Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Txalo taldearen 'Bota Patsa' lanak irabazi du Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Txalo taldearen 'Bota Patsa' lanak irabazi du Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria

KULTURA | Urola Kostako Hitza |  2007/12/4  18:10

Santo Tomas egunean jasoko dute saria antzezlaneko aktoreek

Udaleko Kultura Sailak azpimarratu du ikuslegoaren parte-hartzea "handia" izan dela aurtengo edizioan

XXV. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria Txalo taldearen Bota Patsa antzezlanak jaso du. Saria Santo Tomas egunean jasoko dute aktoreek. Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, Ikusleen Sarian parte-hartze "handia" izan da, "ia ikusle guztiek parte hartu dute beren botoa eman edota balorazioa eginez".

Topaketen zilarrezko ezteietan "jende ugari" izan da Izarraitz pilotalekuan antzerkia ikusten. Udalaren esanetan, "erantzun ona" jaso dute Topaketek. "Guztira 17 antzezlan taularatu dira eta eskola antzerkian ere aukera zabala izan da. Zazpi antzezlan izan ditugu, bat talde profesionalak egindakoa eta beste sei Euskal Herriko hainbat ikastetxetako haurrek egindakoak".

XXV. Topaketetan estreinaldi bakarra izan da, Lakrikun antzerki taldearen 25 urte... eta segi bueltaka lana. Udalak, Lakrikunek egindako lana "zoriondu" du. Aurten era askotako lanak izan direla azaldu du Udalak, "igandero, batez beste 400 ikusle izan dira Izarraitzen".

 

 

1.  132 - 2007-12-04 | 19:59
Izarraitzen ez nintzen izan baiņo Izarraitz telebistan ikusi dut.Hitz batean esatekotan, lotsagarria dela esango nuke. Betiko bi txiste, gaiņera txarrak eta zentsurik ez duen argumentua.Gaiņera euskera utzean ezin ahal dute egin antzelana,zerbait garrantzitsua esaterakoan erderazko esaldi bat erabiltzen dute, grazi gehiago egiten dutelakoan.

2.  naikuedeu - 2007-12-05 | 09:59
patxa? bai bai nereatik bota, baita nabazu hemengo "kafe antzokiye" re...baino antzerkiyek bota patsa izena zun ez?

Neretzako etorri zien antzezlanetatik natulenetakue. Argumentoik ez? bueno, baino ez honek ta ez beste inok...

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak