Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 9,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Igandean ETAk Erlon burututako ekintzaren harira, Udal Gobernuak "kezka" adierazi du

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Igandean ETAk Erlon burututako ekintzaren harira, Udal Gobernuak "kezka" adierazi du

POLITIKA | uztarria.com |  2008/04/1  11:47

Konponbidea eta bakea lortzeko alderdien arteko mahaia "inoiz baino beharrezkoagoa" dela uste dute gobernuko kideek

"Gatazka modu elkarrizketatuan garatzeko eta bultzatzeko gure deia eta konpromisoa adierazi nahi dugu" diote

Joan den igandean ETAk Erloko telebista hedagailuaren kontra burututako ekintzaren harira, Udal Gobernuak "kezka" adierazi du hedabideei igorritako komunikatuaren bidez. Hain zuzen, EAE-ANVko kidea da Azpeitiko alkatea —Iņaki Errazkin—; EAk, Aralarrek eta hirurek osatzen dute udal gobernua. Horien ustez, gatazka politikoari konponbidea bilatzeko "ezinbestekoa da alde guztien arteko elkarrizketa" eta horretarako "konpromisoa" azaldu dute.

"Ildo beretik, konponbidea eta bakearen bidean alderdien arteko mahaia momentu hauetan inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu" diote. Horren aurrean, alderdi eta eragile sozial eta sindikalei dei egin diete elkarrizketaren bidez konponbidea eta bakea lortzeko "ahaleginak biderkatu" ditzaten.

Udal Gobernuaren arabera, "guztion arteko elkarrizketak ahalbideratuko duen akordio politikoa da giltza, eta akordio politiko horrek herritarren borondatean oinarritua behar du izan". Edozein proiektu politikoren "inposaketa" baztertuz, "Euskal Herriak hitza eta erabakia" izan behar dituela azaldu dute.

"Horrelako gertakaririk gehiago jazo ez dadin, dagokien eremutik", lanean jarraituko dutela adierazi dute, "bake justu eta iraunkor baten bila".

 

 

1.  Igor - 2008-04-01 | 15:46
Kezka?
akordio politikoa da giltza?

Ados ez dagoenaren aurka bonba ipintzea ez al da "proiektu politikoa inpostu nahi izatez?".

"Horrelako gertakaririk gehiago jazo ez dadin" ETAri peajea ordaindu behar al zaio ba?

Zer gertatzen da EA eta Aralarrekin?

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak