|
|
|
ETAk bonba bat zartarazi du Erloko hedagailuan
POLITIKA | uztarria.com |
2008/03/31
09:08
Atzo (igandea) lehertu zen; bonba hiru kilo amonalez osatua zegoen, eta kalteak eragin zituen atean
Ertzaintzak egindako lehen ikerketen arabera, tenporizadore bidezko lehergailua da, ETAk erabili ohi duen motakoa
ETAk bonba bat zartarazi zuen atzo (martxoak 30, igandea) Erloko telebista hedagailuan, eta atean kalteak eragin zituen. Hiru kilo amonalez osatua zegoen lehergailua. Goizeko hamaikak inguruan ezezagun batek eman zuen abisua. ETAren izenean Gipuzkoako DYAra egindako deian Azpeitiko Izarraitz mendian lehergailu bat ipini zela ohartarazi zuen.
Eguerdi-arratsalde partean aurkitu zituzten Ertzaintzaren artezilariek leherketa baten aztarnak Erlo mendian kokatutako dagoen errepikagailuan.
Ertzaintzak egindako lehen ikerketen arabera, "tenporizadore bidezko lehergailua da, ETAk erabili ohi duen motakoa".
|
1. Anam - 2008-03-31 | 11:31
Azkenaldiyen: Arrasaten atentaue egin zun ETAk (PSEko zinegotzi ohi bat hil); Arrasaten ANV dao alkatetzan. Bergaran atentaue egin zun ETAk (bonbie epaitegiyen kontra); Bergaran ANV dao alkatetzan. Azpeitian atentaue egin du ETAk (atzokue); Azpeitian ANV dao alkatetzan... Kasualidadie?
2. axun - 2008-03-31 | 11:46
Anam, eman duzun informazioa ez da guztiz zuzena. Egia da ETAk bere ekintzatako batzuk Arrasaten, Bergaran eta Azpeitian burutu dituela, baina ez horietan bakarrik, adibidez; Bilbon Arnotegi mendian errepikagailu batean egindakoa, Derion PSEren egoitzakoa, Calahorrakoa... Eta zuk idatzitakoaren arabera ekintzak ANVk alkatetza duen herrietan bakarrik izan direla dirudi...
Beraz, non dago kasualitatea???
3. azpeitiar - 2008-03-31 | 17:38
ba ni anamekin nao ados ta garbi dao beti ANV daon lekutan in dula atentaue. Ta hateskunde aurretik helburu barekin, PP-k ez irabazti azkennengo hauteskundik ze PP-n kontra ibili bazan oain posible da rajoy izatie gobernuko presidente.
4. euli - 2008-03-31 | 22:16
Nik eztakit ze helburukin eingoitun ETAk atentauek baino garbi dao ETAk beste leku askotane ein ditula atentauek. Eztakit buru gogortasune dan zuena Azpeitiar eta anam baino ustet nahiko prueba daudela Axenek esan duna egiye dala jakiteko.
5. Igor - 2008-04-02 | 09:22
Uztarriak esplikatuko al luke mesedez zer ez zuen betetzen nere mezuak borratua izateko?
6. azpeiti - 2008-04-02 | 16:39
cabretonen e ANV aldao alkate?? ze entzun ber dien ondik. Ta aipa dituzuen kasualidade hoyek die euskal herriko herri askotan daolako ANV alkate, herritarrak aukerauta. Baino in dien atentauen erdiyek baino gutxiyo die ezker abertzaliek agintzeun lekutan burututakuek. eta bide batez, detalle hortan fija zeatenok, zergatik ez dezue botatzen zuen hipotesiye horri buruz??
7. uztarria - 2008-04-04 | 11:24
Uztarriak ez du gai honen inguruko mezurik ezabatu. Baliteke arazo informatiko batek eragitea.
Asko eskertzen dugu zuen partehartzea gure web gunean eta berriro bidaltzea eskertuko genuke zure iritzia.
8. uztarria - 2008-04-04 | 12:33
Igor: zure mezua Erloko atentatuari buruzko beste albiste batean aurkitu dugu. "Igandean ETAk burututako ekintzaren harira, Udak Gobernuak "kezka"adierazi du" albistean ain zuzen ere.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|