Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko irailek 3,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  EAren zati “zabal” batek dio zinegotziek ez dutela herri batzarreko erabakia bete

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

EAren zati “zabal” batek dio zinegotziek ez dutela herri batzarreko erabakia bete

UDALA | Uztarria.com |  2007/06/19  22:17

Alderdiko afiliatu batzuek esan dute Azpeitian ere zerrenda bozkatuena errespetatzekotan geratu zirela EAren azken bileran

EAk larunbatean hartutako erabakiak “herriari onik ez dio egiten” (azpititular horretan zuzenketa egina dago; ikus testuan zuzenketa)

Jabier Beobide eta Aitor Aranguren Azpeitiko EAren afiliatuak, eta Ińaki Sagarzazu Gipuzkoako zuzendaritzako kidea, atzo, Sindikatu Zaharrean emandako prentsaurrekoan.


Urak nahasi daude Azpeitiko EAn, honek larunbatean, EB-Aralarrekin batera, EAE-ANVren alde egin zuelako alkatea hautatzeko garaian, eta ez EAJren alde. Hori dela-eta, Azpeitiko EAren afiliatuen zati “zabal” batek “desadostasuna” adierazi du gaur (asteartea) Sindikatu Zaharrean emandako prentsaurrean.

Haien ustez, larunbatean gertatu zena, “EAE-ANVren, Manuel Unanueren [EAko zerrendaburua] eta EB-Aralarren akordioa da. Hau da, EAren osteguneko herri batzarrean mahaikoek esan zuten EAJrekin ados jarriak zirela gobernatzeko, EAk EAJri esan ziola EB-Aralarri ‘betoa’ jarri ziola, uztailean udaletxeko liberatuez eta udal batzorde banaketaz hitz egingo zutela, irailean legealdiko akordioaz, eta larunbatean norberak bere buruari bozkatuko ziola. Ez zen halakorik gertatu larunbatean, EAren zinegotziek ez zuten bete akordioa eta herri batzarrean esan zena, eta gaur egun EAE-ANVren alkatea dugu Azpeitian”.

Unanueren “jarrera” kritikatu dute, hark “mendekuz eta gorrotoz jokatu duelako udal hauteskunde hauetan jasotako emaitza lotsagarriengatik” (756 boto lortu zituen EAk, bi zinegotzi). Unanue eta Mikel Ibarzabal EAren zinegotziek “udalbatzarrean izan zuten jokaera baztertu” egiten dutela adierazi dute afiliatu horiek, bide batez.

Jabier Beobide eta Aitor Aranguren Azpeitiko EAren afiliatuek, eta Ińaki Sagarzazu Gipuzkoako zuzendaritzako kideak eman dute prentsaurrekoa. Hamabost bat afiliatu zeuden aretoan. “EAren jarraitzaile gehiagok ere eman digu babesa”, adierazi du Arangurenek.

EAren ildo horretako kideek ez diete bestekoei jakinarazi gaur agerraldia egingo zutela, eta larunbataz geroztik ez dira elkarrekin egon. “Neu udalbatzarraren ondoren zuzendaritzako kide batekin egon nintzen eta hark ez zekien zer gertatu zen udaletxean”, esan du Beobidek.

Gaurko prentsaurrekoa baino hamar minutu lehenago Unanueren “mehatxua” jaso dutela adierazi dute. “Agerraldi hau egiteko eskubiderik ez dugula esan digu eta alderdian neurriak hartuko dituztela”, esan du Arangurenek.

“Erabaki okerra”

EAren erabakia “okerra” iruditzen zaie, “batzarrean emandako hitza ez zelako bete, horren kontra egin zutelako bi zinegotziek larunbatean”, eta EAren 700 botoek EAJren 3.300 botoekiko “errespetu falta” adierazi dutela uste dute. Horretaz gain, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailan EAJk, EAk eta EB-Aralarrek euren arteko zerrendarik bozkatuena errespetatzeko akordioa Azpeitian “ez bete” izana ere leporatu diete euren bi zinegotziei.

Gaur agerraldia egin dutenen ustez, EAk larunbatean hartutako erabakiak “herriari onik ez dio egiten”. EAko afiliatu horiek aitortu dute “ikuskizuna” eman dela Azpeitian. “Herria ezin da horrela kudeatu. Pertsonalismoek azkenak izan behar dute horrelako erabakietan. Gezurretan joan gara eta, gainera, atzetik”.

Idatzia

EAren afiliatuen “zati zabal” batek idatzi hauxe banatu die gaur komunikabideei agerraldiaren bukaeran.

“Larunbatean, ekainak 16, Azpeitiko Udalaren osaketaren inguruan gertatutakoaren aurrean, guk, Azpeitiko EAren afiliatuak eta lagunak honako hau adierazi nahi dugu:

-1. Gure zinegotzi Manuel Unanuek eta Mikel Ibarzabalek Azpeitiko Udalaren osaketa batzarrean izan zuten jokaera baztertzen dugu.

-2. ANVren hautagaiari botua ematea ez dator bat Azpeitiko Eusko Alkartasunako Hiri Batzarrak hartutako erabakiarekin. Pasa den ostegunean, ekainak 14, egindako bileran hartutako erabakia zera izan zen: EAk hautagaia aurkeztea eta norberari botoa ematea.

-3. Horregatik eta Azpeitiko EAko Hiri Batzarrak hartutako erabakia nahiz alderdiak, nazio mailan, zituen akordioak bete ez direla ikusirik, Azpeitian zerrenda bozkatuena errespetatzeko behar diren neurriak hartzea exijitzen dugu”.

--

Zuzenketa. Atzo (asteartea) EAren hainbat afiliatuk emandako prentsaurrekoaren albistean hau esan zutela idatzi genuen: "EAE-ANVren, EAren eta EB-Aralarren akordioak 'herriari onik ez dio egiten'". Gure akatsa da, hau esan zutelako: "EAk larunbatean hartutako erabakiak 'herriari onik ez dio egiten'". Barkamenak EAko afiliatu horiei eta irakurleei (albistean bertan dagoeneko egina dugu zuzenketa).

 

 

1.  jmk - 2007-06-20 | 00:23
Hauek adarra jotzen ai al die?
Hauek benetan ez al zeben espero EAko bi kontzejalak ANVen alde botako zebeniken?
Ni behintzet ez naiz batere harritu gertau danakin, Unanuek garbi asko esan zun kanpainan zehar ANV apoiatzeko ere prest zeola.
Hauteskunde egunien hori kontutan hartuta botatzeko aukerie euki genun, beraz ez dezatela esan lapurretie izan daniken.
Ta oain "EAko hauek" kejaute gertau danakin?!!
Zeatiken presentau zien orduen bi kontzejal hauek zerrenda buru? Beayen ikuspuntue garbi asko erakutsita gerau zan ba azkeneko legegintzaldiyen? EAko zati "zabal" hori ez al zan kapaz izan beayen idea PNVeruek errepresentauko zitun kandidatoik presentatzeko?

Hauteskundetako emaitzek ALDAKETIE eskatzebe Azpeitin, Nafarruen bezelaxe

2.  Igor - 2007-06-20 | 06:09
EAko afiliauek (kontzejal ohiak barne) esplikaziyuek eskatzen ai dien momentutiken, nik uste det hitzein behar duna hemen Manuel dala.

Zumayen alkatiek hitzein du, emateunez bere herriko EAn apoiue dake bańo Azpeitin? Ostegunien EAJ kin reparto bat adostu, EAn hori aurkeztu eta gero sin ton ni son erabakia aldau?
Ze Manuel,liberauta segitzeatiken hola aukeratzen al dituzu lagunek?

Ta herriyek aldaketa nahi dula? %44 EAJn alde eta dirudienez EAn ere dezente EAJkin gobernatzien alde. Ez gaitezen itxuek izen...

3.  Joxe - 2007-06-20 | 08:31
Argitasun batzuk: Azpeitiko EA ren barruan bi korronte daude, hauena eta zinegotzi direnena. 2002ko hauteskundetarako bi korronteek aurkeztu zituzten hautagaiak eta hauek izan ziren gutxien bozkatuenak. Aurtengo hauteskundetarako ez dute hautagairik aurkeztu ere egin. Hauek, Bastidaren PNVrekin gobernatu zuten udalean, Bastidaren garai ilun haietan amaieraraino mantendu ziren udal gobernuan. 1955 alkatetzarako bozketan, EA ko hautagaia aterako zen alkate, baldin eta Beobide jaunak bere alderdiko hautagaia bozkatu bazuen. Baina bozkatu etzuenez Bastida atera zen alkate. Aranguren egun Foru Aldundian dago, nekazaritza eta ingurugiroko aulkiaren jabe izan da. Herriko EAk bazterturiko taldea ari da hemen kexatzen, PNV k berak kendu zuen Bastidari babes osoa eman zion EAko korrontea da hau.

4.  jaionearregi - 2007-06-20 | 08:43
Lehenik eta behin Errazkin alkate berriari zorionak.
Eta bigarrenik nere haserrea. PNVk zer uste du herria berea dela?Zein eta PNV lapurretaz hitzegiten? Aurreko legealdian zenbat zinegotzi Diputatu eta alkate hartu ditu ezker abertzalearen lepotik? Eta orain ere diputazioan 3.indarra da eta diputazioa hartu nahi du. Hori ez al da lapurreta? Demokrazia nola ulertzen duzue bakarrik aldekoa denean? Lotsagarria PNV ematen ari den irudia.
Eta azkenik EAkoei babesa. Nire gurasoak EAkoak dira eta oso gustora daude eta nik ezagutzen ditudan EAkoak ere bai, beraz EAko basearen iritziaren aurka hartu dutela erabakia...gezurra.
Udalberriak gauzak ondo egiten baditu EAk etorkizuna du. PNVren magalean ez. Beraz guztiei animoak eta gora azpeitia!
- oharra:izenak ezin ditudalako eman baina ba aldakizue EAko zenbait pertsona PNVrekin hauteskundeetara joatea galdu zutenak eta orain astoratuta dabiltzanak pertsonalki PNVren aldeko bozka landu zutela hauteskunde kanpainan?Eta pertsona hoietxek direla Juantxo txikin eskandalua montatu zutenak? Eta pertsona hoietxek direla prentsaurreko hau eman dutenak… Beraz orain ze zilegitasun dute EAko bi zinegotziei kontuak eskatzeko?


5.  jaionearregi - 2007-06-20 | 08:47
Eta pertsona hauetxek direla Bastidaren lepotik ibili zirenak? Eta perstona hauetxek izan direla aurreko legegintzaldietan ...barkatu ezin dut esan. Bueno pobreago ez dira bilakatu.Hauek dute aurpegia!

6.  txikia - 2007-06-20 | 08:57
Hauek ba al dakite diszpiplina zer den? Herriko batzarrak EAko zuzendaritza bat aukeratu bazuen, zuzendaritza horri utzi beharko diote ba bere bidea egiten? "zinegotziek ez dutela herri batzarreko erabakia bete" diote. Normala herri batzarrean ez ematea akordioaren berri. Aste honetan garbi ikusi dugu, hau aurrez jakin izan balitz, porlanez eta azulejoz mozorrotutako mafiak laixter asko geldituko zutela dena. A, eta Ezker Abertzalearen batzarrean ere ez zen guztiz garbi esan akordioa lotuta zegoenik, baina guk gure zuzendaritzan konfiantza dugu.

7.  anboto - 2007-06-20 | 09:01
Galdera bat, ea norbaitek erantzuten didan...

Zenbat afiliatu daude EAn?

Zenbat ordezkatzen dituzte argazkian agertzen diren horiek?

Nik ulertzen dut hauek gustoa ez egotea, poterea galdu dute eta askok dakigu (azpeitiko sektore zabal batek) zertarako erabiltzen zuten.

Nik inguruan ilusioa ikusten dut...

Ea behingoz poterean zaudetenok boterea modu konstruktiboan erabiltzen duzuen, eta ez modu konstruktorezale batean.

Animo hiru alderdiei, lan gogorra daukazue egiteko, denon inderra eta babesa beharko dezue.

Iritsi dira nere belarrietara zuen akordioko puntu batzuk eta emozionatuta nago. Inoiz horrelakorik ikusiko genduenik ustez jauntxoen herria zen honetan.


8.  Joxe - 2007-06-20 | 09:02
Bai. Zuzenketa bat, 1955 ez baizik eta 1995 an gertatu zen hori, ezker abertzalea eta EA bat etorri ziren EA ko alkategaia bozkatzeko eta PNV ko Bastida kentzeko, azken orduan Beobide eta beste alderdikide batek atzera egin zuten, Bastida alkate izendatuz. 2002 rarte zinegotzi izan ziren Bastidarekin gobernatuz udalean.Harrigarriena PNV ra bideratu EAko botoak eta orain EA ko bezala kontuak eskatzen ibiltzea da.

9.  MIREN - 2007-06-20 | 09:51
Azkenengo erantzun hauetan ikusten ditudan erantzunetan Bastidaren garai ilunak, zenbait jende aberastea e.a aipatzen dira.
Ni ez naiz Eako botoeamilie, ezta ere Pnvkoa astentzioa gehiago praktitaku dut bozka baino. Baina nere galdera EAko oraingo zerrendaburuak ze baldintza ipini ditu EAErekin elkartzeko?Ez al du liberatu nahi?
Aurreko legegintzaldian zenbait lurjabe eta hoien artean kontratisten interesen aldeko apustua ez al zuen egin? Orain ere, interes hoiek ez al daude atzetik?
Horrei aldaketie esate al zayo?
Muxutruk al da hori dana? gorrotueatik bakarrik? nere dudak ditut

10.  nineu - 2007-06-20 | 09:54
Kaixo!!!

Lotsagarriye ikuskizune.... no comet. Jendie nola jartzean txantxuluen bukaerie ikusteanien!!! Bueno ustet Manueltxo agertzeko garaie badala, Zumaikuek ein dun bezela Manueleke agerraldin bat einberkou.

Bestei gabe, Zorionak Erraxkin!!!! Egin Azpeitia berria!!!

11.  aitorzz1 - 2007-06-20 | 11:01
10garrenakin herabat ados.
Muxugorrik eman duen pauso honek, ea ahal du zer ikusirik izango izango etxebeltz-izarrako lurrekin?
Orain udalak horko etxebizitzen zozketarekin zer egin behar du?

12.  aitorzz1 - 2007-06-20 | 12:35
uztarriari.
web honetan, aurrekoak bezala, batzuekin sartzea ondo ikusia dago, baina beste izen batzuk ateratzen direnean, zentzura lotsagarria nabari da.
agur bat.

13.  uztarria - 2007-06-20 | 12:37
Kaixo, aitorzz1.

Bateko eta besteko iritziak kentzen ari gara, web honetako arauak ez errespetatzeagatik (akusazio zuzenak...).

Uztarria

14.  AneZ - 2007-06-20 | 20:29
ALDAKETA, argi eta garbi dago. Udaletxean aritu direnek eta arituko direnek aldaketa nahi izan dute, zergatik joan behar da beti alderdi bat bestearen menpean? eta gainera herri batean?

Utzi orain daudenei lan ganoraz egiten, eta egin dezatela lana taldean eta herriaren alde!!

15.  ErramunAizpuru - 2007-06-23 | 16:19
Beste txalo bero bat Uztarriakoentzat duzuen araudia aurrera eramateagatik. Nola lepora diezazuekete batzuekin ara batera jokatzea eta beste erara besteekin? Gezur hutsa da, noski. Eta orain arte duintasuna izan ba da zuen ongi lortutako helburua, ez utzi, otoi, bide horri batez era Urola eta Iba-edereko urak hain uher datozenean. Ez dago hizpidean Aitorzz1 Orri hau irakurtzen dugunok gure pozarako, baiezta dezakegu Uztarriak dioena "bateko eta besteko iritziak kentzen ari gara"
Kentzen dituzten iritzien artean Anderren gogoetak egon daitezkeenaren goganbeharra dut; eta gogokoak ba ditut ere bere bulkoak, ontzat maten dut zuen araudiari men egite hori. Ederrak geundeke!Zer, Ander, ikotika zeneraman puztukina ertu egin al zaizu? Ea lortzen duzuen horrela Azpeitiaren izen ona gordetzen bere oreka eta edertasunean hain egoera lorrinduan.Ibai irobiatuean arrantzalea irabazle, esan ohi da. Eta ez dugu herria irabazle eta galtzaileen artean erdibitu behar Zorionak, Uztarria, nolabaiteko oreka lortzen saiatzeagatik

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak