Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  EAJ irabazle Azpeitian, eta abstentzioa %50,8koa izan da

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

EAJ irabazle Azpeitian, eta abstentzioa %50,8koa izan da

POLITIKA | Uztarria.com |  2008/03/9  23:41

Alderdi jeltzaleak %55,4 lortu du, duela lau urte baino 900 boto gutxiago

Aurten bigarren PSE-EE izan da, %15,8rekin; EAk %12,7 lortu du

EAJ izan da gaur (igandea) alderdirik bozkatuena Espainiako hauteskundeetan Azpeitian. Botoen %100 dago zenbatuta, eta EAJk %55,54 bildu du. Duela lau urte %55,01 lortu zuen, baina oraingoan 900 boto gutxiago izan ditu.

Abstentzioa da eguneko beste datu nabarmena herrian: %50,8koa; ezker abertzaleak (Batasunak, EHAK-k, EAE-ANVk...) abstentziorako dei egin du. 2004an ezker abertzaleak Bergarako ekimena deitutakoaren bidez autodeterminazioaren aldeko botoa eskatu eta, esaterako, Azpeitian botoen %17,21 lortu zuen; dena dela, Espainiako Justiziak boto haiek baliogabe jo zituen. 2004an abstentzioa %25,59koa izan zen (2.874 lagunek ez zuten eman botorik). Baliogabeak eta hori zenbatuta, denera %42,8koa litzateke abstentzioa duela lau urte. 2000an, berriz, Batasunak abstentzioaren alde egin zuen, eta herrian denera %48,51koa izan zen.

EAJk bigarren alderdirik bozkatuenari alde handia atera dio. Eta hau da beste datu azpimarragarri bat: PSE-EE izan da bigarrena, %15,89 lortuta. EAk %12,76 lortu du.

Espainiako hauteskundeetako 2008ko emaitzak Azpeitian

EAJ. 2.937 boto (%55,54).
PSE-EE. 840 (%15,89).
EA. 675 (%12,76).
PP. 342 (%6,47).
Aralar. 319 (%6,03).
EB. 120 (%2,27).
Beste 11 alderdik %0,22tik behera lortu dute (%1,04).
Abstentzioa. %50,8
Baliogabeak. 63 (%1,15).
Txuriak. 121 (%2,21).

Espainiako hauteskundeetako 2004ko emaitzak Azpeitian

Boto ofizialak kontuan hartuta.
EAJ. 3.807 boto (%55,01).
EA. 1.336 (%19,31).
PSE-EE. 529 (%7,64).
Aralar-Zutik. 450 (%6,5).
PP. 443 (%6,4).
IU-EB. 246 (%3,55).
Abstentzioa. %25,59 (2.874 lagun).

Bergarako ekimena (Espainiako Justiziak boto baliogabetzat jo zituen). 1.438 (%17,21).

2000ko Espainiako hauteskundeak Azpeitian

Batasunak abstentzioa eskatu zuen.
Abstentzioa. %48,51.

Azpeitian 1977. urteaz geroztik izan diren hauteskunde guztiak emaitzak hemen

Espainiako gaurko hauteskundeez informazio gehiago: Berria eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioa

 

 

1.  azpeitiar - 2008-03-09 | 23:36
beste era batera ANV-k herritarren %20 a ditu bere alde ta hori al da herriak nahi duena? ez dirudi hala. Bestetik ikusten da udal hauteskunddekin alderatuta EAk jaitsiera izan duela azpeitian egin zuen "traidor" irteerarengatik eta aralar tinko mantentzen da, ez dago gaizki, baina hori bai, azpeitiko abstentzioa patetikoa

2.  aimar - 2008-03-09 | 23:59
EAk jaitsiera nabarmena izan du bai, zure ustez, azpeiti, "traidore" izateagatik. Eta azalduko al didazu zergaitik izan duen PNVk horrelako jaitsiera? 800 bozka behera.

