Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 9,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  EAk ez du EAE-ANVren kontrako zentsura mozioa babestuko

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

EAk ez du EAE-ANVren kontrako zentsura mozioa babestuko

UDALA | Uztarria.com |  2008/04/15  12:19

Zuzendaritzak hartu berri du erabakia; Arrasatekoaren alde baino ez du egingo

EAJk Errazkin alkatetzatik kentzeko mozioa aurkeztuko balu, Aralarrek ere ez luke alde egingo; ondorioz, mozioak ez luke aurrera irtengo

EAko zuzendaritzak atzo (astelehena) gauean egindako bileran erabaki zuen EAE-ANV alkatetzetatik kentzeko zentsura moziorik ez duela babestuko, Arrasatekoa salbu. Beraz, EAJk Azpeitian Iņaki Errazkin alkatea kargutik kentzeko mozioa aurkezten badu, EAk ez du horren alde egingo. Aralarreko zuzendaritzak ere iragarria du ez duela alde bozkatuko.

Azpeitian iazko ekainetik EAE-ANV (sei zinegotzi), EA (bi) eta Aralar (bat) daude udal gobernuan. EAJ da oposizoko alderdi bakarra (zortzi). Ondorioz, zentsura mozioak ez luke aurrera irtengo, gehiengo osoa behar delako; Azpeitiko kasuan, gutxienez, bederatzi boto.

Gaur Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidenteak esan duenez, mozio horiek "ez diote konponbideari ekarpenik egiten, iraganeko garaietara itzultzeko bidea dira, ez dute udal horietako gobernagarritasuna errazten eta ez dute elkarbizitza hobetzen". PSOEren "estrategia partidistaren" parte direla uste du.

EAren arabera, ETAk Arrasaten Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia hil izanak, hango elkarbizitza "hankaz gora" jarri du, eta zentsura mozioaren bidez EAE-ANV agintetik kentzea "elkarbizitza eta gobernagarritasuna hobetzeko bidea" izan liteke.

EAJk eta PSE-EEk lehengo astean adostu zutenez, EAE-ANVk gobernatzen duten herrietan lehendabizi alderdi honetako karguen dimisioa eskatuko dute, mozioa sartuta. Azpeitian EAJk sartuko luke mozio hori. Dimisiorik eman ezean sartuko luke zentsura mozioa.

Aralarreko zuzendaritzak lehengo astean bertan esan zuen ez duela dimisio eskaeren alde egingo. Zentsura mozioen alde ere ez.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak