|
|
|
Goikoetxea: "Azpeitiko toponimien pandoraren kutxa zabaldu dugu"
EUSKARA | uztarria.com |
2007/09/14
12:50
Toponimoak, mapa batean eta bakoitza bere kokalekuan jaso dituzte
Herritarren ekarpenak jasotzeko erakusketa zabaldu dute Betharramistetan
Goiko argazkian, Arantxa Isart (euskarako batzordeburua), Iņaki Errazkin (alkatea) eta Imanol Goikoetxea (ikerketako arduradun teknikoa). Beheko argazkian, Betharramistetako erakusketa. |
Toponimiak leku bateko herri, erreka, mendi, baserri eta abarren izen bereziak eta horien jatorriak aztertzen ditu. Azpeitian, Ikermap ikerketa enpresak egin berri du herriko toponimoen azterketa eta gaur (irailak 14, ostirala) aurkeztu dituzte ikerketa horren emaitzak. Imanol Goikoetxea, Ikermap-eko kideak parte hartu ikerketan eta bera izan da toponimia ikerketako arduradun teknikoa. "Azpeitiko toponimien pandoraren kutxa zabaldu eta aberastasun handia aurkitu dugu" azaldu du Goikoetxeak Azpeitiko Euskara Patronatuaren egoitzan emandako prentsaurrekoan.
Herriko toponimia aztertzeko asmoz, Azpeitiko Udalak lehiaketa antolatu zuen eta Ikermap enpresak hartu zuen azterketa egiteko ardura. "Udal agiritegira jo genuen toponimoen bila eta 20.000 erreferentzia inguru aurkitu genituen" adierazi du Goikoetxeak. Toponimoen bilakaera filologikoa eta historikoa aztertu dute eta jasotako toponimoak 1:15.000ko eskalako mapa batean, bakoitza bere kokalekuan, argitaratu dituzte.
Mapa hori, hala ere, ez da behin betikoa. Iņaki Errazkin Azpeitiko alkateak azaldu du toponimoen inguruan, herritarren ekarpenak eta iritziak bildu ondoren jasoko duela azterketak onarpen definitiboa eta orduan aterako dute behin betiko toponimoen mapa. Herritarren ekarpenak jasotzeko zabaldu dute gaur bertan erakusketa Betharramistetako erakusketa aretoan. "Helburua egindako okerrak-eta zuzentzea da" dio Goikoetxeak.
Erakusketa zabalik dago dagoeneko eta datorren ostegunera arte egongo da irekita. Astegunetan 17:30etik 20:30ak arte egongo da zabalik eta asteburutan, berriz, 10:30etik 13:30era. Errazkinek herritarrei gonbita luzatu die erakusketan parte har dezaten.
|
1. ErramunAizpuru - 2007-09-16 | 21:37
Gaiaren garrantziak aizkatu nau toki izendegia aztertzera doazenei nire miresmena ezezik, nire eskerrona agertzera. Garrantzi handiko lana eta guztik labankorra era berean. Baina zezenari adarretatik heltzen dakitenei antza, aldaparik gabeko saila agitu zaie.Hau guztia baieztatzeko, adibide adierazgarri
izan daiteke BARTZELONA hitzari buruz jakintsu batek
asmatutako hitz-sorkuna. BART ZE LO ONA! deadar egin omen zuen gaua erabat loari emana igaro zuen gizaseme batek sortu omen zuen iri zoragarria denaren izena.
Hamaika entzuteko jaioak gara, gero!, iruzkinduko du, hizpide osoz, Anderrek Ez zen Imanol Goikoetxea horrelako osin usteletan murgilduko eta lana bikaina delakoan etsita nago eta aztertetzeko gogo biziz.Gerokoak gero; eta oraingoz, berriro diot, nire miresmena eta eskerrona baino ez diet helarazi nahi Imanol eta taldeari eta lehiaketa antolatu zuen Azpeitiko Udalari
2. azpi - 2007-09-17 | 09:46
Ondo azterketa egitea eta erakustea. Sartu-irten azkar bat egin nuen Betharramisten eta bazegoen zer begiratua!
Galdera bat: ezin al da azterketa Interneten jarri, helbideren batean? Lasaiago saltseatzeko...
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|