3.  joxemari - 2008-03-10 | 00:02
ETA da euskaldun abertzaleen etsai haundiena, hori lehenago ere garbi zegoen, hauteskunde hauetan berriro garbi eta argi geratu da.



4.  joxemari - 2008-03-10 | 00:09
Gaur EUSKAL HERRIAK GALDU DITU HAUTESKUNDEAK.Ez izan inozoak, ez itzazue zuen liderrak sinistu:PNVtik ANVraino emaitzak hondoratze izugarria da euskal naziogintzan.PSOE Euskal Autonomi Erkidegoan bozkatuena,Nafarroan PP..........Hau al da Euskal Herria?Nolatan jarri dizkiegu gauzak horren erraz??



5.  joxemari - 2008-03-10 | 00:16
Ezkertiar eta abertzaletzat daukat neure burua. Benetan, gure arazo nagusia indarren sakabanaketa da. Zertan ari dira ANV, Aralar eta EA bakoitza bere aldetik, finean helburu berberak dituztenean? Bateratzeko arazo nagusia ETA dela iruditzen zait. Egun ez dio inongo ekarpenik egiten gizarteari. Zer lortzen dute, espainiar estatutik egindako erasoei erantzuna? Jende askok hau ez ulertzeak etsipenera narama, benetan. Noiz arte jarraitu behar dugu horrela?



6.  ijavier - 2008-03-10 | 07:52
Hauteskunde hauek IMAZeri ematen diote arrazoia bete betean.


7.  mikel - 2008-03-10 | 12:39
Sinplea iruditzen zait egiten diren irakurketak. NIre ustez, EAJren emaitzak ez dira onak Azpeitian, ia 900 boto galdu ditu eta. EArenak ere ez, ia botoen erdia galdu duelako. Baina Aralar ere ez dago etxafuegoak botatzeko moduan...Orain dela 4 urte baino 130 gutxiago ditu, eta dabilen kopuruetan hori asko da. Abstentzioaren balorazioa egitea ez da erraza, baina datu bezala hartzen baditugu:
-2004an Azpeitian %25eko abstentzioa. 2008an %50
-Espainian %25eko abstentzioa, Azpeitian %50
Hipotesia izan leike, Azpeitiko Ezker Abertzaleak %25eko abstentzioa lortu duela.Eta hori hala bada, asko da. Errolda 11.000 inguru dela kontuan hartuta, 2700 boto inguru lirateke. Hitza batean: asko. Eta berriro ere: Ezker Abertzalea+EA+ARALAR > EAJ

8.  Ander - 2008-03-10 | 13:03
Ze erreflexio egin daiteke hauteskunde antidemokratiko hauetatik? Egiten diren erreflexio guztiak alperrikakoak. Jende askok ez du bozkatzerik izan bere alderdia ilegala delako(ez dut ulertzen zergatik Falange Espaņola DE LAS JONS nolatan den oraindik legala), beste asko aspertuta daude egoerarekin, euriarengatik ere asko gelditzen dira etxean, atentatuak ere bozka asko eman dizkio PSOE-ri eta Euskal Herrian PSE-ri. Gaur, Zapatero badakigu zergatik dagoen dagoen lekuan bestela PPrekin oso parekatuta egongo zen. Ez diezaiola utzi aukera honi alde egiten eta hasi dadila Euskal Herria onartzen. Eta gainera uste dut hobe duela bere legegintzaldiaren hirugarren urterarte zain egotea baino gaur bertan hastea hitz egiten, hitz egin behar duenarekin.

9.  azpeiti - 2008-03-10 | 15:07
Hauteskunde antidemokratiko hauen emaitzak ikusita, pare bat ondoriyo ateatzie dao. PSOE izen dala irabazle garbiye, (hildakuek botuek emateitula emateu)ta bestalde, hegoaldien alderdi abertzaliek hauteskundez-hauteskunde edukitzen ai dien jatsierie. (Iparraldien zorionez ondo ai die ta gora in debe nabarmen).Egoera honek alderdi politiko abertzaliek hausnarketa sakon bat itea eraman berko lituzke, ze ezta jatsiera makala. Nik ikustetena da gizartien gehiengue, kaleko jendie, euskaldune dala, anti espaņola neurri haundi baten, baino politikuekin potrotaņo daola, ta eztula politikukin sinisten ta pasa iteula. Ta motibo guztiyek dazkebe hortako. Ze ikusi besteik eztao zein da abertzaletasun instituzionala deitutakuen jarrerie: 25 urte baskongadak gobernatzen ta abertzaletasuen helburuetako bat ez debe bete. Madrilei sekula eztiote exijiu autodeterminazio eskubidie, madrildik datozten lege faxistai sekula eztiyobe ezezkoik eman, nazkie ematen ibiltzeien guardia zibilek beayen etxea bialdu berrien babesa agertzeyobe,...etab. Espaņa barrun jarraitze deu, ta noiz da nola erten jasoko dun hoja de rutaik itie eztebe planteau re iten. Ta nik dakitala, euskal abertzale baten aberriye euskal herriye da, ta abertzale baten helburue Espaņa ta Frantzitik askatzie. Ordun abertzale batek zertako botaber diyo ba alderdi hauei?? total,...iwalien segitzeiau....betikuen....espaņolak eta espaņolistak gero ta harruo dauden bitartien. Beraz hasi laizkeu reflexionatzen; PSOEi ipurdiye txupatzen ibiltziek ze onura ekartzeigun aztertzen, ETA dala abertzalien etsai handina esatiek ze ekartzeun, abertzale artien daon zatiketiek ze ekartzeigun....

10.  azpeiti - 2008-03-10 | 15:26
Ta egoera hau benetan aldatzeko ze in laizke???? Oso sinplie, espaņan 4 urteako Zapatero jarri danez agintzen, gaur bertan alderdi abertzale danak, eragile, sindikatu,...juntau, utzi alderdiye kumuneko zulun, ta euskaldun abertzale gisa batzen gaituzten puntuek adostu. Seguru asko izengoiela. Ta paktautako puntu hoyek esku hartin ditugula, Zapaterona jun, gure eskariyek, biztanlegun geyengunak exigitzea. Exigentzi demokratikuek izengo litzezke, herriyen erabakiye errespetatzien oinarrituta. Gure etorkizune espaņa barrun o kanpuen eduki nahi deun galdetzie. Ta Madrildik hau onartzie baztertzen badute, badazkeu gauz pilla bat itie eraginkorrak dienak. Madrilei desobedientziye itie, desobedientzi paketsu bat; gure eskariye onartze ezteben bitartien ez deu ezer negoziako ta ezta elkarlanik eongo (mas o menos PNVk ezker abertzaliekin eukitzeun jarrerie). Ta modu hontan, herri bezela, EUSKAL HERRI BEZELA, Madrilekin baldintza berdintasunien negoziau ahalko genueke. Ta batzun frakasuek eta politika eskasan ondoriyuek tapatzeko erabiltzeben ETAk, bi aldiz pentsau gabe utziko luke borroka armatue, ta konponbide baten atayen jarriko giņeteke. Borondatie euki ezkeo, ta euskal heriyen sinistu eskeo, hau martxan segitun dao jartzie eta epe motzea gatazka gordin hau gainditzie eongo zan, ta luzea normalizaziyo politiko bat bermatzie. Ta berdinien jarraitzen badeu, espaņolistak geyengo bihurtuko zaizkigu ta berandu izengoa erabakitze eskubidie eskatzeko. BUKATZEKO ANIMUEK INDEPENDENTZIYEN ALDE LANIN AI DIEN DANOI, ATZOKUEN E AZPEITIN ABSTENTZIYUEK ETA BOIKOTAK ERANTZUN HAUNDIYE EUKI ZEBELAKO HERRITARRAN ARTIN. GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!

11.  azpeitiar - 2008-03-10 | 15:40
jende askok EAJ bota beharrean PSOE bota du , alde batetik ba ostiraleko atentuarengandik eta bestetik Rajoy ez ikusteko espainiako presidente, udal hauteskundeetan edota eusko jaurlaritzakoetan ez dira PSOE ren aldeko atzo bezainbat boto lortuko.

12.  ardibeltza - 2008-03-10 | 15:45
http://www.generales2008.mir.es/99CG/FTOP.htm
Datuek eta ikusten 2004ko generaletan ikusi diat FE de las JONS 37 boto jaso zitula, hori posible al da? Ez al da hor fallo bat eongo?


13.  jaionearregi - 2008-03-10 | 16:43
abstentzioko denak ez dira ezker abertzalekoak izango baina hauteskunde batzuetan historian lehen aldiz, 1977tik, ( europako hauteskunde bat kenduta)Azpeitian botoa eman ez dutenak gehiago dira botoak eman dutenak baino. Horrek zerbait esan nahi du...

14.  didekar2 - 2008-03-10 | 21:26
Esan nahi duena da ezker abertzalea, gehienez, ehuneko 18 dela Azpeitin. Udal auteskundeetan ezker abertzalea ANV bezela presentatu ahal izan zuenean Azpeitin ehuneko 33 izan zen abstentzioa. Orain ilegalizazioarekin 50 izanik argi dago ezker abertzalearen botu kopurua.Ziur abertzale ezkertiarrak gehiago direla baino argi dago ezker abetzaleen artean ere adaudela ikuspuntu diferenteak eta ero eta gehiagoETAren biolentziatik urrun daudela hoietako askok.

15.  azpeiti - 2008-03-11 | 10:04
haurteskunde espainiarretan, ehuneko 25%a izan zen abstentzioa, eta ezker abertzaleak bozka ilegala eman zuen. beraz didekar, manipulaziyo sayakera hori etzak ondo erten. ezin dik inok zehazki jakin zein dien ezker abertzalien emaitzak, baino bazpare ez geyegi hitzein, urrengun oraindik eta zaplasteko ahundiyaue hartuko dek eta bestela. inok ez du esan, 50.70% ko abstentziyoko danak ezker abertzalekuk dienik, baino eon lasai, azpeitin ezker abertzalie gora ta gora ziek eta.

16.  herritarrak - 2008-03-11 | 10:48
Aspaldidanik Espainiar faxistentzat ETAren jarduna Euskal Herriaren aurka egiteko duten ardi-larrurik onena da. Egoera baketsu batean, ur garbian, arrain beltzak erraz ikus ditzake Espainiar zein Euskal gizarteak. Ur nahasietan ez da ikusten, bi aldeetako gerra egoera batean, bi aldeetako eskubide urraketa egoera batean, jardun faxista jasangarriago egiten zaio gizarteari, ez du kostu politikorik inondik ere. Eta gerra estrategian Euskal Herriak ezer gutxi du irabazteko, pilotekin frontoia bota nahian aritzea bezala da. Ikusi emaitzak bestela. Are gehiago, komunikazioaren aro berri hauetan imajinak eta formek, jarduteko erak, garrantzia itzela dute. Politikan matematikek funtzionatzen dute, politikak botoen arabera funtzionatzen du. Jardun faxistak inoiz baino bortitzago jotzen duenean Euskal Herria, inoiz baino ezkutuagoa da erasoa formetan, txukunagoa, apainagoa, tortura fisikoak salbuespen dira, eta ez du kostu politikorik. Baina ETAren jardunak dena galtzeko du formengatik, ez dira jendea biltzeko formak ETArenak. Are gehiago jendea banatzekoak, elkarguneak desegitekoak, gizartea zatitzekoak, aurka jartzekoak. Gaur hemen ETAren jardunak Espainiar faxistei soilik mesede egiten diela deritzot, nahiz eta helburuak duinak izan, bideak helburua desegiten dihardu.


17.  didekar2 - 2008-03-11 | 19:47
15 ri: Azpeitin, azkeneko botuak udalarako izan ziren eta ezker abertzalearen marka legala izanik ehuneko 33 izan zen abstentzia...atera zeuk kontuak.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak