Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 8,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Batukada festa eta pintxo jana gay, lesbiana eta transexualen egunean

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Batukada festa eta pintxo jana gay, lesbiana eta transexualen egunean

GIZARTEA | uztarria.com |  2007/06/27  11:55

Urola Kostako Koordinadora Feministak "sexualitatea askatasunez" bizitzeko eskubidea aldarrikatuko du

19:00etan abiatuko da batukada Azpeitiko plazatik

Bihar, ekainak 28 osteguna, gay, lesbiana eta transexualen harrotasun eguna ospatuko dute batean eta bestean. Urola-kostako koordinadora feministak, honen inguruan, jendarteak duen "tolerantziaren mozorroa erantzi eta sexualitatea aske bizitzearen aldarrikapenez jantzi" nahi ditu kaleak. Azpeitian ere eguna aitzakia hartuta, hainbat ekimen antolatu dituzte. Festa xumea izango da baina indar handikoa. Batukadaren danbor hotsen erritmoan pintxo jana egingo da 19:00-etan plazatik abiatuta.

Koordinadora feministaren arabera, Gay eta Lesbianen mugimenduak zenbait eskubide zibil lortu baditu ere, "kalean, modu publikoan, ez da horren islarik ikusten". "Kontrol sozialerako elementu nagusiak diren morala, hezkuntza sistema eta hedabideetan etengabeak dira familia monogamo heterosexual perfektua eraikitzea zoriontsu izateko beharrezkoa dela sinistarazten diguten mezuak".

Urola kostako koordinadora feministak "jendarte eredu horri buelta eman, gure mugak gainditu eta sexualitatea askatzeko, 'tolerantzia'ren mozorroa eranztera gonbidatu nahi ditu Urola Kostako herriak". "Ekainaren 28an mundu guztia kalera ateratzeko deia luzatzen dugu festa giroa aldarrikapenekin uztartuz, gure sentipenak askatasunez gozatu nahi ditugulako" azaldu dute.

Ostiralean afaria eta bertso kabareta Azkoitian

Azpeitiko batukada festaz gain, Urola Kostako koordinadora feministak ekimen gehiago antolatu ditu eskualdeko herrietan. Joan den ekainaren 23an Les-Gay akelarrea egin zuten Zarautzen. Ostiral honetan, berriz, afaria eta bertso kabareta egingo dituzte. Bertso kabareta Azkoitiko Zurt tabernan izango da, 22:30ean.

 

 

1.  amaiagarmendia - 2007-07-01 | 03:05
aupa gu .....hor izan nitzan eta benetan ondo pasa nuan . Esker mila antolatzaileai .

2.  amaiagarmendia - 2007-07-01 | 03:05
aupa gu .....hor izan nitzan eta benetan ondo pasa nuan . Esker mila antolatzaileai .

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak