|
1. flakoa - 2008-04-22 | 12:15
Kuriosoa da EAJ nola sartu den, bete-betean, PSOE eta EAJk diseinaturiko estrategian. Eta nire ustez, estrategia horren helburua ez da ETAren ekintza armatuekin bukatzea. Estrategia horren helburua, ezker abertzalearen ingurune sozial-politikoa desagerraraztea da; independentziaren alde eta 7 lurraldeetarako erabakitze eskubidearen alde ari den inguru soziala suntsitu nahi dute. Eta horretan kokatzen da nire uste kondenen dinamika. Bai baidakite ezker abertzalea ez dela joko horretan sartuko.
2. flakoa - 2008-04-22 | 12:20
Baina galdera da: zergatik kondenatu behar du inork ezer, hori ez badu egin nahi? nor da nor, inori zer esan behar duen agintzeko edo inposatzeko? Ados, ETAren biolentziak kalte asko eragin du. Baina nik ez badut kondenatu nahi, zer?
Baina hala ere, lotsagarriena: kondena eskatzeko mozioan, zeinekin eta GAL, torturak babesten dituztenekin, euskalgintza-herri-mugimendu-alderdi politiko guzti-guztiak ilegalizatu eta ehundaka errugabe kartzeleratu eta torturatu dituztenekin bat egin? Eta horretarako ETIKA eta MORALA erabili arrazoi bezala? faooooooooooorez!
3. flakoa - 2008-04-22 | 12:24
Reincidentes-ek kantu batetan zioen egi galanta: "quien dictara las razones de conciencia...Quien esta limpio, para condenar la violencia?"
4. flakoa - 2008-04-22 | 12:27
Eta momentuz, bukatzeko: ez ote da hankasartze estrategiko galanta (benetan gmozio hauek bultzatzen dituztenek gatazkarekin bukatu nahi badute...) ezker abertzalea bide horretara eraman nahi izatea? benetan gatazkarekin bukatzea bilatzen badute behinipein... Nik zalantza galantak baititut...
5. Ander - 2008-04-22 | 12:47
kaixo. flakoa, altuago esan zenezake, baino garbiago ez. Esan duzunean ezker abertzalearen ingurune sozial-politikoa desagerraraztearena, dianaren erdi erdian jo duzu. Aurreko astean, Diario Vascon, Josu Jon Imaz jeltzale baino ez abertzaleak, zera adierazi zuen. Estatu Batuetan, denborarekin ku klux klana suntsitu zutela. Noski, xelebre histeriko horren hitzak, ez dira alperrik esandakoak. Gure ingurunera ekarri ezkero, badakigu zer esan nahi duten bere hitz politek. Eta nere galdera da: "Hauek burutik jota al daude?". Egia esan ez dute ematen euskaldunak direnik, hemen bizi izan direnik hainbeste urtean!! Orain serio mintzatuta, benetan uste al dute herri mugimendu hau itzalduko dutela? Zenbat urte luzatu nahi dute gatazka? Hauei herritarrak inporta zaiela uste al duzue bene-benetan?? Noski, urtean 400.000€ + azpitik jasotakoak, bere kontu korrontean ingresatzen dituen zakur bati, zer axola dio gatazkak? Hainbeste kobratuta, herriko plazan narru gorrik ere hasiko litzateke bat baino gehiago dantzan!! Azkenean herritar soilak gara gatazka sofritzen duten bakarrak. Herritarrak, presoen senideak, biolentziak ikutzen dituen familiak, hildakoak. Politikoei uste al duzue, errenterian 14 gazte atxilotu eta inkomunikatu dituztelako,(minimo etikoak badituzte behintzat), zerbait esango dutela? 20, 21 urteko gazteak gipoitzen ari dira espainiako komisaldegietan!!! Non daude PNVren kondenak????????? NON DAUDE!!!!!!!!! Farruquito kalean da, Roca eta Julian Muñoz kalean dira, bere andrea hil duen gizona kalean da, denak urte bete baino lehenago. Bitartean segiko gazteak 6!!!! 6 urte gartzelan jakin gabe zer delitu leporatzen dieten! 6 urte!!! gaztaro oso bat. KONDENAK SAR ITZAZUE IPURDIKO ZULOTIK!
6. Ander - 2008-04-22 | 13:00
Julian, hik besteak baino azkarragoa ematen duk. Barru barruan bazekiat pentsatzen dekela mozio hauek ez garamatzatela inora. Euskadi Buru Batzarrak esaten duenari men egin behar al diok? Bazekiat Gipuzku Buru Batzarra aurka agertu zela baino EBB-k esaten duena egingo duela esan zian. Ez al zaik iruditzen, badela ordua Euskadi Buru Batzarrean dauden espainolista diru-jale horiei aurre egiteko garaia? Ez al hukek nahiko Xabier Arzallusek bere garaian gidatu zian EAJ? Momentu honetan, ezin uka daiteke EAJ-k ez duela inolako lidertzarik. Telebistan gehiago ematen du Patxi Lopez lehendakaria dela, lehendakaria bera baino. Uste diat gehiegi zapaltzen usten ari zaretela gure herrietan espainiako bandera inposatu nahi diguten espainolista, ezin-integraturiko horiei.
7. haizeaburuan - 2008-04-22 | 13:35
Bueno, orain artean ezin jasanda egon dira EAJkoak ANV zegoelako udaletxean, eta orain gustora, argi izpi bat ikusi dutenean dena euren erara manejatzeko aukera. Hauek PPkoak baino okerragoak dira askoz ere.
8. JoxeJoxe - 2008-04-22 | 18:29
Jendie nazka nazka egiten ari dek ezker abertzalearen jokabidearekin.Ez al zerate konturatzen zuen jarreraren ondorioz jendeak pasatu egiten duela jasaten dituzuen eta jasango dituzuen erasoetaz. Ez al zerate konturatzen estatu espainolak nahi duen guztia egin dezakela eta euskal gizarteak beste aldera begiratuko duela zuek ETArekiko daukazuen jarreragatik?
konklusiyoa allegau nauk ezker abertzalien ezker abertzaleko tontuenak agintzebela, bestela eztek posible.Zer dek bide hontatik jarraituta gertatu daitekken gauzarik onena?
9. TxipliTxaplaPum - 2008-04-22 | 22:11
Ze proposatzek ordun JoxeJoxe? Prakak bajau ta atzetik ematen uztie Espainiako gobernuei? Demokrazia izena jarri dioten beraien sistema hortan parte hartu eta ahaztu euskaldunek geala? ahaztu eskubidie diaula autodeterminazioa eskatzeko eta presoak kartzelan ustel daitezela? Utzi espainiko banderie jartzen gogo putie emateioben lekun? Parre iten utzi? Ba al dakik zer joditzeizuen gehiena? Ezker abertzaliek pauso bat beare eztula atzea ematen. Potruek dauzkela kistonak, kiston gaztiek dauzkela, oso ondo antolatzeienak eta sistema hontako porkeri dana plazaratzebenak diela eta ezker abertzaliek bere idealak eztizkikela aldau hainbeste urtien zehar. Azken finien, ezker abertzalie eztekela diruekin saltzen eta eztekela salduko! Jai earra daukezue pentsatzen badezue ezker abertzalie lau txakur txikiatik saldukoala espainiko estaduei. Parre iteiat! JA! Gu beste pasta batekuek gaituk. Sufriu eingoiau, baino garaipena etorrikoek, guk eztiau etsiko, hori ARGI eta GARBI. Errezena earki bizitzie dek, danai bai esan eta PNV-k iteizkiken streptease politikuek itie dek. PSOEren putie emateik PNV-k.
10. jozu - 2008-04-22 | 22:14
Joxe joxe! Earra ematem ai haiz!!!!
Ridikulo earra eiten ai dituk PNVko inteligente hauek zentsura moziyuen kontura. Earrak zaudek hauek etika ta moralan klasiek emateko. Eizmendi alkate zala eon huan azpeitin eon dan udalbatzarrik antidemokratikuena. Gogoratu azpeitiarrak HABEArentzat erabaki zixkiaben lau zinegotzi, PNV-PSOE-PP-EAk lapurtu zituztela.
11. TxipliTxaplaPum - 2008-04-22 | 22:15
Argala : Antolakuntza, konpromezuak eta borrokak atzeraezina egiten dute garaipena!!! Denborie sobran zaukeau. Zuek hartu dezue zuen bidie. PSOEn eskutik jutie ta antolatzeizkiken zirko eta proposamen guztiei BAI esatie. Anderrek esan diken bezela, lidertza galtzen ai zeate, eztezuelako jakin PSOEi STOP esaten! Abertzaliek etzeate, entregau batzuk zeate.
12. jozu - 2008-04-22 | 22:18
Joxe joxe! Earra ematen ai haiz.
PNVko inteligente hoyek, biolentziye babestu ta goraipatzen diabe. Guardia zibilei, Polizi espainiarrai ta Ertzaintzai babes osue emanez.
Biolentziye erabiltzen diabe bere proiektu politikuen mesedetan.
13. jozu - 2008-04-22 | 22:23
Joxe joxe! Earra ematen ai haiz!
PNVko inteligente hoyei interesatzen zakoben gauze bakarra boterie ta dirue dek. Galdeu bestela Txabarriri, Beasaingo alkate izen eta 5 etxebizitzan jabe dan jeltzale horri, gugenheineko lapurrei, edota kargu publikotatik aberastu dien lotsagabe hoyei danai. Eztitxiauba ezautzen...
14. jozu - 2008-04-22 | 22:26
Joxe joxe! Earra ematen ai haiz!
Gatazkie konpondu ta sufrimendukin bukatzeko borondatie dakenak. Euskal Herriyen hitze ta erabakiyen alde ari dituk lanien. Ta noski. PNVko inteligente hoyek, bide hortatik urruti zabiltzek.
15. nekane - 2008-04-22 | 22:30
PNVko gipuzkuko batzarra, zentsura mozio hauen aurka agertu zen. Egibarrek esan zuen, ez zuela gatazkaren konponbidea laguntzen. Hau al da Azpeitiko PNVk gatazka konpontzeko egiten duen ekarpena? Eizmendi ta konpainia ados al daude mozio hau aurkeztearekin?
16. azpeitiar - 2008-04-22 | 23:38
haizeaburuan, horie z da hala. Ziur nago EAJ-k normalizaziorako bideari eutsi nahi diola eta ANV kendue eta EAJ jartzeak ez du inundik inorako normalizaziorik. Bestetik, garbi dao ANV-k ez duela dimitituko eta ARALAR, PSOE eta EA k, ez du mozioa aurrera eramango. Horregatik, Ander, Flakoa eta konpainia, lasai egon zaitezkete
17. jackaubrey - 2008-04-23 | 00:24
su eten garayen inoiz baino itxaropen haundiyo izen nuen nik. baino beste behin korapilue geo ta estuo eiten ai da.nik ez det politikan sinisten, eo gaur egungo alderdiyetan. ez dao inorre hau zuzendukoiniken.ta gu euskaldunok, alkar ito nayen. espaini alde hortan gustoa berdu batematek.divide y venceras.hor,gure herriko alderdi bat bestie kentzeko moziyo bat planteau nayen, objetivo cumplido. gurie dan herri langile ta jatorrakin da, guri tokauber gatazka hau.
18. TxipliTxaplaPum - 2008-04-23 | 07:05
Arrazoie daukek jackaubrey. Divide y venceras politika hori diseinau ziaben euskaldunek elkar ez ados jartzeko. Nere ustez abertzale guztiok bat egin beharko genikek. Lurraldetasune eta autodeterminazioa eskatzeko. Beste gauze bat da PNV inoiz ez eotie ados beste alderdiekin. Azken hauteskunde hauetan ez zeuean prest frente bat osatzeko aralar eta EAkin. Beak ikusikoiabe ze iteiaben, baino historie idazten ai dek.
19. haizeaburuan - 2008-04-23 | 09:38
Azpeitiar! Axkoitiarra ematek, motel! EAJk normalizaziyu nahi??? Hoiek poltxiku bete ezkeo gustoa motel!!! (eo neska!)
20. JoxeJoxe - 2008-04-23 | 09:55
Dixkurauta zaudete PNVn alde naola pentsatzen badezute. Deseatzen natxeok hauek agintetik kentzeko. Gauze onak eta txarrak ein dizkiabe baina ainbeste urte agintzen berdinek eotie ez dek ona. Gertatzeana dek alternaiba izen ber lukebenak ETAk ondo lotuta dauzkela. Eta ez dezute erantzun , zuen hipotesik optimistana zein da burruke armauek jarraitzen badu?
Kontuen eukita estatu españolien agintien daonai ETA eta bere ingurue matxakatziek botuek emateizkola eta ETAk zenbat eta astakei aundiyo ei efekto hau haundiyo dala, nola pentsatzezue indarkeiz horri buelta eman leikela? Batematek esan dik izurratzen nauna dala ikustie nola ezker abertzaliek ez dun pausoik atzea ematen,eta ala dek, ikusteiat buruekin paretie jo ta jo ari dala , pauso bat atzea ta aldamenea eman eta aurreruntz jarraitu ordez.
Erabakiyek buruekin hartu ordez bihotzakin hartzen ari zeate. Inork benetan pentsatzen al du ETAk gobierno española belauniko jarrikounik? Ze kalte eingo likik gaur arratsaldien ETAk komunikau bat ateako balu esanez betirako armak lagatzeitula?
21. egurra - 2008-04-23 | 10:06
batzuk ETA-i porkulo emateko ezker abertzaliei, bestiek Gobernu españolai porkulo emateko PNVei.... Azkenien euskaldunek ai gea gure Euskal Herri maitie porkulo ematen!! DANOK!! Nehikue deu!! Euskal Nazio aske bat sortu nahi badeu, lenengo pasue geure artien ados jartzie da, ta gero nazio eraikuntzan lan eitie. Oin badakit erantzunek zein izengoien, PNV españolakin.. Ezker abertzalie ETAkin.. Ez gaitezen eroi joku hortan ta beingoz jar daitezela mai batien euskaldunek, gure herriyen oinarriyek adosteko.
22. bi - 2008-04-23 | 11:14
zenbat komentayo homofobo ez? Azpeiti holako herri atzerakoyen bizi al gea? Earki gautxaren/k
23. jabi - 2008-04-23 | 11:44
Ezin dut ulertu Azpeitiko EA eta Aralar nola egiten diote jokoa ANVri, zuek esaten duzutenean elkarrizketa nahi duzutela, hitzegiten duzute Loiolako elkarrizketa inoiz ez bazen egon bezala.
Nork nahi zuen derriortu Nafarroako PSN euskadi buruz daukan iritzia aldatzea, zergaitik PSNk aldatu behar du bere iritzia? zergaitik ez ETAk? eta behin eta betirako Nafarran NAHIA errespetatu, hori da demokrata izatea.
Azkenengo 30 urte egon diren hautezkunde danetan, Nafarrak esan digute gurekin ez dutela ezer jakin nahi, gaur egungo konstituzio honek baimena ematen du Nafarrai gurekin bat egiteko, baina ez dute nahi, eta egoera honen errudun handiena ETA izan da.
Eta egoera hau konpontzeko ETAk daukan ideia bakarra da, PSNko militante danak hilko dituztela esatie da, horrela PSNkoak euskadin alde jarriko direla usten dute?????
Ze elkarrizketa tipo buruz ari zarete hitzegiten? Azpeitiko EA eta Aralar ez dut usten hain inozoak direnik, orduan zer ari da pasatzen, akaso ANV eta ETAri beldurra daukazue?
Eta egi bakarra da ETAk Barajasen jarri zuela bomba hura, Nafarrak ez zutelako beren burua makortu, zuen lege bakarra da "zuena eta kitto" dogmatikoak eta indarkeri zaleak zarete.
24. haizeaburuan - 2008-04-23 | 12:06
Barkatu, ezta hori egi bakarra. Egiye da baita re deteniutako napar hauek tortura in zitula Españako Gobierno DEMOKRATIKO horrek. Hala ez?
25. flakoa - 2008-04-23 | 12:09
jabi: ez dakit dakizun, baina ezker abertzaleak Loiolan ez zuen planteatu PSN iritziz aldatzea behartzea. 4 herrialdeko autonomia bat planteatu zuen, baina pausu hori ematea Nafarrek beraik erabakitzea (eta noski, baita EAEkook ere) planteatzen zuen. Hori lehenengo pausu bezala. Eta 4 herrialdeko autonomia horrek etorkizunean independiente izateko aukerak irekiko lituzke. Beraz, Jabi, GEZURRIK ez faborez, MANIPULAZIORIK ez otoi. Ezker abertzaleak Loiolan egin zuen proposamena edozein abertzalek onartzeko modukoa ez, onartu beharrekoa da. Denborak esango du...
26. Igor - 2008-04-23 | 15:05
Nere ustez, ANV demokratikoki dao Azpeitiko alkatetzan. Demokratikoki erabaki bait zuten EA eta Aralarrek ANV apoiatzie. EAJ demokratikoki dao oposiziyuen eta demokratikoki proposatu dezake zentsura mozioa. Orain EA eta Aralarrek, berriro demokratikoki ANV apoiatuko dute eta gauzak berdin jarraituko du.
Normala, goiko hori gertatzea izango da eta dena demokratikoki joango da. Normala ez dena, gauzak horrela egin ordez bonbak ipinita lortzen saiatzea da. Normala ez dena, udaletxeko kontzejal bat erahil duenak gaizki egin duela ezin esatea da. Normala ez dena eta demokratikoa ez dena, kaleko presioarekin jendeak bere eritzia eman ahal ezin izatea da. Eta nere ustez, hau dena babesten eta bultzatzen duenak ezin du alkatetzan egon.
27. flakoa - 2008-04-23 | 15:45
Zer babesten eta bultzatzen duenak ezin du egon alkatetzan, Igor? hau dena....Iñaki Errazkinen eta bere Udal Gobernuaren errua balitz bezala ari zara.Bonbak ipintzen dituztenak beste batzuk dira, Igor, baina normala ez dena da, bonba horien aurrean guztiok irakurketa berdin-berdin-berdina egin beharra izatea derrigor; edo hau horrela diozu, puntu eta koma guztiak errespetatuz, edo ilegilazatu, kondenatu, kartzeleratu, alkatetzatik botako zaituk! hori da PPk eta PSOEk jarri dutena mahai gainean, eta PNVk patata eta guzti jan duena. Hori ere ez da ba oso normala, Igor.
28. haizeaburuan - 2008-04-23 | 15:54
Igor, eta normala al da hemen gertatzen diren beste mila gauza? normala al da jendea atxilotu eta torturatzea? hori nork salatzen du, PNVk? eeeeeeeeeez, PNV berak agintzen dio Ertzaintzari horixe bera egiteko, zure ustez hain demokratikoak diren PNVkoek. Hemen gauzak gaizki alde guztietan daude, ez dezagun pentsa ANVkoak ez direnak santuak direnik. Atzetik egiten dituzte gauzak, ixilpean. Adibidez, ez dut sekula entzun ANVkoek diru publikoa lapurtu dutenik. PNVk gauza bera esan dezake????
29. Ander - 2008-04-23 | 18:47
Oreretan atxilotutako gazteei eginiko tratu txar eta tortura fisiko eta psikologikoak:
"Haizea Iriarte eta Xabier Lujanbio bikotea eta bi gelatan zeudela, Xabierrek Haizea ikus zezakeen kristal baten bidez. Poliziek Xabierri galderak egiten zizkioten eta, erantzuna beraien gustukoa ez bazen, Haizea biluzten joaten ziren pixkanaka".
Ixildu egingo naiz, demokraziaren izenean!, bestela poroetatik odola irtengo zaidak.
http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=26723
30. azpeiti - 2008-04-24 | 10:31
Jeltzaliek leziyo etikuek ematen hasi ber omen zaizkigu. Berayek die herritarrak ezer txarrik ingabe espetxien o espetxe mehatxuekin daudela kondenatze eztebenak. Hautetsi ohi bat torturau ta ixilik geldiu zinak, nahiz da bea pertsonalki plenoa agertu zan. Beriek eztien bozkak lapurtu ditubenak, porzierto; gipuzkoko foru aldundiyen ezker abertzale ilegalizazuek pnv.k baino bozka geyo jaso zitun!! lapurrak!! Beraiek die herritarrak jipoitzie justifikatzen dutenak, ertzantza zipaioaren eskutik. Beraiek dira presoen senideak erailtzen dituztenekin negozioak konpartitzen dituztenak. Gure herriaren saltzaileak. nahikue deu!!
|