Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Jaurlaritzak Gazumen parke eolikoa jartzeko egitasmoa adjudikatu du

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Jaurlaritzak Gazumen parke eolikoa jartzeko egitasmoa adjudikatu du

GIZARTEA | uztarria.com |  2008/04/24  14:00

Orain, sei hilabete dituzte enpresek, proiektuak idatzi eta ingurumen eraginaren azterketak prestatzeko

Errezilgo mendian parke eolikoak jartzeko egitasmoa azaldu zutenetik, planak kritika ugari eragin ditu

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak Errezilgo Gazume mendian parke eolikoa jartzeko egitasmoa adjudikatu berri du. Gazumekoarekin batera, beste hamalau tokitan eolikoak jartzeko planen tramitazioa ere hasi du. Jaurlaritzak energia berriztagarrien erabilera bultzatu nahi du proiektuen bidez eta denak eginez gero, 600.000 biztanleren energia kontsumoa aseko litzatekeela azaldu du.

Enpresek sei hilabeteko epea dute orain instalazioaren oinarrizko proiektua idatzi eta ingurumen eraginaren azterketa prestatzeko. Gero, bi agiriak jendaurrean jarriko dituzte eta alegazioak egin ahal izango zaizkie. Agiri horiez gain, udalei, foru aldundiari eta beste erakunde batzuei txostenak eskatuko dizkiete.

Errezilgo Udalak aho batez ezezkoa eman zion Jaurlaritzaren egitasmoari, orain bost urte aurkeztu zutenean.

Azpeititik ere kritikak

Parke eolikoen planak Azpeititik ere kritika ugari eragin izan ditu. Azpeitiko Erkaxo, ingurugiro taldeak esaterako, plana bertan behera uzteko aldarria egina du, proiektuak mendietan izango duen eragina dela eta.

Informazio gehiago Berria egunkarian

 

 

1.  garola - 2008-04-24 | 19:57
Nei ondo iruitze zetak ba plan hau.
Jode dana nahi diau, energi garbiye, kontaminaziyue bajau ta .....
Ba hortako iruitzezik zeozertan hasiberkoala, ta araban ta olako dexente ikustek, baņa olako kalte haundik einbe.

2.  xenpelar - 2008-04-25 | 08:33
Gutxiyo konsumitzen, ez industri eolikoa mendi-punta
eramaten. Eztikela olako kalte haundik eiten? Nun bizi
haiz txikito?...

3.  jackaubrey - 2008-04-25 | 11:15
nahikue diau. hain leku txikiyen zenbat haize-errota sartzeituk? eta haize-errota hoyek zenbat energi sortukoebe ta zertako izengoa? araban da eitie normaloue iruitzezetak ze leku askoz geyo zeok parke bat eiteko... holako paraje eder baten nola leike. gure ondare ekologikue ta paisajistikue zakutik hartzea bialtzen ai gaituk la ostia. inguru hortan earki ai dituk jaurlaritza eta errezilgo udala. haize-errotak gazumen eta estratako kanterie ere zabaldu eta haunditzea, hoi dek. inguruen dauken bailaraik polittena izengoek eta ala txikiu einber.kaka, hoixe dek hau!!

4.  garola - 2008-04-25 | 19:00
Hi aiz hi egoistie!!!
Hi eurie ta bestina aizi artzea ez???
Araban ta normaloue dek ta an bai ez???
Ba jakizak paraje artan bizi ta ue matte unak hire gauza bea pentsau leikela
Ta ola euk botatao pelotie atzea bueltan.
Hemen geurie ondo nahi diau, ta beste tokitan ba ein gauzak, guk aproetxakotxiau ta.
Ba txikito, ni emen bizi nauk, hi etzekit nun biziko aizen.

5.  jackaubrey - 2008-04-25 | 22:28
hi garola lasaitua ai txikito!! hik hainbeste baldin bakik eta aldekue baldin bahaiz, azalduyek zenbat energi eta zertako erabilikoan. eta hor lau haize-errota jartziek suposatzeun gastue eta txikiziyuek errentagarri nola eingoyen. ta bai, nik nerie defendiukoyat. kontxan eztitxiabe sekula jarriko ezetz? ta urgullen e ezetz? ba hori. holakotan ingurunie zaintziek bere zentzue aukikoikpa.arabako zenbait lekutan eztek inorre bizi eta landa hutsek dituk eta haizeiek la ostia jotzeik, ba han parke bat eitie normalo iruitzezitek eta ez korridore ekologiko baten. ze hik ez baldin badakike txikito,gazume, erniyo ta arzalluz bailarie eta inguruek daukeben balore ekologikueatik babestuta zaudek.ordun ia heuk ze aprobetxaberdekan. ta ni arzalluz bailaran bizi nauk txikito. araban ez al dituk hemen aldien errota askoz geyo ikusten? ba zeozeatik izengoek ez? orduen izarraitzene jarri eingotxiau ze iruitzezak? ta lasaituai`, jarrikotxiabe errotak eta, zer daukek akziyon bat o?

6.  garola - 2008-04-27 | 13:26
Ba egiya esan, izarraitzen jartzia pentsatzebaue, ba jarri ditzatela ba.
Nik akziyoik batez, ta energio oli zertako izangoane ez, baņa ala eo ola energi oi atea berkoala bai.

7.  korteta - 2008-04-28 | 13:13
haiziek eramango gatxik...

8.  Igor - 2008-04-28 | 14:08
Orain dela urte batzuk, euskal komunidade autonomuen estudiyo bat ein zan, energia eolikuentzako leku egokiyenak zein zien ikusiyez. Horren arabera, fase diferentetan ai die errotak ipintzen. Euskal herriyen konsumotiken ze %-eko ateatzean hortiken nik ezdakit, baņo Lemoizko zentral nuklearrare ez da nahi, zornotzako zentral termikuere ez da nai, inzineradorake ez die nahi...
gaur periodikuen jartzeu, itxasuen olatuekin energiye ateatzeko planta pare bat ipintzie pentsatzen ai dala eusko gobiernue, horren kontrare zeoze eongoa... Erabaki dezagun nola nahi deun bizitzie, Chiapaseko junglako indigenak bezela nahi badeu, energi geyenak soberan daude, baņo, damakigun trenien segiu nahi badeu, AHT re beharko deu

9.  jackaubrey - 2008-04-28 | 15:51
garbi zeok zeoze ta nunbaiten ein berdala bestela planetie jota lertu eingoyau.nik esateyaten gauza bakarra dek gauze hoyek eiteakun informaziyo geyo emanber dala eta kontu haundiyekin aukerau ber diela lekuek.

10.  garola - 2008-04-28 | 19:24
ni igorrekin erabat ados

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak