Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Maiatzaren 10ean jokatu du Azpeitiak Herriarteko Pilota Txapelketako lehen partida

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Maiatzaren 10ean jokatu du Azpeitiak Herriarteko Pilota Txapelketako lehen partida

KIROLAK | uztarria.com |  2008/04/24  09:58

Joan den astean egin zuten zozketa eta asteburuan jokatuko dituzte lehen partidak

Iaz finalera iritsi zelako, Azpeitia final-hamaseirenetan hasiko da

Maiatzaren 10ean jokatu du Azpeitiak Herriarteko Pilota Txapelketako lehen partida. Joan den astean egin zuten zozketa eta asteburuan jokatu dituzte txapelketako lehen partidak. Iaz finalera iritsi zelako, Azpeitia final-hamaseirenetan hasiko da lehian.

Denera, 26 herrik hartuko dute parte eta asteburu honetan 26 horietatik 20k jokatuko dituzte partidak. Hortik, 10 sailkatuko dira final-hamaiserenetarako eta iaz hoberenak izan ziren herriak gehituko dira lehiara, beste 6 herri, hain zuzen; tartean Azpeitia.

Jesus Ruiz Argandoņa Keuttin Ilunpeko kidearen arabera, "ekipo ona" prestatu dute aurtengo txapelketarako: "Iaz bezala, finalera iristeko modukoa. Gero, hala ere, ikusi egin beharko da, aurretik ez delako jakiten".

Amezketa edo Beasain izango du kontrario Azpeitiak maiatzaren 10ean. Izan ere, asteburu honetan eta hurrengoan jokatu dituzte bi herri horiek elkarren kontrako partidak eta irabazle ateratzen denak jokatuko du Azpeitiaren kontra. Lehenengo partida, hau da, joanekoa, kanpoan jokatuko du Azpeitiak eta itzulikoa etxean.

Pilotari berri bat taldean

"Batek ezik, iazko pilotari berdinek jokatuko dute aurtengo txapelketa", dio Ruiz Argandoņak. Pilotari berri bat gehituko da aurten taldera. Kadeteen mailan Markel Etxanizek jokatuko du lehen aldiz iazko Andoni Aizpururekin. Jubeniletan, iaz kadete mailan jokatu zuen Daniel Murgiondok jokatuko du Joanes Otamendirekin batera. Eta maila nagusian iazko berdinak ariko dira: Jurgi Larraņaga eta Josu Uzkudun.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak