|
|
|
Sei adin txikiko zauritu dira Oņatz bidean izandako auto istripuan
GIZARTEA | uztarria.com |
2008/04/28
09:42
.13 eta 16 urte bitarteko gazteak dira zauritutakoak, eta hiru larri daude
Ezbeharra atzo, igandea, 16:30ak aldera gertatu zen, Garin baserriaren parean
Azken albistea (2008/04/28. 15:26). Ertzaintza lekuko bila dabil
Oņatz bidean gertatu zen istripua. Gaur, astelehena, autoa borobilean sartuta oraindik erretiratu gabe zegoen. |
Sei adin txikiko zauritu ziren atzo, igandea, Oņatz bidean izandako auto istripuan, eta haietako hiru larri daude. Ezbeharra 16:30ak aldera gertatu zen. Antza denez, Garin baserriaren inguruan, autoak errepidetik irten eta malkar batetik behera joan zen.
Autoan 13 eta 16 urte bitarteko bost gazte zihoazen eta bostak zauritu ziren. Osakidetzaren helikopteroan eraman zituzten Barakaldoko ospitalera.
Gazteak Azpeitikoak eta ingurukoak dira.
Azkeneko albistea (2008/04/28. 15:26). Ertzaintza lekuko bila dabil
Istripuaren zergatiak argitzeko Ertzaintza lekuko bila dabil eta ezbeharraren inguruan inork datu argigarririk balu Azkoitiko Ertzainetxeko Argiketa sailarekin harremanetan jartzeko eskatu dute (943 083780).
Bestalde, Ertzaintzak lehen hipotesietan adin txikiko bost lagun zihoazela esan badu ere, orain, autoan sei zihoazela baieztatu du.
|
1. korteta - 2008-04-28 | 12:47
Izugarria iruditzen zait horrelakoak gertatzea, hala ere, ez zait batere harritzen. Niri berdin zait BMW bat izan edo cuatro latas bat. Orain ziur beste gurasoek gidatzen zuten gurasoei edo gazteari botatzen diotela errua (horrelakoak beti gertatzen dira) baina nik uste dut kotxean zihoazten guztiek dutela errua, guztiek konsekuente bait ziren egiten ari zirenaz. Norbaitek ere erakutsiko zion gazteari kotxea gidatzen, behintzat nola arrankatu eta nola sartu martxak. Baina kotxea hartzea okurritzea ere!! Betikoa noski. Afizio latza dago inguru hauetan kotxearekin eta gazteek ez dute jakiten zein magnitudetako arriskua egon daitekeen. Ez gazte adin txikiko, ez gazte helduak ezta helduak ere. Baina argi dago adin txikiko batek ez duela autoeskolako frogarik pasa eta ez du bere barruan probatu zer dan kotxe bat gidatzea.
Ah, ta Uztarriari esan, irratian eta egunkarietan kotxean 6 LAGUN zihoaztela aipatzen dutela. 4 Azpeitiar, Aizanako bat eta Errezilgo bat. Hori da irratian entzun dudana eta egunkarietan datorrena. Hau argitzea bazenute... eskerrik asko.
2. azpeitiarbat - 2008-04-28 | 16:13
Aupa Azpeitiar,
Nola liteke istripu bat izan zauritu larriak egon eta pena kotxeak ematen dizula esatea?
Baina orain garrantzitsua gazte batzuk larri daudela da, ea denak ondo ateratzen diren, eta animo ezagunen bat gaztetxoen artean duzutenoi!!!
3. J - 2008-04-28 | 16:30
Kontrolik gabe dabillena hi haizekala iruditzen zaidak niri Azpeitiar. Hemen gertatu den gauza bakarra dek gaztetxo batzuk eginiko "ganberrada" (edo nahi dezuen bezela deitu) baten ondorioz istripu larri bat izan dutela eta batzuk larri daudela, besterik ez. Lehen familiakoak nahikoa bizitzen ari ez badira holako "iluminau" irteerak entzutea bakarrik falta zaiek. Ez dezagun bururik galdu. Animoak zaurituei eta senideei.
4. azpeitiar - 2008-04-28 | 19:12
Hori oso ondo zegok eta kotxearena exagerazio baten moduan esan diat, ez diat benetan hori pentsatzen. Hala ere ganberrada hau egitea burutik pasatzea bakarrik niri lotsagarria iruditzen zaidak eta txarrena da honekin ez direla eskarmentatuko.
Benetan, animoak eman nahi nizkioke zaurituta daudenen familiei eta aber guztiak ere ongi irtetzen diren.
P.D: Uztarria, esan duda bezala gazteleraz esaten den ŋpregunta retorico? bat zen exagerazio batekin eta ez zait iruditzen erantzuna kentzerainokoa izan denik
P.D 2: azpeitiar bat, badaude hor pare bat ezagunak ditudanak, neu ere gaztea naiz eta
5. uztarria - 2008-04-29 | 17:08
Uztarriak mezuren bat edo esaldiren bat ezabatu badu, iritziak albistearekin zer ikusirik ez zuelako edo iraingarriak zirelako ezabatu ditu.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|