|
|
|
Sokamuturzaleek protesta egingo dute igandean, Jaurlaritzaren arau berriak direla-eta
FESTAK | uztarria.com |
2008/01/18
10:26
San Sebastian eguneko arratsaldeko sokamuturraren aurretik idatzi bat irakurriko dute, plazan
Herrizaingo Sailak legedia "gogortu" egin nahi duela diote
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak sokamuturreko "arauak gogortu" egin nahi dituela-eta, Azpeitiko sokamuturraren jarraitzaileek legediarekiko protesta egingo dute igandean, San Sebastian egunean, arratsaldean. Idatzi bat irakurriko dute sokamuturraren aurretik, plazan.
Azpeitiko Udalak, ganaduzaleek, Zezen Beltz elkarteak (eragozpen bategatik, izena aldatu dio elkarteari; Zezen Gorri jartzea nahi zuten) eta norbanako batzuek helegiteak aurkeztu dituzte araudi berriaren kontra.
Jaurlaritzaren araudi berriaren proposamenaren arabera, hamasei urtetik beherako herritarrek ezingo dute parte hartu sokamuturrean, honek irauten duen bitartean medikalizatutako bi anbulantziak egon beharko dute, zezenak 310 kilo baino gehiagokoak ezingo dira izan, eta sokamuturra beti egun argiz egin beharko da eta 22:00etatik 08:00etara artean ezingo da antolatu.
Helegiteak aztertu ondoren, Jaurlaritzak apirilean jarri nahiko luke araudi berria indarrean.
Sansebastianetan Azpeitian sokamuturra bi egunetan egongo da: igandean 12:00etatik 12:30era bitartean eta 16:30-20:00. Astelehenean 16:30-20:00; 11:00etan zezen txikiak egongo dira plazan, eta poniak ere bai.
|
1. botijo - 2008-01-18 | 11:31
Araudi hau atera duenak ez dauka idearik ere sokamuturra eta horrlako jaien inguruan. Hartu al dituzte kontuan ganaduzaleak?? edota 500 urteko tradizioa?.. lehen 14 urtetik beherakoek ezin zuten parte hartu, eta orain berriz 16 beherakoek, zergatik 16 orain ze alde dago 14tik 16ra?? eta nor etorriko da hau kontrolatzera?? beraiek akaso?? Sokamuturra bezelako jai batean ez dago hori kontrolatzerik.Sokamuturra egun argiz egn beharko da, baina hori nola liteke?? Azpeitian sokamuturra neguan izaten da eta orduen 17:3oetarako iluntzen du, beste herri askotan horrelako jaiak udan izaten dira; hori ere ez dute kontuan hartu.2 anbulantzia medikalizatu eta hauetan mediku bana, gehiegizkoa da, bat medikalizatu eta bestea normala egonda nahikoa da. Ala ere hau ez da arazoa, ordaindu eta kitto.
Aurrera sokamuturra!!
2. maria - 2008-01-18 | 12:40
arratsalde eta illuntzean nahi dutena egin dezatela baina san sebastian eguerdian egoten den hori kendu.500 haur baino gehiago egoten dira danborradan irteteko zai 12:20rako eta zezena kalean ibiltzen da ordu horretan,
3. botijo - 2008-01-18 | 13:00
Soluzioa ez da kentzea. beste balla batzuk jartzea adibidez pikua aurrien ta bestie artetxe parien.bailak ezbaiere, burnizko ate bat (san fermiņetan eotean bezela) Ala, zezenak aldeingo balure alde hori itxita egongo litzeke,ta danborrada ertetzeko prest leudeken haurrek salbu egongo liezke. Ta gero tanborradie hasteko baila hori ireko ta kitto!!
Zeatik izan behar du soluzioa kentzea?? gauzak ez debekatu, soluzioak eman.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|