Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 8,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Erniarraitz sariketako txapel handia, Aitor Urbietarentzat

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Erniarraitz sariketako txapel handia, Aitor Urbietarentzat

KULTURA | Urola Kostako Hitza |  2008/03/3  09:56

Saio ederra egin zuten finalean sei bertsolariek eta oso alde txikiarekin gelditu ziren lehen hirurak sailkapenean

Bertsorik onenaren saria ere Aitor Urbietak jaso zuen, Alaia Martinekin zortziko txikian abestutako hirugarren bertsoagatik

Argazkian, Azpeitiko Gaztetxean egin zuten finala


Bertsolari gazteen jardunaz erruz gozatzeko aukera izan zuten ostiralean Azpeitiko Gaztetxean bildu ziren bertsozaleek. Saio polita eta berdindua egin zuten IV. Erniarraitz Sariketako finalean aritu ziren sei bertsolariek, eta asko eskertu zuten Gaztetxea bete zuten 270 pertsona inguruk.

Unai Gaztelumendi (Aņorga), Hodei Iruretagoeiena (Zarautz), Arnaitz Lasarte (Hernani), Alaia Martin (Oiartzun), Aitor Urbieta (Zarautz) eta Maialen Velarde (Zumaia) izan ziren finaleko sei bertsolariak.

Azken aste hauetan, guztira 18 bertsolari aritu dira txapelketan parte hartzen eta finalaren aurretik Azkoitian, Azpeitian eta Errezilen izan dira kanporaketetak.

Behetik gorako saioa

Bazen ikusmina finaleko sei bertsolari gazteek emango zuten maila ikusteko, eta saioa hotz samar hasi bazen ere aurrera egin ahala mailak gora egin zuen. Zortziko handian osatu beharreko bertsoekin, nahikoa apal ekin zioten finalari, baina zortziko txikiko proba biziagoarekin berehala hasi zen giroa berotzen.Aitor Urbietak eta Alaia Martinek bertsoaldi ederra borobildu zuten ariketa honetan.

Hamarreko txikian jardun zuten ondoren, eta ariketa honetan txukun aritu ziren sei bertsolariak. Agian, Unai Gaztelumendiren aleak izan ziren aipagarrienak neurri honetako proban.

Jarraian, puntuka egiteko txanda iritsi zitzaien. Behartuago jardun zuten lan honetan eta nahiko kostata lortu zuten bertsoak behar bezala jostea, ohitura faltagatik beharbada.

Azkenik, kartzelako gaiaren ordua heldu zen. Lehiotik begira egon eta gazte bat jipoitzen ikusi duenaren azaletik abestu zutenbertsolari gazteek. Hodei Iruretagoeien eta Aitor Urbietaren aleak izan ziren borobilenetakoak kasu honetan.

Epaimahaiaren erabakiaren zain geratu zen orduan Azpeitiko Gaztetxean elkartutako jende andana. Manuel Agirretxe errezildarra, Josu Garate zumaiarra eta Xabier Azpillaga azpeitiarra ziern erabakia hartzeko ardura zutenak. Aurkezle lanetan, aldiz, Idoia Alberdik jardun zuen.

Espero ez zuen garaipena

Oharkabean harrapatu zuen garaipenak Aitor Urbieta. Kontuan izan behar da txapelketa bateko finalera iristen zen lehen aldia zela, eta kartzelako gaian azkena abestu zuenez, besteen bertsorik aditzeko aukerarik ez zuela izan.

Bertsorik onenaren saria ere Aitor Urbietak jaso zuen, Alaia Martinekin zortziko txikian abestutako hirugarren bertsoagatik.

SAILKAPENA

Aitor Urbieta 274,5

Unai Gaztelumendi 274

Alaia Martin 273,5

Hodei Iruretagoeina 268

Maialen Velarde 254,5

Arnaitz Lasarte 248

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak