|
|
|
Zaparraie taldearen bidez Azpeitia Run4unity-n
KULTURA | Urola Kostako Hitza |
2008/04/29
18:08
Mundu mailako ekimena maiatzaren 10ean da eta herrian oinezko ibilbide bat antolatu dute
"Ardatza herrialde, erlijio eta kultura desberdinen arteko bakea eta elkartasuna dira" adierazi du Zaperraie taldeak
Parrokiko Zaparraie Taldekoak astelehenean Run4unity aurkezten. |
Maiatzak 10ean nazioarte mailan egingo duten Run4unity ekimenean parte hartuko du Azpeitiak, Parrokiako Zaparraie Aisialdi Taldearen bidez.
"Ekimena elizako herri mugimenduak antolatzen du eta ardatza herrialde, erlijio eta kultura desberdinen arteko bakea eta elkartasuna dira", Zaparraiekoen esanetan.
Datorren hilaren 10ean herrian oinezko ibilbide bat antolatu dute, 16:30ean, herriko plazatik irtenda. "Run4unity mundu mailako martxa errelebo bat da. Munduko hainbat lurraldetan egingo da eta aurten Azpeitiko herriak ere parte hartuko du. Elkartasun eta pakearen aldekoa da, baina beti ere erlijio eta kultura desberdinak errespetatuz eta tartekatuz", diote Parrokiako aisialdi taldekoek. Ekimenak oinarri kirola ere hartzen du, "gure kasuan, herrian oinezko ibilbide bat egingo dugu".
Azken edizioa 2005ean egin zutela gogorarazi dute, "orduan 89 nazioak hartu zuten parte, 300 herri edota hirik eta 100.000 gaztek baino gehiagok". Bertan parte hartzen dutenek "urrezko arau" bat jarraitzen dute: Ez egin besteei zure egitea nahi ez duzunik. "Elkartasuna adierazteko ekintza bat da azken batean". Mundu mailako ekimena Zeelanda Berrian hasiko dute, eta parte-hartzaileek elkarren berri izateko Internet bidezko loturak egingo dituzte.
RUN4UNITY AZPEITIAN
-Eguna, ordua eta lekua. Maiatzak
10, larunbata. 16:30ean irtengo
da ekimena, herriko plazatik.
-Ibilbidea. Herriko plaza, alde zaharra,
Olazko Amaren plaza, Arana,
Hartzubia, Pablo Vi.a, San
Martin egoitza eta Betharrametako
jolas tokia. Bukaera emateko DJ
festa ere antolatu dute.
|
1. ander - 2008-04-29 | 22:13
Aupa gazteak! Horrelako ekimenak sortu behar dira herrian, bakea eta elkartasuna bultzatuko dituztenak. Zorionak!
2. Aupa - 2008-04-30 | 15:29
Zorionak gazte hauei. Ez dira Azpeitin holako mugimendu asko ikusten. Ea jende asko biltzen den maiatzak 10 ean. Ni han izango naiz behintzat. Denok bakea eta askatasuna behar dugu, ideia, erligio eta kultura desberdinak izan harren. Denok jarri behar dugu pixkat gure aldetik.
ZORIONAK NERE PARTETIK ERE!!!!!!!!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|