikoek" zertara ekarri gaituzten. Udalez udal lortu ez dutena "VIA AUDIENCIA NACIONAL" egin dute. Aski da!!
Julian Eizmendik duintasun pixka bat balu, mozioa erretiratu beharko luke! Edo zer bilatu nahi du? Errazkin kartzelara eraman eta bera alkate jartzea??
10. JoxeJoxe - 2008-05-01 | 19:59
Jozu, ETAk konponbidera gerturatu edo urrutiratu egiten gaitu? Espainiar estatuak musu puntan jarritakoa egiteak ( hori baita ETAk lortzen duena)konponbidera gerturatu egiten al gaitu?
11. JoxeJoxe - 2008-05-01 | 20:00
nekane, Julian Eizmendik zer egi behar luken esan duzu. ETAk zer egin behar luke?
12. flakoa - 2008-05-02 | 12:42
K-O-K-O-T-E-R-A-I-N-O nago euskaldunon arazo guztien errudun ETA besterik ikusten ez dutenekin. Euria egiten duela? ETA... Zakarrontzi bat lurrera erortzen dela? ETA... Nahikoa dugu. Begira, hemen bakoitzak egiten duenarekiko ardurak izan behar ditu, ez gehiago eta ez gutxiago. ETAko batek pertsona bat akabatzen badu, ba egunen batean atxilotu egingo dute. Hori horrela da, gustatu ala ez gustatu.
Baina PSOEren estrategia ez doa hortik. Ezta EAJrena ere. Ezker Abertzalea suntsitu nahi dute. Eta momentu honetako taktikak, ilegalizazioak, "kondenatu beharra inposatzea" eta ideien espetxeratzeak dira. Eta berriz diot: EAJ ari da estrategia hori aurrera eramaten.
Eta EAJk jakingo du zertan dabilen, baina egiten duen guztiaren aitzakia ETA izateak ez du balio. Zer dela eta kondenatu behar du Ino Galparsorok ETA? zuek nahi duzutelako? Hori jolas egiten ez dakiten haurrek egiten dute. Hori tranpa da! joan zaitezte pikutara, diruzale autonomista madarikatuak!
13. JoxeJoxe - 2008-05-02 | 16:56
Oker hago flakoa. ETAren ardura ez duk bukatzen bere ekintzetan. Bere ekintzen ondorioak ere bere ardura dituk. Beste era batera esanda, egunen baten ETAren ekintzen ondorioz Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea lortuko balu ETAren meritua izango huke. Baina ETAren ekintzetan babesturik egunkariak itxi, partiduak ilegalizatu, herriak autatutako akateak kartzelaratu eta abar egiten badituzte,orduan ere ETA horren errudun da. Egia dek EAJk zertxobait gehiago egin dezakela, baina ez askoz gehiago. Dinamika honekin bukatu dezaketen bakarrak ETA eta estatu espainiarra dituk. Estatu espainiarrak ez dik bukatuko, bere interesei mesede egiten diolako horrela jarraitzeak. ETAk zergaitik ez duen bukatzen ez diat ulertzen. Uste diat erderaz esaten den bezala " morir con las botas puestas" estiloko zerbait egin nahi duela. Baina bidean ezker abertzale osoa lurperatuko dik.
14. Ander - 2008-05-02 | 21:00
JoxeJoxe, ETA egon edo ez egon, estatu espainiarrak sekula ez ziguk autodeterminaziorako aukerarik emango. Ezta zer nahi dugun izan galdetzeko ere. Hori horrela duk eta heuk ere badakik. Estatu espainiarrari Euskal Herria kentzen badiok, estatu espainiarra hutsaren hurrengoa izango hukek. Zer esanik ez Euskal Herria eta Katalunia,biak. Hirugarren munduko estatu baten pare geldituko hukek Espainia. Eta noski, Espainian dauden haundi mandi horientzat eta horien finantzentzat KAOSA izango hukek. Utzi ezaiok ETAri errua botatzeari, guztia boterera eta dirura murrizten baituk. Belarrik ere hazten ez den lur zatia izango balitz gure Euskal Herria, onezkero emana zigutean eskatzen duguna. Indarrean gaudek espainiar estatuaren barruan. Eta agintzen diguten politikariek ez daukatelako arratzarik estatuari EZ esateko. Errege urde gizen horri EZ esateko. Kapitainaren fusilak kopetan dauzkatelako. Badakitelako espainiar militarrak ze jitetakoak diren eta hor daudela. Eta ez ETAren bildurra daukatelako, prexixamente.
15. JoxeJoxe - 2008-05-05 | 10:56
Egia dek estatu espainiarrak bere borondatez ez digula autodeterminazio eskubidea onartuko, ETA egon edo ez, beraz zertarako ETA?
Baina oker hago espainolistak diruzalekeriaz ari ditukela pentsatzen baduk.Euskal herria txikia duk, etzekiat buruz baina PIB-a kontuan hartuta ez diagu estatuko ekonomian eragin haundiegirik. Nik uste diat gehiago dela guri Nafarroarekin gertatzen zaigun moduko zerbait. Ez diat uste guk nafarrekin bat egin nahi izateak diruarekin zerikusirik duenik.
Eta estatuak autodeterminazio eskubidea onartzea ia ezinezkoa den arren ( gaur egungo euskal herri barneko indar korrelazioa den bezalakoa den bitartean behintzat), autodeterminazioa eskubidea bidea dek ez duk helburua. Nire ustetan abertzaleon helburuak beste batzun artean euskal hizkuntza, kultura eta kontzientzia nazionala indartzea izan behar lukete. Gainerako guztiak ez dik presarik eta unean uneko egoerara adaptatzen jakin behar genike.
16. flakoa - 2008-05-05 | 17:39
Lojika aplastantea daukak, JoxeJoxe.."Baina ETAren ekintzetan babesturik egunkariak itxi, partiduak ilegalizatu, herriak autatutako akateak kartzelaratu eta abar egiten badituzte,orduan ere ETA horren errudun da" diok. Enpin.... lojika horren arabera, orduan ETAk batenbat hiltzen badik Estuataren ekintzetan babesturik, Estatua ere hilketa horren errudun izango duk, ez? Nahikoa diagu, hi! Hemen bakoitzari berea, JoxeJoxe... eta Egunkaria ixtearen errudun zein den bazekiagu! eta ez duk prexixamente ETA.
17. flakoa - 2008-05-05 | 17:41
Eta horrela sinesten dudalako, berriro diot: ilegalizaio eta antolaketa sozial eta politikoetako jende multzoaren atxiloketen errua EAJk ere badu. EAJren "vistobuenorik" gabe, ez luke PSOEk berehalakoan egiten duen guztia egingo...
18. JoxeJoxe - 2008-05-05 | 18:25
flakoa, baina dudarik egiten al duk ETAren hilketen erruaren parte bat estatuarena denik? Baina erantzukizun haundiena ETArena duk.
Estatuaren errepresioaren kasuan erantzule zuzena estatua duk baina kasu honetan euskal herriarentzat estrategia galtzailea autatzearen erruduna ETA eta ezker abertzalea dituk.
Eta EAJri dagokionez, uste diat ondo egin duela ezker abertzalea eta estatuaren arteko borroka horretan paretik kentzen, bestela ETAk bere borroka itxu eta burugabe horretan berekin batera EAJ ere lurperatuko likik. Borroka armatuaren bidea gizartea aintzakotzat hartu gabe autatu dutenek ezin diote orain besteri sakrifiziorik egiteko eskatu.
19. jaione - 2008-05-06 | 08:34
joxejoxe, PNV bakarrik lurperatuko da. Nola liteke azken boladako noraeza. Ai! Bat baino gehiago orain hasiko zen Arzalluzekin gogoratzen. Hark kristonak egin eta esanagatik (orain ez naiz asko maite nuela esaten ari, sekulakoak gertatu ziren garai hartan-eta, dispertsioa...).
Nola liteke mozio etikoen kontua, Ezker Abertzalea paretik kentzeko intentzio hutsarekin bati baino gehiagori (Ino Galparsorori galdetu)bizitza izorratzeko prest egotea? Eta hori egiteko estatu torturatzaile antidemokratiko bati eskutik helduta joatea? PNVk bere exertokiak kolokan ikusten dituenean beti egingo du borroka, boterea ez galtzeko edo duenari eusteko. Orain gertatzen dena da barruan daukatela nahiko kakanahaste, eta hori gutxi balitz, hauteskundeetako emaitza kaskarrak, lehendakaritza galtzeko arriskuaren mamua hor dabil. Noraeza, Joxejoxe, eta onik ateratzeko besteok zapaldu behar bagaitu ere, egingo du lotsa haundirik gabe
20. jaione - 2008-05-06 | 08:46
Joxejoxe, PNV bera lurperatuko da. Ez da inongo borroketan paretik kendu. Boterea kolokan ikusten duenean beti egingo du borroka, esertokiei eutsi... duen boterea ez galtzeko. Hori egiteko beste batzuen bizitza izorratzen badu ere (galdetu ino galparsorori) berdin da. Gainera etika lezioak emateko, estatu antidemokratiko, torturatzaile bati eskutik helduta doa lotsa gutxirekin. Ze lezio eman behar digute guri? Ez kondenatzea izugarrizko delitua da, baina atxilotutako guztiei kriston jipoiak ematen dsizkien polizia duen estatua zintzoa da. Faorez. Gertztzen dena PNV barruan daukatela orain nahiko kakanahaste eta komeria. Hauteskundeetako emaitza esksak, lehendakaritza galtzeko arriskuaren mamua... noraeza, asken finean, eta berdin zaie aurretik nor eramaten duten, eskua nori eman...Bat baino gehiago Arzalluzekin gogoratzen hasi dela uste dut. Ez dut esango asko maite nuenik, izugarriak (dispertsioa...) gertatu ziren bere garaizn-eta. Baina gauzak beste era batera eramango zituela dudarik ez. Hauek beren esartokiei eusteagatik edozer egiteko gai dira.
Eta hori, lehen batek esandakoa, bakoitzak bere ardurak ditu. Ezin duzu egin hemen gertatzen den guztiaren erantzunkizuna ETAren gainean jarri. Zeure burua etra beste denak engainatzen ari zara. Bakoitzak dauka bere erantzunkizuna, eta arin-arin dabilen ustetan dagoeank izaten du zamarik haundiena askotan
21. jaione - 2008-05-06 | 08:47
barkatu bat borratzu zaidalakoan, biak atera dira azkenean
22. flakoa - 2008-05-06 | 09:39
Ai JoxeJoxe.. PNVk horixe ez du egin ba... apartatu! Azpeitian ostegunean aurkeztu behar duen mozioa ejenplu bikaina dugu... Erditik kendu da, baina alde batetara mugituz, estatuaren aldera, alegia... Izan bait ditu aukerak beste aldera ere mugitzeko: baina nazio eztabaidagunean ez du parte hartu, Aberri Egun bateratuan ez zuen parte hartu, Iparraldeko hauteskundeetan ez zuen gainontzeko alderdi abertzaleekin bat egin...
23. JoxeJoxe - 2008-05-06 | 11:22
Gauza guztien errua ETAri botatzen ez naiz ari. Esaten ari naizen bakarra da guzti hau aldatu dezakeen bakarra ETA dela armak utziz. Berdin zait errudun morala zein den. Beste aktore guztiek beren papela jokatzen dute beraien interesak defendatuz. PSOEk errepresioa areagotu espainian botuak jasoz eta abertzaleak eskuz eta ankaz lotuz. PNV ekilibrioak eginez alde batetik ezker abertzaletik urrunduz ez zipristintzeko eta bestetik PSOEtik urrunduz ezker abertzalearen botoak jasotzeko.Orain arteko hau logikoa da.
Ezker abertzalea da gauza ilogikoak egiten ari den bakarra. Uste dut "El silencio de los corderos" filmean entzun nuela nola ardiak ilaran joaten diren bata bestearen atzetik borreroak banan banan akatzen dituelarik. Aurrekoari zer gertatzen zaio ikusten dute baina berdin berdin jarraitzen dute ixil ixilik borreroaren eskuetara. Horixe bera egiten ari da ezker abertzalea.ETAk hartu du erabakia eta ezker abetzale osoak ardiak bezala jarratzen du bidea.
Jende argi asko dago ezker abertzalean baina agindu ETAk egiten du. Adibide bat jartzeko, tregua puskatzeko erabakia hartu zuenak egin al du nahiko meritu ezker abertzalearen estrategiaren nondik norakoak erabakiteko? Ze formazio du? Ze experientzia?
Zergatik balio du bere iritziak Arnaldo Otegirenak baino gehiago?
24. jaione - 2008-05-06 | 12:12
guzti hau aldatu dezakeen bakarra ETA dela armak utziz"?
Zer iruditzen zaizu gertatuko litzatekeela gobernuak euskaldunoi zer izan nahi dugun erabakitzen utziko baligute? Uste al duzu ETAk berean jarraituko lukeela hemen denon eskubideak errespetatuko balira?
Horixe egin duz, bai, ETAri bota erru guztia, dena bere erantzunkizuna balitz bezala.
PNV PSOErengandik hurrundu? Ikusi al zenuen joan den asteburuan Berriak zekarren argazkia? Giza eskubideen egunean, gonbidapena luzatu ondoren sarrera ukatu eta nola atera ziren Etxeratekoak denon, gure Eusko Gobernuko egoitzatik, triste, amorruarekin, sorpresarik gabe, hala ere. Ni, Joxeparen duintasunarekin gelditzen naiz, ez botereak eta diruak usteldutako politiko profesional horiekin.
Ezker Abertzalean ere ez ziren gauza guztiak ondo egingo. Baina esaidazu, ilegalizazioak, kartzelaratzeak, diru kontuen blokeoak... jasan dituenak jasan eta gero, oraindik dagoen indarra eta lanerako gogoa beste inon ikusten duzu?
25. JoxeJoxe - 2008-05-06 | 12:45
jaione, orainarte egin ez badu orain zergatik uste duzu erabakitzen utzio digula? Ezin duzu gobernuak bere jarrera aldatzerik espero orain arte bezala jardunada ondo joan bazaio.
Duintasun handiarekin buruarekin pareta jotzen eta beste guztiei errua botatzen jarraitue behar al dezute?
Zuk indarra eta lanerako gogoa ikusten dituzu, nik berriz etsipena eta noraeza ikusten ditut ezker abertzalean. Zein da ezker abertzalearen plana?
Ez dauka planik, bizirauten nahiko lan dauka.
ETAren kontra hitzegitea tabu bat da ezker abertzalean.
Eta erantzun Jaione, logikoa iruditzen al zaizu tregua puskatzeko erabakia hartu zen bezala hartzea? Ziur nago ezker abertzalearen gehiengo haundi bat (zeu ere bai seuguruena) horren kontra zegoela.Ez al diozue ezer esan behar ETAri?
26. flakoa - 2008-05-06 | 13:57
Gauza batetan zaude zeharo oker, nire ustez, JoxeJoxe: ETAren baitan jartzen duzu konponbiderako aukera bakarra. Eta nire galdera da: borroka armatuarekin ezik, gatazka honekin behinbetiko bukatzeko, uste duzu nahikoa dela ETAk armak uztea? horrekin bakarrik ez da ezer konpontzen.... Baina tira, hain urrutira joan gabe: uste duzu INORK BADUELA ESKUBIDERIK KONDENATU NAHI EZ DUZUN HURA EZ KONDENATZEAGATIK, INOR ILEZGALIZATZEKO, KARTZELERATZEKO, JIPOITZEKO ESKUBIDERIK? Eta beraz, INORK BADUELA ESKUBIDERIK NIRI ESATEKO ZER ETA NOLA KONDENATU BEHAR DUDAN, BESTELA UDALETIK BOTAKO NAUEN MEHATXUPEAN?
27. jaione - 2008-05-06 | 14:08
PSOEren,edo momentuan gobernuan dagoen partidu guztien plana: Espaņa una y libre, gu guztiok zapaldu behar bagaituzte ere.
PNVren plana: dituen botere guneei eutsi, horretarako nor zapaltzen duen asko inporta gabe.
Ezker Abertzalearen plana, herri honen eskubideen alde borroka egitea. Bai, arrazoi duzu bizirauten nahiko lan badugula diozunean. Horixe uste zuten sasidemokrata guzti horiek, ezker abertzalearekin lehenago bukatuko zutela. Oker dabiltza.
Ez nago ados ETAren kontra hitzegitea tabu bat denik ezker abertzalean. Badago jendea ETAren ekintzekin ados ez dagoena eta nik uste nahiko lasai hitzegiten dela horretaz. Baina, gauza bat, ni, Ezker Abertzaleko kide izan eta ETAren ekintzekin ados ez banengo, Ezker Abertzalearen barruan geldituko litzateke hori (normalean gertatzen den moduan. Bestelakoak Aralarren-edo ibiliko dira). Honek kondenen istorioaren antza du. Bai, esan behar diozue ETAri gelditzeko... Besteei eskatzen ez zaiena Ezker Abertzaleari eskatzen zaio. Egin dezatela berdina politiko demokrata guztiek. Esan dezatela ETArekin ados ez daudela eta gainera euskaldun asko torturatu eta kartzelaratzen dituztela egunero... Zergatik ez diezue hori eskatzen zeuon politikariei?
Zergatik puskatu zen tregua? Berriro ere ardura guztia ETAren gainean uzten duzu. Bai, tregua ETAk hautsi zuen, baino asko eta asko zebilen horretxen bila, ez ahaztu.
|